2014/12/25

MENDIAN HERIOTZA (II): HILARRIA

Antzuolako mendietan aurki daitezke garai bateko oroigarriak. Batzuk inskripzioak badituzte ere, ez da erraza izaten antzematea oroigarri bakoitzaren "azpian" zer dagoen jakitea. 

Oraingo honetan ere Lakiriola aldera joko dugu, baina bertara ailegatu aurretik, Sokomendi pagadiaren ertzean egingo dugu topo berarekin. Bertara joateko onena da Lakiriolatik Altzeta baserrira doan pista hartzea, izan ere oroigarri honekin berehala bat egiteko aukera dagoelako.


1935eko azaroaren 3an hil omen zen inguru honetan Mariano Romaratezabala. Istripuz hil zela ere badakigu, ehiza istripu batean zuzenago esanda. Olamendiko Julian Lezetaren bertsioari jarraituz gero (bertan dauzka baso sailak), bi ehiztari errekatxoa pasatzen ari zirela bata besteari pasatzen laguntzeko eskopeta eman, eta ustekabean karkatuta zegoen eskopetak tiro egin zuen. Bertan hil zen Mariano. Legazpiarra omen zen. Goian bego.

Gurutzea burdinazko da, gaur nahiko egoera txarrean dagoena, hainbat zati etenda dauzkalako.


INSKRIPZIOA ETA URTEA



LAKIRIOLA JOATEKO BIDEA. ALTZETATIK DATORRENA



No hay comentarios:

Publicar un comentario