2015/04/19

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (X): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1989/10/29)

1989ko urriaren 29an ospatu ziren hauteskunde orokor hauek, eta aulki bat gutxiagorekin geratu zenhirugarren aldiz gehiengo osoa lortzeko Felipe Gonzalez (PSOE). Dena dela, Herri Batasunak parte hartu ez zuenez Madrilgo parlamentuan, ez zuen arazorik izan gobernatzeko.
  • Abstentzioa, % 30,26 izan zen.
Euskadiko Autonomia Erkideagoan (EAE) aldaketa bat getatu zen, izan ere Gipuzkoan EAJk ez zuen gehieneko botoa izan, Herri Batasunaren mesederako. Eta berau aldaketa sinbolikoa izan zen. EAE-go osoari, berriz, begiratuz gero, nabarmen irabazi zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak 252.119 botorekin (botoen %22,93). Eskerrak horri 5 eserleku lortu zituen Madrilgo parlamentuan. Ondoren, PSOE/PSE, 233.650 botoekin (%21,25)(6 eserleku) eta ondoren Herri Batasuna 186.646 botoekin (%16,98) (4 eserleku).
  • Abstentzioa, berriz, %32,42, Espainian baino bi puntu gehiago.
Antzuolan, ostera, hauek izan ziren emaitzak:
  • Herri Batasuna (HB): 407 boto           (% 29,7).
  • Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ): 332 boto (% 24,23).
  • Eusko Alkartasuna (EA): 245             (% 17,88).
  • Abstentzioa, berriz, %15,46. EAE-kin alderatuz, erdia.
1986ko hauteskunde orokorrekin alderatuz gero, EAEko nahiz Antzuolako boto datuek behar dute azalpen bat. Izan ere, 1986ko irailean EAJ-n zatiketa bat  eman zen, EA edo Eusko Alkartasuna sortuz. Horrek boto galera itzela ekarri zion EAJri. Hala, Antzuolako kasuari begira, 1986ko hauteskunde orokorretan EAJ-k 484 boto atera bazituen ere, 1989an 332. Beraz, jatsiera itzela: 152 boto!

Berau, inflexio puntu bat izango da zatiketa hau EAJrentzat (baita Antzuolako EAJrentzat ere) ondorengo bozketetara begira.




No hay comentarios:

Publicar un comentario