2015/02/07

ANTZUOLAR BATEN ITSASONTZIA

Modan dago gaur itsasoz inguraturik dauden Estatu-Nazio guztietan, garai bateko itsasontzi gogongarri bat goraipatu eta ahal bada kopia bat egiteko. Gurean ere modan jarri da 2016an Donostian ospatuko den kulturaren europear hiria izendatu delako, eta berau aitzaki bezala hartuta dagoeneko ari dira egiten Ternua edo Terranovara joan eta bertan hondoratu zen "San Juan" baleontziaren erreplika. 

Antzuolari urrun xamar geratzen zaio itsasoa, beraz herrian ez dugu kresala usainik. Hala ere badugu itsas-historiarekin nolabaiteko harreman bitxi bat, izan ere herritar batek itsasontzi erdi bat erosi zuelako bere zereginetarako. Bera, Juan Zabala Irala zen.
 

Iralatorre baserriko jauna zen Juan de Zabala eta Irala. 

Argazki honetan pizkunde garaiko (XVI. m.) jauregi ederra ikus daiteke
1915eko argazkia.




Horren berri Oñatiko artxiboan izan dugu, eta bertan dagoen dokumentuaren transkripzioak zera diosku, ideia nagusiak azpimarratuz:

"VENTA DE JUAN DE ZABALA YRALA OTORGADO POR BIDAL DE SOLONBA, FRANÇES, DE LA MITAD DE UN NABIO NONBRADO SAN NICOLAS POR 100 ESCUDOS"


Badakigu, adibidez, saltzailea, Bidal de Solonba, Baionako jurisdikziopean zegoen Ca(p)breton hirian (Reino de Françia) bizi zela (Gaur, baina, Akitaniako Landas departamendukoa). 

Antzuolara etorri zen notario aurrean dokumentua egin eta sinatzera. Honen bitartez 90 tona zuen "San Nicolas" izeneko itasontzi erdia saldu omen zion esandako Juan de Zabala-Iralari, eta Baionako kanalean omen zeukana. 

XVII. mendeko euskal itsasontzi bat.  
Iturria: Bertan.

Itsasontziak omen zeuzkan "siete piezas de artilleria y quinze mosquetes". Gainera, garraiotarako behar zien itsasorako uhalaketa gainontzekoekin, saldu zion "por preçio y quantia de 500 escudos de oro, que de bos el dicho Joan de Çabala los a recivido e cobrado en buena moneda castellana".

 

Momentu hartako merkatuan ordaintzen zenarekin zuzena omen zen urrezko 500 eskudo horiek ordaintzea. Baina "en qualquier tiempo mas bale o baler pudieren de la tal demasia bos ago graçia de donaçion". Beraz, itsasontzia hipotekarik gabe uzten zuen eta aurrerago diru gehiago balioko balu ere berak uko egiten zion mozkinari. (...)

En la dicha universidad de Ançuola que es en esta provinçia de Guipuzcoa a veinte e ocho dias del mes de novienbre de mill e seisçientos e tres años. Ante y en presençia de Sebastian Lopez de Oçaeta y Gallaiztegui, escribano del numero de la dicha universidad. Siendo presentes por testigos Graçian de Azcue y Tomas de Urquiola, veçinos de las villas de Aizpeitia y Aizcoitia; e Miguel de Galarraga natural de la villa de Çarauz, estantes al presente en la dicha universidad; y Jorge Ibañes de Recalde, Joan de Elusa, veçinos de la dicha universidad, los quales por no conoçer yo el dicho escribano al dicho otorgante sobre juramento que les recurra en forma de derecho, dixeron que los conoçian muy bien al dicho otorgante y era el mesmo que otorgaba esta carta, y a los dichos testigos doy fe que les conozco. Y el dicho otorgante lo firmo aqui de su nonbre.

Firma: Bidal de Solomba

Sebastian Lopez de Oçaeta (Derechos, un real).

Iturria: 
Gipuzkoako Protokolo Artxibo Historikoa, 1/0744 (1603-1605) 189 rto/190 rto.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada