2015/03/19

EGUNKARIA ANTZUOLAN

1990eko urtarrilaren 21ean Donostiako Udalaren Euskal Txokoan Egunkaria Sortzen ekimena abian ipini zuen talde eragileak, 75 lagunek osatua. Kide guztiak banakako gisa agertu ziren, euskal kultura arloko herritar ezagunak tartean.

Herriz herri 185 batzorde eratu zituzten Euskal Herrian zehar, 143 herritan. 3.000 bat lagun aritu ziren lanean egitasmoa ezagutarazten. Dirua lortzeko akzioak salgai jarri ziren: 5000 pezetako (30 euro) partaidetza-akzioak merkaturatu ziren, eta akzionista izan nahi zuenarentzat 500.000 pezetako (3.000 euro) akzioak zeuden. Guztira 90.000 euskal herritar inguru inplikatu ziren, eta egitasmoak 50 bat milioi pezeta (300.000 euro) biltzea lortu zuen. Uztailaren 15ean jaialdi erraldoia egin zuten Anoetako belodromoan (Donostia), kanpainaren amaiera moduan. Horrela sortu zen Egunkaria S.A., geroagoko egunkariaren enpresa.

Azkenik, urte hartako abenduaren 6an, lehendabiziko alea kaleratu zuten, 32 orrialdekoa. Administrazio Kontseiluan, Martin Ugalde lehendakaria zen, Joxemi Zumalabe kontseilari ordezkaria eta Joan Mari Torrealdai Kontseilu Editorialeko presidentea, Pello Zubiria zuzendaria eta Iñaki Uria zuzendariordea.

Testuinguru honen baitan Antzuolan ere ekitaldiak eta akzio erosteak egon ziren, eta guzti horren lekuko azpian atera zen gehigarria:





 Euskaldunon Egunkaria (1990-2003) euskarazko egunkaria izan zen. Egoitza nagusia Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean zuen, eta Euskal Herri osora banatzen zen egunero. XX. mende amaieran, euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra zen; haren aurrekari bakarra Eguna izan zen (1937ko urtarriletik uztailera bitartean), Gerra Zibila betean Eusko Jaurlaritzak argitaratua.

2003ko otsailean, Espainiako Audientzia Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkaria —euskara hutsean argitaratzen zen egunkari bakarra— itxiarazi zuen, ETAren tresna izatea leporatuta.

Informazio gehiago: http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskaldunon_Egunkaria





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada