2015/03/08

ITURRIAK EZAGUTZEN (IX): KATEAGA ITURRIA ETA ERREKA

Kaxeta honetan biltzen da iturburuko ura

Kateaga ingurua ezaguna da antzuolarren artean, bertatik hainbatek ura etxera, elkartera edo mintegira eramateko erabiltzen duelako bertako iturburua. Inguru urtsua denez, Basalde inguruko baserrietaraino eramaten da bertatik ura (Iñurrigarrroak, Amilleta, Galardi, Aitzagabasalde eta Olazabal), baina baita Gaztelugain Elkarterako edo Astoaga gainean dagoen mintegirako. Hala ere, garai batean Zumarraga-Urretxura ere bai.

  Kateagako urekin iturri bat ere badago, gorako dago beste ur depositua.

Ur emana dezentekoa da eta soberan dagoen urak Basalderaino doan Kateaga erreka bezala ezagutzen duguna sortzen du.












Kateaga izeneko lurtsaila Irimo barreneraino iristen da, garai batean Zorroztarrietako txabolak zeuden tokiraino, eta bertan aurki daiteke gaur urretxuarrek jarritako mugarria, izen eta guzti.





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada