2015/06/06

ALARDEKO KANOIAK



Alardean erabiltzen diren kanoiak noizkoak dira? Sarri egin dugu galdera hau, eta erantzunik izan ez. Ea honekin zerbait argitzerik ote dugun.

1881ean ospatu zen lehen alardean jakin badakigu bi kainoi zirela alardeko desfilean joaten zirenak

“Los artilleros, con pantalón blanco y boina encarnada llevando dos piezas de artillería rodada tirada de jumentos”.

1882an, berriz, datu bitxia ematen zaigu, esaten zaigulako noiz egin ziren kanoiak eta nola, ez non baina:

“Llevaban dos piezas de de artillería rodada…; las dos piezas eran de madera, hechos esprofesamente con este objeto hace tres años (1879) con cañón de acero embutido en su centro para el disparo”.

Hala ere, badirudi lehendabiziko kainoi hauek ez zutela asko iraun, eta noizbehinka berriak egin behar izan ziren.

Hala, hamaika urte beranduago, 1893an, bi kainoi berri egin ziren, izan ere “por dos cañones de acero” ordaindu zitzaion Agutin Mugizarri 110 pezeta; eta beste 39,5 pezeta kanoiak sartuta zihoazen egurrezko tapengatik. Berauek margotuta zihoazen, eta horregatik 10,5 pezeta ordaindu zitzaion Leon San Migueli.

1899an, berriz, badirudi kainoi bakar bat zegoela, eta berau, lekukoak dioskunez, Antzuolan egindakoa. Hori bai, era berezi batean margotuta:

“Detrás de todo este aparato de guerra, un cañón Kriib, construido en las fábricas de Anzuola con madera de roble y bien bronceado en su exterior por una pintura de color indefinible”.

Baina bitxiena da, urte bereko kronikan, kainoi bakar honek ez zuela asko iraun, urte hartako alardea ospatzen ari zela…:

“Que el cañón todavía no había hecho su papel, sin duda quería lucirse a solas, pero por fin estalló a manera de bomba final, y tan de verás estalló, que se deshizo en mil pedazos”.

Zoritxarrez ez dugu ondorengo urteetan kanoiei buruz aipamenik gure artxiboan, baina badakigu erabiltzen zirela.

Hurrengo datu esanguratsua 1966koa da, eta ez gozoa bera, istripu baten berri ematen digulako. Irakur dezagun:

 “D. Luís Santos Hernández, Sargento Primero del Cuartel de la Guardia Civil de Vergara, hace constar: que a las dieciséis horas y treinta minutos de hoy, 26 de agosto de 1966, tuvo conocimiento que en Anzuola había resultado herido un individuo a resultas de celebrarse un alarde armas con descarga de cañones y fusiles en conmemoración de la batalla de Valdejunquera, y que debía de celebrarse hoy. Parece ser que a las trece horas se propusieron a preparar los dos cañones de salva existentes propiedad del municipio... por parte de Santos Urriategui, Faustino Garitano –teniente alcalde del ayuntamiento- y Javier Aristi, conocedores de dichos artefactos, por manipularlos durante bastantes años, resultando que al ser cargado y preparado para probarlo, uno de ellos (el Sr. Garitano) accionó el disparador y explotó y reventó, la cual se hizo astillas, alcanzándole con chatarra del cañón o madera del que está compuesto y revestido, en la cara, produciéndole una herida contusa de doce centímetros de longitud en la región malar derecha (parte derecha de la cara) que le interesaba las partes blandas y sin lesión ósea, de la que fue asistido por el Sr. Moreno, médico de la villa, que lo calificó como menos grave, disponiendo su traslado al domicilio... Y suspendieron ya la prueba del otro hasta incluso el usarlo en el festejo por temor, con peligro para el público asistente... Se considera el hecho puramente casual, por estar bien reconocido el cañón y sin problema aparente (…).
El Alcalde hizo historia de las lesiones causadas a consecuencia del reventón del cañón durante las fiestas patronales al concejal Sr. Garitano; lesiones que pudieron haber revestido mayores consecuencias. La Corporación enterada de los hechos acuerda: a) Abonar a dicho Sr. Concejal los jornales de baja, farmacia, médico, etc, en esta primera fase de su curación. B) Abonar en su día la operación de cirugía estética si ello fuera necesario”.

Beraz, 1966ko alardean ez ziren kanoi hotsak entzun, badaezpada.

Kainoi bat falta zela eta,  Udalak erabaki hau hartu zuen 1968ko apirilean:

“Se acuerda por unanimidad encargar dos cañones similares a la fábrica de armas Zabala Hermanos S.R.C. de Elgueta”.

Baina eskaera honetatik, kanoi bat bakarrik egin zen. Dena dela, 1969ko maiatzean, beste kainoi berri bat egitea erabaki zen aipatutako Elgetako Zabala enpresan, eta horretarako:

“Se le facilitará el construido el pasado año”.

Beraz, gaur dauzkagun kanoiak Elgetako Zabala Hermanos lantokian (gaur itxita dagoena) egin ziren 1960. hamarkadaren bukaeran.

Gaur, berriz, segurtasun arautegiak tartean, alardeko kanoiek ez dute lehen bezala tiro egiten (bolbora eta pistoia erabiliz), eta pirotekniazko bonbak erabiltzen dira garai bateko tiroak simulatzeko.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario