2014/12/31

"OLOZ" TEILERIA/TELLERIA (XVI. mendetik XIX. mendera)



"La tejería de Oloz... cerca de la hermita de Santa Graçia".

Herri guztiek bazituzten zerbitzu komun edo publiko batzuk erabiltzen zituztenak bere lehen beharrak asetzeko. Euren artean, dagoeneko ia-ia desagertuta dagoen ofizio edo lanbide batekin  egingo dugu bat: teilagintzarekin, hain zuzen ere.

Herrian teileriaren lehendabiziko albistea aspaldikoa da: 1557koa. Horrela diosku Oñatiko artxiboan aurkitutako dokumentuak:


"13 de mayo de 1557…  Pedro de Sarasola, tejero,  vecino de la dicha villa arrendaron al dicho Pedro la tejeria de Oloz que es de la dicha Universidad, cerca de la hermita de Santa Engraçia … con todo lo que a la dicha tejeria pertenecia por tiempo y espacio de ses años… con las condiciones siguientes: Que el dicho Pedro haya de dar  y de por cada hornada de los que se cozieren y quemaren en el horno de la dicha tejeria durante los dichos 6 años de arrendamiento, excepto en este primer año, en los otros cinco venideros un ducado por cada una de las dicha hornadas que en los dichos cinco años se cozieren y quemaren…  Y que al presente el horno de la dicha tejeria y la casa de ella estan viejos y caidos. Asi el dicho Pedro los haga adreçar y reparar de manera que esten bien … y que de cuenta que en ello gastare reciba leña en la dehesa de la dicha Universidad… a razon de 25 maravedis y medio la carga de carbon … Y eso mismo.. en la obra y reparo… lo pueda cortar en la dehesa… y que el dicho Pedro haya de cortar y trasmochar  el dicho monte de manera que no se le haga daño para que adelante se conserve; y a los arboles que trasmocharen les dejen horca y pendon … y cada vez que hubiere de cortar o trasmochar el dicho monte de noticia a los oficiales … nombrando personas e mas los que fueren menester para transmocharlos dichos montes e cortar que sean de los vecinos e naturales de la dicha universidad; a los quales el dicho Pedro les de en jornal que fuere… Y con que por la cal, teja y ladrillo que en la dicha tejeria hiziere no pueda pedir ni llevar ni pida y lleve a los vecinos de la dicha Universidad y moradores de ella… mas de a razon de 14 maravedís por la anega de cal y por el millar de la teja a razón de mil maravedis, y por el millar de ladrillo mil maravedis; y que a los dichos preçios provea de cal, teja y ladrillo a todos los dichos vecinos, moradores…" .
(GPAH 1/0730 (1557-1558): 95rto).

Arestian irakurritako teileriaren arrendamendurako edo alokerarako dokumentuak eskaintzen digun informazioa aparta da. Izan ere badakigu ordurako teilagintzaren ofizioa ezarrita zegoela herrian, Basalde auzoan, eta Santa Engratzia ermita parean. Are gehiago, ordurako instalakuntzak zaharkituak antzeman zitezkeela ere bai. Horrezaz gain, bitxia da ere herriko basoei ematen zitzaien garrantzia, eta eurak zaintzeko hartu behar zituzten neurriak. Bukatzeko, alokaerarako baldintzak eta kobratu beharrekoak ere irakur daitezke dokumentuan.

Teileriaren egoera txarrari aurre egiteko, obrak berehala hasi ziren. Ondorengo dokumentuan, bada, teilerian egindako obraren berri ematen zaigu (azpian dokumentu orijinala).

 "HESAMEN DE LA OBRA DE LA TEJERIA DE OLOZ"

Horrela dio, labur bilduz, dokumentuak:


"16 de junio de 1558… presentes Juan Garcia de Altube Yçelaeta e Christobal de Aranburu fieles regidores… y Pero Saez de Bidaurre e Joan de Liçarriturri diputados de la dicha universidad de la una parte, y de la otra Pedro de Sarasola a cuyo cargo esta e tuve arrendado la tejeria de Oloz… E dijeron que para examinar el edificio que ha puesto el dicho Pedro en hazer el horno de la dicha tejeria conforme a la escritura del dicho arrendamiento y condiciones de el, le habian puesto y nombrado oficiales canteros.  A saber, los dichos fieles regidores e diputados por parte de la dicha Universidad y en nombre della a maestre Pedro de Ybarra y por parte del dicho Sarasola a Martin de Gorostegui, canteros… Lo quales dijeron que habían visto y examinado la obra que el dicho Pedro de Sarasola ha hecho en el dicho horno, asi en limpiar el horno viejo cono en la piedra y cal y otros materiales, y ofiçiales y peones que en ella han trabajado; con más dos estados de pared que el dicho Pedro ha de hacer , hallaban y hallaron que todo ello mereçia y mereçe que se le pague al dicho Pedro de Sarasola en 42 ducados que mereçia la dicha obra." GPAH 1/0730 (1557-1558): 204 rto.

Urtebete ondoren, beraz, teileria alokaeran zeukanak (Pedro de Sarasolak) bertan egindako obraren azterketa nola egin eta ordaintzeko eskatzen zen antzematen da.

Handik hiru urtera, teileriaren arrendamendurako beste itun bat sinatu zen:


"31 de enero de 1561…  Pedro de Sarasola, tejero, y Pedro de Herçilla, tejero… El dicho Pedro había arrendado el año 1557 por tiempo y espacio de seis años la tejería de Oloz con las condiciones sabidas anteriormente… cedia y traspasaba, çedio  y traspaso … al dicho Pedro de Herçilla la tejeria… por seis años con las mismas condiciones … de tener en pie durante el dicho arrendamiento a su propia costa el horno de la dicha tejeria y de le edificar en caso de que se cayere o se deshiziere o empezare a caer o deshacer de manera que  esté el dicho horno suficientemente edificada para que en el se pueda cozer la cal, teja y ladrillo que el dicho Pedro de Herçilla hiziere… E sea a cargo del dicho Pedro de Sarasola la casa de la tejeria y el edificio de ella a su propia costa".  GPAH 1/0732 (1560-1562: 69rto-70rto.

Ondoren dugun etena dezentekoa da, eta 1659ko uztailaren 9ko herriko udal akta batetik datorkiguna ez da berri ona:

 "En los dias pasados estando los tejeros en la tejeria de esta villa haziendo hornada de cal, teja y ladrillo prendio fuego dicha tejeria y que de dicho incendio se ha quemado parte de ripia y madera y han quebrado la teja casi toda con que estaba cubierta, y que se tome la forma que mas convenga sobre ello. Y conferido, acordaron que se les da a los tejeros la teja necesaria y que luego se repare la dicha tejería que pues es de tanta importancia y necesidad para los vecinos de esta dicha villa...". Antzuolako Artxibo Historikoa:Actas y Acuerdos (1642-1661), nº 1, 155 vto.

Beraz suteak kalte handiak  rehala hasi behar ziren, lurra jo aurretik:

"Se halla la tejeria de la villa muy maltratada y arruinada y a pique de dar en el suelo… Se mando a Joseph de Osirondo y Juan de Ibargoitia, carpinteros, vecinos de esta dicha vila, viesen y reconociesen la costa… Y vieron que era necesario hacer un arco de piedra en el bocon  del horno… y para la carpinteria seis postes y otra docena de maderos para cabríos y travesaños y ocho estados de ripia y estengas y clavos necesarios; para la manufactura de la carpintería 450 reales. Y si no se le diese remedio antes peligraba mucho la perdida de la teja y de lo demás". Antzuolako Artxibo Historikoa: Actas y Acuerdos , (1674-1736).  32 rto,

Urte batzuetara, 1728an hain zuzen, teileriaren egoera ere ez zen bat ere ona:

"Se componga la tejeria con adobes y se dé un doblon de setenta reales de vellon… Y al tejero se le pague por el millar de teja seis ducados de vellón, y por el ladrillo 40 reales". Antzuolako Artxibo Historikoa: Actas y Acuerdos , (1674-1736).  305 vto).

Are kazkarragoa 1737an:

"Que se haga componer la tejeria, limpiando el horno e dicha tejeria y hagan componer en toda forma a Martin de Iturbe  y sus compañeros poniendo cal, arena y piedra necesaria para que lo hagan dichos canteros, asi en los arcos como en el cercado de paredes que se le ha de hacer por la parte superior para que no le echen a perder los ganados como hasta ahora. Que el dicho tejero haga un par de hornadas de teja y ladrillo...". Antzuolako Artxibo Historikoa: Actas y Acuerdos (1736-1762), 9vto.

Hala ere teileriaren egoera kritikoa izatera iritsi zen 1756an:

"La tejeria esta a punto de caerse y de no quitar la teja gran avería caso de no hacer una nueva casa y horno. Es conveniente que se reedifique de nuevo  retirandose dicha casa más atras". Antzuolako Artxibo Historikoa: Actas y Acuerdos (1736-1762), 306 rto.

Egoera honen aurrean Antzuolan teilak egiteko labe berri baten beharra ikusi zen. Teileria berri hau non kokatuko zen ere zehaztu zen: "Santa Engrazia de Oloz" ermitaren aurrean ("que se intenta construir en la villa de Anzuola en una casa de tejería con su horno cerca de la ermita de ella"). Hau da, gaur San Blas denaren aurre aldean kokatuko zen berriro ere, lehen bezala, teilak egiteko labe berri hau.

Esan beharra ere badago inguru hau Telleriarte bezala ezagutzen dela. Gainera, orain desagertuta dagoen Telleria baserria ere inguruan zegoen.

Kontuak kontu, 1758an ikusi zen herrian "telleria" berri baten beharra, aurrekoa zaharkitua zegoelako. 

Honetaz informatzeko, herriko agiriez gain, Oñatikora ere jo dugu, bertan informazioa topatuko genuelakoan. Eta gutxien espero genuena: bertan idatzizko dokumentuez gain,  labearen marrazkia edo planoa ere aurkitu dugulako.

Teileria berri obra honen maisua Martin de Carrera beasaindarra izan zen (bere sinadura dokumentuan ikus daiteke).

Bere baldintzetan (Arrasaten eman zituenak urtarrilaren 18an) aipatzen du ze harri motaz egin beharko diren hormak, erabiliko den harlandua (ateak eta leihoak egiteko), karea, area eta laberako lehengaiak. Aldi berean arotzeria lana ere arautzen du. Aipatzen du ere lantoki zaharrak zeuzkan materialak posible zirela aprobetxatzea (GPAH 1-0814, B fol 193r-215v (2 fol).

 Martin de Carrerak egindako planoak
(goian eta behean)

Baldintza hauek kontuan izanda, obrak esleitzeko hasi zen almoneda edo enkantea, "después de vísperas en los soportales de la casa concejil". 1758ko abuztaren 6an eman zen agindua berau egiteko (GPAH 1-0814, B fol 193r-215v (2 fol).


Enkanteak kandela muturrak errez egiten ziren. Obretako maisuak aurre ikusita zeukan aurrekontua aintzat hartuta, eta kandela piztuta zegoen bitartean, jendeak bere eskaintzak egiten zituen, eta kandela itzaltzerakoan eskaintza onenak zeraman enkantea. Batzuetan enkanteak hutsik geratzen ziren. Hori gertatu zen, adibidez, area, harria eta karearena, izan ere seigarren enkantean lortu zelako ixtea, eta beraz, 1758ko irailaren 28ra arte ez zen bukatu obrak esleitzeko prozesua.

Horren bitartez, Urretxuko hargina zen Felix Olasori, Zumarragakoa zen Antonio Olaran arotzari eta herrikoa zen Tomas Mendizabalari harria, karea eta harea garraiatzeko eskaera esleitu zitzaien.

Obrak bukatu orduko, Zumarragakoa zen Migel Irizarrek, teilagintzan aditua zenak, bi urtetako baimena eskatu zuen teila-etxe berrian debalde lan egin ahal izateko. Horren ordez, urtero bi labekada eginez, egindako mila teila kopurua sei dukatetan eta mila adreilu lau dukatetan eskainiko zituela, herriak teila eta adreilua egiteko adina su egur debalde ere emanez gero.Antzuolako Artxibo Historikoa: Actas y Acuerdos (1736-1762), 348 vto349r.
 
Material hauen premia handia izan zen garai hartan Antzuolan, izan ere obra dezente hasita zeudelako herrian.

Lanbide arriskutsua ere bazen, sua tartean zegoelako; beste batzuetan, berriz, materialak ondo egosi barik bukatzen ziren.

Esandakoak esanda, herriko udal agiriak  ere esan digu 1783rako egindako teileriak dagoeneko konpontzeko beharra zeukala. Hala adierazten digu garai hartan bere ardura zeukan Pedro Belaskobeitiak.

1823an, berriz, Manuel de Ozaeta eta Berroetari eskaini zitzaion Landatxo eremua teilak-eta egiteko, ustez lehengai ona eskainitzen zuelako inguruak.

Martin de Carrerak egindako planoa.

XIX. mendearen bukaeran bukatzen dira albisteak. Orduan teilagintzan aritzen ziren Francisco Kortabarria eta Simon Lizarraldek esan zuten zahartuta zeudela lanbiderako, baina aldi berean aitortu zuten ez zegoela inor lanbide honekin jarraituko zuenik. Hala ere lagatzeko asmoa zutela.

Ordurako, poliki-poliki, industrialagoak ziren teileriak hasi ziren inguruko herrietan martxan, eta herrikoak lur jo zuen eta desagertu zen.

 DOKUMENTUAK DOKUMENTU, AHO TRADIZOAK ERE HEMENTXE KOKATZEN DU TEILERIA EGON ZEN TOKIA. GARAI BATEKO ERREGEBIDEAREN ERTZEAN ETA GAUR SAN BLAS (LEHEN SANTA ENGRATZIA) GERTU DUELA.






ESKUMAN TEILERIA EGON ZEN TOKIA ETA BEHERAGO, KAMINOZ BESTE ALDEAN, TELLERIA BASERRIA ZEGOEN (argazkian).

INFORMAZIO ITURRIAK
  • Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (OÑATI)
  • Antzuolako Udal Artxibo Historikoa. Akta eta Akordioen liburuak
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada