2015/04/05

ITURRIAK EZAGUTZEN (X): TRUKARRIXAKO ITURRIA

 TRUKARRIAGA/TURKOARRIGAKO/TURKARRIAGA/ TRUKARRIXA ITURRIA ATZEAN UZARRAGA AUZOA

Astoaga lurtsailean kokatzen da inguru eder eta ezkutu hau.
Antzinakoa da bere aipamena, hala 1635 eta 1638ko Bergarako udal artxibo historikoko agiri batean zera azaltzen da

"Autos de Andres Perez de Laudans, dueño de la casa de Querexacu, Pedro Garcia de Sagasticaval, dueño de la casa de Sagasticaval y Domingo Garcia de Oruesagasti, dueño de la casa de Oruesagasti, contra el concejo de la villa de Anzuola, sobre la propiedad de la corta de Trecu Arriaga, en el término de Astoaga".

Dokumentuetan `Trecu Arriaga´, `Turkoarriaga´, `Trukarriaga´, `Turkarriaga´... bezala ere ezagutu da  inguru hau. 

Bertara joan nahi izanez gero jarraitu bide hau. Antzuolatik Azaldegietara joan, eta hemen, Koroso aldera hartu beharrean jo eskumatik Bergara aldera. Bidean topo egingo duzu inguru eder honekin. Ikuspegi ederra du Uzarraga aldera eta, bertan, iturriaz gain elkarte baten etxola ere ikusi ahal izango duzu. Animatuz gero, Bergarako San Antonio gainean dagoen San Migelera joateko aukera ere badago, eta bertatik Bergara jaitsi. Antzuolara itzultzeko gonbidatzen zaitugu autobusa hartzera. 

 KOKAPENA

Beste aukera bat dagoeneko ezagutzen dugun oroigarria ikustera ere joan daiteke. Dena dela ez da batere erraza berau aurkitzea(Begiratu azpiko argazkia). Berau alde batera lagata, posible da Azaldegietako pistara ere joatea . 




TURKARRIAGAKO 
ITURRIA

 1977an EGINA




TRUKARRIAGAKO TXABOLA


No hay comentarios:

Publicar un comentario