2015/01/10

`FLYSCH´ FORMAZIOAK ANTZUOLAN

Ziur nago, irakurle, Zumaian bertan egon zarela edo Deba eta Zumaian bitarteko kostaldeko bidea inoiz egin duzula, eta bertako harri formazioaz harrituta ere gelditu zela. Gainera euskaraz ahoskatzea agian ez, baina idaztea zaila den `flysch´ izeneko hitza ere ahopean erabili duzula.

Iraeta azpiko tunelean ere badago geologia formazio hau.

Egia esanda Euskal Herriak duen inguru ederrenetakoa dela berau ezingo dugu ukatu (http://www.geoparkea.com/?lang_code=eu). Mundu mailako geologoentzat ere erreferentziazko gunea bihurtu da, baina badakizu Antzuolan ere `flysch´ delako geologia eraketak aurki daitezkeela? Edo posible zaigula lurraren historia bera ere ezagutzea herritik bertatik hasita? 

Zumaian hain agerian gertatzen den ez bezala, gure herrian eraketa hau ikusteko ia-ia lurpean sartu beharko zara, nahiz eta gure zorte onerako hainbeste egin behar ez izatea, izan ere "Vascongadetako" trenbidea egin zutenean, eta Lizarraga auzotik pasatu nahi bazen, tunelak egin behar izan zituzten, eta Iraeta baserriaren azpian 256,50 metro luzeraz duen tunela zulatu zutenean, formazio honekin topo egin zuten.

Eta, hala, Antzuolan batez ere hareharria ugaria denean, flysch-a ikusteak harritzen gaitu. Hona hemen ateratako argazkiak, eta agian laster batean argindarra sartzen denean, hobeto ikusteko gai ere izango gara, nahiz eta gaur linternatxo batekin ere oso ondo ikusi.

 
 HIRU HARRI MOTA IKUS DAITEZKE `flysch´ DELAKOAN, GERUZA DESBERDINAK ERATUZ: KAREHARRIA, ARBELA ETA HAREHARRIA



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada