2014/12/13

ITURRIEN IBILBIDEA: OTAMENDI, GALARDI, SARASKETA ETA KAXETA

Negua gertu dugula eta, herrian, Irimoegigoena eta Basalde auzoan dauzkagun iturri batzuk ezagutzeko ibilbide bat ere egin dezakegu. Guztira 5 kilometro pasatxo egingo ditugu oinez. Ibilbidearen profila, berriz, hauxe:




















Herriko plazan ekingo diogu bideari.Hemendik, Antiguara.

IBARRA  ETA IRALATORRE BASERRIAK

Otamendi baserria.

Antiguan (Umiñon) Irimoegi gainekora doan bidea hartuko dugu; Ibarre baserritik, Irala eta Kaxetara doana hain zuzen. Hemen trenbidea hartuko dugu Galardi aldera, eta Otamendi baserriaren parean  lehendabiziko iturriarekin topo egingo dugu, trenbide azpian dagoenarekin:













 OTAMENDIKO ITURRIA

Trenbidea jarraituko dugu Galardiraino.


Galardi baserria.

Galardin, trenbidea gainetik pasatzeko zubi bat dago eginda. Bera hartu behar da. Bertatik 200 bat metrotara dago burdin-iturria.

Trenbidea gainetik pasatzeko egindako zubia.



GALARDIKO ITURRIA

Galardiko iturrian ura edan ondoren, gora joko dugu, Iramendira.


IRAMENDIKO TXABOLA

Iramendiko txabolara ailegatzen garenean Trekutzera doan bidea hartuko dugu, eta Sarasketa baserrira ailegatuko gara. Baserriaren azpian aurkituko dugu iturri zaharra.

Sarasketa baserria




Lizar eder honen azpian dago iturria, gaur, baina, desitxuratuta eta konpontzeko dagoena.

Hemendik, antzinako bidea horretarako erabiliz, Iribar baserritik pasatuko gara, eta zeharbidea hartuz Kaxetako iturrira ailegatuko gara.

Iribar baserria. 



Burdin ura da Kaxetako iturriari dariona, eta ur aska beteta dauka, izan ere bisitari eta zaindari urri dauka. Agian trenbidea konpondu nahi den honetan ea bera konpontzeko ere aukera dagoen.
Hemendik, Aitzaga baserrira jaitsiz, kaleko bidea hartuko dugu. Goiz baterako ibilbide polita izan daiteke.


























No hay comentarios:

Publicar un comentario