2015/06/13

UZARRAGAKO KANPAI HOTSAK ALBANIAN

2012an hasi zen istorio polit honen protagonista nagusia izan den Jesus Madinabeitiari hitza emanez hasiko naiz. Bittor Arbuluren bitartez berarekin harremanetan jarri eta hau erantzun zidan Tresh herritik, Albaniatik:

"Gabon Iñigo. Nere euzkera ez da izango ganoreskoa baña aleginduko naiz berarekin, orain ikasten ari naizen lenguaje antzerakoa da ta. Ezaten det....albanesa ...iliriatik sortu zena, euzkera bezela gutxi idatzia, bersolariak eta elizan zaindutako izkuntza.
Kampiaren kontuak nola zortu ziran?  Emen ari naiz ia 13 urte ontan eta izan dituk  9 toki ,eliza edo  lokalak, aktibitate ugari egiten ditugu..Kampaiak ematen dute referentzi gogorra herri bateri eta nola ez geiago 400 urtean turkiak jarri zuen diktadura gogorrak desagertuak izan ziran...ordez mezquita ta minareteak jarrita. Gero eliza arrasurik bai zen...comunista diktaturak puskatu edo saldu zituen fede giroan izaten diran gauza gustiak.
Esan nion Iñaki anaiari  nai nuela kampai bat, obeto iru... Andik geroago (2012an) noticia Uzarrako elizak lur korrika zaukela eta kampai bat izan litekela.
Nola ekarri Albaniara? Albaniara ez dela kristorik joaten, erantzun zigun transporteko empresa batek......Erantzun nion, ba ez ala, bakarrik Kristo joaten da toki artara .
Orduan nere kuinatak ezan zion Iñakiri, eramango dugu kampaia Italiaraño kotzean eta misiolarietxat joaten den kamioiak eramango du Albaniara. Hala Elixabete eta Iñakik Milaneraino ekarri zeben, eta hemendik Cáritas-en bitartez Albaniara.
Gabon egunean izan genuen local haun dibaten inauguratzea, mesa , dotrina, teatro, dantza......egiteko. Eta berriz euneka urtietan ez zegoen entzundako deia entzun TRESH  herrian. Andik ona larogeibak gison emakume bataiatu dira, haurrak aparte...eta izan ditugu festa poilita ..."

Jesus marianista da. Hamalau urte egin zituen Donostian, Maria Reina parrokian. Handik Gasteizera joan zen, marianisten egoitzara. Baina egon ezinean Kolonbiara bidali zuten, eta bertan hiru bat hilabete pasatu zituen. Hala ere beti nahi izan du kristau beharra gehiago dagoen tokietan lan egin, eta nora bidaliko nagusiek eta Albaniara! Ez zekien bertako hizkuntzarik, baina ez zen inporta, italianoa eta gaztelera erabiliz posible zelako zerbait egitea. Minorian, hori bai, izan ere %62,40 musulmanak dira eta %30,50 kristauak (ortodoxo eta katolikoak). Hala, bi italiano eta monjekin batera ari da gaur lanean bertan, baina bide batez begiak Euskal Herrian, izan ere gaisotasun batek ez dio  nahiko lukeen bezala lana egiten uzten.

GARAI BATEAN UZARRAGAKO ELIZA ETA KANPAIDORREA, KANPAIEKIN. 
BEHEAN ALBANIARA BIDALI ZEN KANPAIA "MARIA" IZENEKOA ETA 1944an EGINA GASTEIZEN, DAGOENEKO DESAGERTUTA DAGOEN "VIUDA DE MURUA" LANTOKIAN


Jesusek diosku: 
"Kanpaiek ematen dute erreferentzi gogorra herri bateri eta nola ez gehiago 400 urtean Turkiak jarri zuen diktadura gogorrak desagertuak izan ziran".
 Goian, berriz,  Jesus Madinabeitia Uzarragako kanpaiarekin eta eraikitako elizarekin ere ikus daiteke, TRESH herrian.
KATEKESIA TRESH HERRIAN
TRESH HERRIKO ELIZA KOMUNITATEA ELIZA BERRIAREN AURREAN INAUGURAZIO OSPAKIZUNAK EGITEN (2014ko abenduaren 25a). BEHERAGO GAZTE-KATEKESIAN PARTE HARTZEN DUTENAK.
Jesusek 13 urte egin omen ditu dagoeneko Albanian, eta ez da eskuak gurutzatuta geratu, izan ere zementuzko 6 eliza eta beste bi prefabrikatuak eraiki dituelako!

Baina bere lana haratago doa. Bere hitzak oso gardenak dira:


"Mi trabajo intentar comprenderles con motivo de bautismos que piden ellos como padres, piden matrimonio cristiano, dialogar pareja o individuo, permitirles que cuenten las cosas tan malvadas que a primera vista han hecho pero eran fruto del terror implantado. Acompañarles para reconstruir la persona desde dentro, que puedan decir “yo pienso, yo siento” que primero los turcos durante 400 años y luego el comunismo quien era capaz de decirlo era eliminado. Como párroco todo parecido a cualquier parroquia pero ese otro trabajo en profundidad: organizar una fiesta el día de la parroquia y que te digan 50 años que no hemos tenido fiesta, solo teníamos tres fiestas y el domingo no existía… Socializar a una población que ante la dictadura sufrida ha vuelto a las normas del ojo por ojo".

Bertako ohituren transmisioak ere itzelezko garrantzia du komunitatean. Behean ikusi ahal izango dugu Tresh herriko eliza inauguratu zenean, 2014ko abenduaren 25ean, egindako demostrazioa:


Baina Jesusek lehen esan duen bezala "kanpaiek ematen dute erreferentzi gogorra herri bateri". Eta helburu horrekin joan zen, beraz, Uzarragako kanpaia Albaniara. 

Baina ez dirudi Antzuolatik bertara joango den azkena izango denik, izan ere gure parrokian dagoen beste kanpai bat eskatu du!


UZARRAGAKO ELIZAN EGONDAKO KANPAI HOTSAK "dilin-dalan" DAGOENEKO ENTZUTEN DIRA BERRIRO, NON ETA TRESH HERRIAN. IRITSIKO OTE DA BERE OIHARTZUNA ANTZUOLARA? 
MARTXAN JARRI BIDEOA ETA ENTZUN!



2014ko abenduaren 25ean entzun zen berriro Uzarragako kanpaia


Eskerriko asko, bene-benetan, Jesus Madinabeitiari, eta, bide batez, Bittor Arbuluri ere.




No hay comentarios:

Publicar un comentario