2015/04/12

UGARTETORRE

 
  ARMARRIAREN ARGAZKIA,  INDALENCIO OJANGURENEK ATERATAKOA
http://hdl.handle.net/10690/80741

Antzuolak ez du jatorriz dorretxerik, beste hainbat tokitan ikus daiteken bezala, baina bai dorre tankerako etxe bat: Ugartetorre. Gaur ikusten dugun eraikuntza XVII. mendekoa da, garai hartan oso ohiko arkitektura sendo eta mardul duena. Hararria da ugari leiho, ate eta ertzetan. Hala ere, aipamen berezia behar du teilatuaren egur zuraje edo egiturak.

Baserri honen lehendabiziko aipamena 1391ekoa da, orduan Pero Ugarte bat bizi zen bertan.

Dena dela,  baserri honekin batera beste baserri zahar bat ere egon zen, XVII. mendeko udal errolda agiri batek dioskun bezal, izan ere "en el viejo Ugarte" Domingo Urzelai, emaztea eta hiru seme bizi zirelako. Ugarte nagusian, berriz, Miguel Martinez de Ugarte, mutil zaharra bezala izendatua, bere bost seme-alabekin, eta bi morroi bizi zen. Bitxia "soltero" izatea eta 5 seme-alaba. Beraz, garai bateko handikien boterea agian.

`Ugarte´ abizena jarraian luzatu da ia XX. mendera arte Antzuolan. Hori baieztatzeko Elizbarrutiko Artxibo Historikoa arakatu besterik ez dago.

XVI. mendeko datuak erabiliz, bertako bizilagunen aipamen zaharrena 1502koa da, orduan jaio zen bertan Martin Ugarte Udala, Pedro Ugarte eta Martina Udalaren semea. Ondoren datoz Juan (1512); Maria (1538); Marina (1541); Miguel (1542); Antonio (1545); Domenya (1551); Ana (1566) eta Antonio (1582) (azken biak Ugarte-Vicalaca).

Bi ezkontza ere tartean: Juan Mendizabal eta Domeja Ugarte (1576) eta Julian Santa Cruz eta Ana Ugarte (1595).

Hildakoen zerrenda, berriz, ere bai: Miguel Ugarte (1574); Domeja Ugarte (1581); Marina Ugarte (1581) eta Maria Ugarte (1581).

Bergarako artxiboan, bukatzeko, 1628ko abuztuaren 21eko auzia adierazten zaigu Miguel Martinez de Ugarte, Pedro Perez de Udala eta Juan Ascargorta Ayzaga, alde batetik, eta oñatiarra zen Esteban de Larrinagaren artean, bestetik, bere menpean aritu zirelako ikazkin frantsesak pagoak sustraitik ateratzen Urola mendian.

Ugartetorrek duen inguru ikusgarriena bere teilatuaren zurajea da, non haritza eta gaztainondoa den nagusi. Hona argazki batzuk:










Honezaz gain, badago altxor txiki bat ere baserri eder honetan:

ISIDRO ZABALETA, UGARTE TORREKO BIZILAGUNETAKO BAT


UGARTETORREK BADAUZKA ARETO NOBLEAK, NON BERE NOBLEZIA edo HERRI-ARISTOKRAZIOAREN JATORRIA ADIERAZTEN DUEN


HORMAK (eta lera) HITZ EGITEKO GAI IZANGO BALIRA?

UGARTETORRE ETA TXANBOLIN BERRI

























UGARTETORRE ETA ARANBURU (ANBU) BASERRIA

UGARTETORRE ETA LIZARRAGA AUZOA

Hala ere, ezin dugu ahaztu Ugarte errota ere. Dauzkagun datuen arabera, errota honen berri badugu 1528rako. XVII. mendean ere zutik jarraitzen du. Beste berri bat XVIII.mendekoa da, zera esanez: Maria Josefa Agirre eta Gorrizek, Ugarte torreko jabeak, etxebizitza bat eraiki nahi zuela errotaren parean. Beraz, errotarekin bat eginda etxebizitza.

 





















UGARTETORRE errota/TXANBOLIN BOTA AURRETIK
 1986. URTEA


 ITURRIAK
  • Antzuolako baserriak eta errotak
  • Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
  • Bergarako artxibo Historikoa. Signatura: 01-C/427-20
  • Isidro Zabaleta

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada