2015/07/31

ITURRIAK EZAGUTZEN (VII): KOROSOKO ITURRIA ETA PAGADIA

Gure blog honetan saiatzen gara herriko alderdi naturalarekin lotutako inguruak ezagutarazten, eta halaxe, noizbehinka, gure basoetako nahiz iturrietako berri eman dugu.

Gaurko honetan mendiko ohiko ibilbideetatik aparte samar geratu den iturri eta pagadi baten berri eman nahi dugu, nahiz eta gaur berarekin topo egitea errazagoa izan, Urkillutik (Iraindik) Korosora doan bide zaharra zabalik dagoelako.

Ibilibide horren berri eman dugu blog honetan, eta interesgarria da oinez egitea garai bateko basoetatik -eta ikatza egiteko guneetatik- pasatzeko aukera dugulako. Ibilbide honen bukaeran egingo dugu bat Korosoko iturria eta pagadiarekin. 

Eta bertan ... 

GARAI BATEKO PAGO ZAHARRAK 
IKUSTEKO AUKERA EDERRA ...







... Eta zaharkitutako pagadi horren itzalpean urteko urtaro guztietan ura darion iturria ere ikus eta dastatu daiteke.


 ITURRIAREN ASKA GOROLDIOZ BETETA

No hay comentarios:

Publicar un comentario