2015/07/05

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (XIV): HAUTESKUNDE OROKORRAK (2004/03/14)

Hauteskunde orokor hauek  ezagunak dira batez ere, bozketak egiteko hiru egun falta zirela Madrilen martxoaren 11n islamandar talde batek egindako atentatuarengatik. Izan ere, hauteskunde aurretik egindako sondeoek PP jartzen zuten PSOEren gainetik tarte esanguratsuan. 

Atentatuaren kudeaketa kaxkarrarengatik-edo, galdu egin zituen hauteskundeak Partidu Popularrak, PSOEren mesederako. Jose Luis Zapatero sozialista, bada, izendatu zuten Espainiako presidente.

Euskadin panorama desberdina izan zen, eta hemen, ezker abertzaleak bere burua aurkeztu ezin zuenez (2003tik ilegalizatuta zegoen), EAJ/PNV izan zen garaile. Hauek emaitzak:

  • EAJ-PNV ... botoen %34,19 (7 eserleku)
  • PSOE    ... botoen %27,59 (7 eserleku)
  • PP      ... botoen %19,15 (4 eserleku)
  • EB      ... botoen %8,31 (0 eserleku)
  • EA      ... botoen %6,57 (1 eserleku)
  • Aralar/Zutik botoen %3,13 (0 eserleku)
Abstentzioa, %25,03


Antzuolan ere EAJ-PNVa izan zen garaile, ondorengoei tarte dezente ateraz:
  • EAJ ... 402 boto (Botoen %40,16)
  • PSOE... 181 boto (%18,08)
  • Aralar/Zutik ... 176 boto (%17,58)
  • EA ... 153 boto (%15,28)
  • PP ... 53 boto (%5,29)
  • EB ... 36 boto (%3,6). 
Abstentzioa %20,58



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada