2015/07/18

"JUNTA CARLISTA" (1908-1939).



Argazki honetan, bandera dagoen balkoian, karlistek zuten egoitza. Gorago, herriko batzokia zegoen, gaur 
"Ongi-etorri" taberna dena.
 
Karlisten zirkulua edo elkartea goiztiarra dugu herrian, nazionalistek batzokia egin zutenekoa baino aurrekoa. Hau berez, normala da, kontuan badugu karlismoa, nazionalismoa baino, tradizio historiko luzeagoa daukala Euskal Herrian. Baina bazegoen hirugarren ideologia bat XX. mendearen hasieran, monarkikoena hain zuzen ere. Gainera, karlista eta monarkikoen gatazka agerian geratu zen Antzuolako karlistek euren elkartea edo “Zirkulua” (`Círculo Carlista´) inauguratu nahi izan zutenean, 1908an hain zuzen ere. Onena izango dugu garai hartako dokumentuek zer esaten dioskutena irakurri, eta lehenengo eta behin hautemango dugu inaugurazio horrek ekarritako ustekabea:

“Excelentísimo, Ilustrísimo Sr. Governador Civil de la Provincia de Guipúzcoa. Pongo en conocimiento de V.S. que la tarde de ayer (día 14 de junio) se celebró la inauguración de un Círculo Carlista, según estaba anunciada en los periódicos “La Tradición Vasca” del 13, nº 20, y el “Correo de Guipúzcoa” del día 13, y sin que oficialmente se le hubieren dado conocimiento, ni creo que le hubieren participado nadie, pues a parte de no haber recibido ordenes... por noticias particulares que aún están redactándose los reglamentos para ponerlas en su conocimiento”. 

Eta hala da, garai hartako “Correo de Guipuzcoa”-k inaugurazio honen berri eman zuen, adierazten:

“que el día 14 del corriente se inaugurará el nuevo Circulo Carlista de Anzuola, asistiendo a dicho acto muchos carlisats de Mondragón y Vergara”.

Testuaren lehen zati honetan antzeman daitekeenaren arabera, eta gezurra badirudi ere, kontuan izanda Antzuola hain herri txikia izanik jakin ez dagoela ia-ia sekreturik, herriko agintariek zeharkako informazioaren arabera jakin izan zuten Antzuolan “ Circulo” honen inaugurazio berri. 

Beraz, agintariek ez jakinda, ezin bada aurretik gobernadoreari jakinarazi bere oniritzia eman ziezaiola zentro berri honi. Hala ere, ondoren azpimarratzen zaigun bezala, badirudi elkarte honek ez zituztela idatzita bere estatutuak, eta hortik bada agintarien ezjakintasun hori. Baina, kontuak kontu, inaugurazio ekitaldia egin zen, eta horren kronika iskanbilatsua hauxe da:

“Lo sucedio fue lo siguiente. Ayer por la mañana (día 14 dejunio), a las 11 y media, se me presentaron dos individuos, llamados Agustín Tellería y Nicomedes Lete, diciendo que pretendían tener una reunión al anochecer. Pero les comenté que no habiendo dado conocimiento con las 24 horas anteriores no podía autorizar ninguna reunión, manifestándoles además que si se empeñaban en celebrar (la) reunión, sería bajo su exclusiva responsabilidad y con las consiguientes consecuncias. (...) Con estos antecedentes pude observar durante toda la tarde la llegada de (...) gente de otros pueblos de pie y en diversos vehículos. Cerca de las 6 dio comienzo el banquete de inauguración y acto continuo comenzaron los discursos, que se oían a 60 metros, pues con toda idea tenían las ventanas abiertas y los oradores hablaban de uno y cerca de las ventanas. Al hablar (...) Agustín Tellería fue cuando mayor el alboroto, pues entre otras cosas dijo que (...) se les negó permitirles la reunión, ellos, los carlistas, por encima del alcalde y del pueblo celebraban la reunión. Entusiasmado el orador con la ovación que estas palabras acarreó, se permitió censurar a los partidos governantes, que dio lugar a que del público partieran los primeros (...) del Círculo con los gritos (...) de ¡Viva Carlos VII!, ¡Viva Don Jaime!, ¡Viva España...!  que desde la calle fueron contestadas por los y demás público con los de ....¡Viva Alfonso XIII!, y con la rabia los carlistas... contestaron con la fea palabra de ¡cochino!, referiéndose a nuestro monarca. Los gritos de ¡Viva España! Eran contestados por el público con el de “Alfonso XIII”... No pudiendo los del círculo contenerse... bajaron en tropel con ánimo de atropellar... intervine antes que llegaran a las manos. Ordenase que ambas partes se retirasen habiendo el público cumplida perfectamente, pues al poco tiempo tuve la satisfacción de ver que los corros del público se habían disuelto, pero no así los del círculo que me negaron terminantemente a querer acatar mis órdenes... Agustín Tellería intentó agarrarme del brazo (?) pretendiendo sacarme del local con el pretexto de que el sobraba para mantener el orden. Llegado este momento y viendo que las... ordené el cierre del establecimiento dándoles paraello media hora de término, y por fin pude lograr que a las diez y media quedara cerrado el local, y habiendo transcurrido el resto de la noche sin novedad”.

Oso testu aprobetxagarria berau, besteak beste ikusteko XX. mendearen hasieran bailaran  eta Antzuolan bizi zen egoera ideologiko iskanbilatsua uleretzeko (izan ere ez dugu ahaztu behar etorri behar zirenen artean Arrasate eta Bergarako karlistak ere bazeudela). Alde batetik, Zirkuluaren inaugurazioan karlisten buru zen Agustin Telleriak egindako aldarrikapenek (¡Viva Carlos VII!, ¡Viva Don Jaime!) ondo baino hobeto adierazten digute Antzuolako herritarren artean karlismo zaletasuna. Halaber, honi erantzunez, kalean edota publikoan (¡Viva Alfonso XIII!) aldarrikapena entzuteak daramatzagu pentsatzera monarkikoak ere  bazirela herrian banaka batzuk. Beraz, nahiko polarizatua aurkitzen dugu Antzuolako ideologia XX. mendearen hasieran: alde batetik, karlistak, Karlos VII.aren nahiz “Don Jaime”ren aldekoak, eta, bestetik, monarkikoak, edo Alfontso XIII.aren aldekoak

Karlistek baina, bazituzten beste etsai ideologiko batzuk: nazionalistak edo “bizkaitarrismoa” bera. Izan ere, kontserbadorea, foru eta erlijio zalea izanik hauek,  euren zuzeneko botanteak eskuratu nahi zituzten. Hala, ugariak izan ziren karlistek nazionalisten aurka egiten zuten propaganda txarra. Ondorengo lerroetan  horren adibidea, Gipuzkoarra aldizkariak, 1913/01/25- 282 zenbakian) adierazten diguna:

“Euzkadi y Jaimetarras”. Sobre anuncio del diario Euzkadi y respuesta de jaimetarras.Todos están conformes (los jaimistas) en que el nacionalismo tanto aquí como en Euzkadi no les inspiran ningun cuidado de que les mermen sus filas con sus chocholoquerías. Para la mañana del domingo fueron puestos en los sitios más visibles siete u ocho anuncios, pero antes de que fuera de día había que arrebatarlos o destrozarlos semejantes papelotes.; más como no valía la pena de andar a coscorrones con los pobrecillos bizkaitarras encomendaron esta labor a los pequeñines de 7 y 10 años (durante la celebración de la misa provistos de palos con puntas afiladas). El objetivo principal era destrozarles las letras anunciadoras. En algunos puntos consiguieron su propósito aunque no en otros. Y claro está que a los pequeños jaiberos no se les podía castigar duramente (aunque se puede dudar que ello guarden esa tolerancia con los nenes en un caso así). Al mediodía, y a la hora más concurrida se pusieron dos anuncios más en la plaza; pero, señores, creen ustedes que los diminutos del palo y sus profesores chitaron… quia… , y en su consecuencia allí siguen dando el grito Euzkadi. Sin embargo, de lo antedicho, y en honor a la verdad, debe hacerse constar que de los destrozadores hubo un jaibero mayor de… edad que, sólo se atrevió, antes de amanecer, a destrozar parte de uno de los anuncios”. GALARDI, 21/01/13

Primo de Rivera diktadura garaian (1920-1923), berriz, hau zen karlisten jarrera:

“Hemen ez zen ezer lagatzen. Baina diktadura hau bigunagoa izan zen, ez Francoren garaikoa bezala. Orduan karlistak ziren gogorrenak, eta Agustin Telleria zen euren burua. Honek orduan larru lantoki bat zeukan, Buztinzurin, eta bertan lan egiten zuten langileek, hauteskundeak zetozenean, karlista botatzen zuten. Badakigu, lana mantendu behar izaten zen, eta badaezpada nagusiak esandakora botoa eman behar! Hauek “Isidoranekuan” zeukaten partiduaren egoitza edota “Zirkulua”, eta han elkartzen ziren. Balkoian, berriz, karlisten bandera egoten zen jarrita; fondo zuria eta  gurutza edo “aspa” gorriarekin. Fatxadan, berriz, karteltxo bat “Círculo Carlista” jartzen zuena.Karlistek “somatenak” izeneko koadrilak ere bazituzten, eta hauek ordena zaintzen ibiltzen ziren. Bertako partaideek fusilak zituzten etxean, badaezpada. Horietako bat, Baztarriñako semea, Errepublika garaian atxilotu eta eraman zuten Bergarako kartzelara. Eta han, San Pedroko elizan 12etako kanpaiak joten zihardutenean, leihotik ihes egin zuen, eta Antzuolako errekatik ailegatu zen herrira; eta hemendik Loixetara, eta gero Frantziara ihes egin zuen. Karlistak baserritarrak ziren gehiago.
Karlistez gain, gero eta indar handiagoa hartzen ari ziren nazionalistak ere. Horiek benetako indarra Errepublika garaian izan zuten. Dena dela, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) aurretik sortuta zegoen, eta udaletxean alkate bat ere izan zuten 1920-1922an, Tomas Arbulu, nahiz eta berak independente bezala jokatu.Eta ondoren, baina indar gutxiagorekin, errepublikazaleak. Bitxia bada ere, herriko errepublikazaleen burua Olaran lantokian idazkari lan egiten zuen Emeterio Ortiz de Lejarza jauna zen; bera izan zen gainera herrian  Errepublika izendatu zuena udaletxean. Olaran bera ere errepublikazalea zen, eta horregatik Telleria, berau karlista, eta biak borrokan ibiltzen ziren. Pentsatuko den bezala, Olarango langileek Errepublikaren alde botatzen zuten. Beste errepublikazale bat Bareñoko nagusi bat, Inozenzio Laborda, izan zen. Hau izan zen, gainera, errepublika etorri zenean balkoitik hitz egin zuena.
Errepublika etorri aurretik, hauteskunde garaian boto asko erosi ere egiten ziren. Hauteskunde garaia zenean, han azaltzen ziren tabernetan euren botoa saltzeko prest zeudenak. Hainbeste eskaini batek, besteak hainbeste,... Aukeratu proposamen onena, dirua hartu eta etxera. Hala ere, pasatu izan da dirua jasota, esandakoari ez baizik eta botoa beste bati ematea ere! Egunen batean, hala ere, partiduetakoak ados jarri ziren dirurik ez emateko. Eta jakina, dirurik gabe jende horrek ez zuen botorik ematen. Lehen, orain bezala, partiduetakoak baserriz baserri ibiltzen ziren botoa eskatzen baserritarrei.Emakumeek ezin zuten botorik eman. Botoa emateko eskubidea Errepublika garaian lortu zuten”.

Ondoren Errepublika (1931-1936) eta Gerra Zibila etorri ziren.Hau zen garai hartako herritar askok esaten digutena garai hartako egoera politikoaz:

“Karlistak berriketa asko; liberalak diru asko eta errepublikanoak 
okotsian bizar asko”.

Goiko lerroetan hauteman izan dugun bezala, Antzuolan Errepublika aldarrikatu aurretik zegoen giro politikoa karlisten (eskuin aldekoa), monarkikoen, nazionalisten eta errepublikazaleen artekoa zen. Lehenek zuten herrian nolabaiteko nagusitasuna, eta  “Isidoranekuan” zuten egoitza. Nazionalistek gertutik ari ziren,batzokia Ongi Etorri tabernaren gainean (lehen Antonio “Amerikanua”ren taberna) jarri zuten eta ez zen aldaketarik izan 1931ko apirilaren 12an egin ziren Gorteetarako Diputatuen hauteskundeak egin arte, orduan eskuma aldekoek  galdu egin zutelako eta, nazionalistek garaipena lortu. Ondorengo hauteskundeetan gauza bera gertatu zen.

  •  1931: EAJ (289) ESKUIN (288) EZKER (38)
  • 1933: EAJ (337) ESKUIN (284) EZKER (52+7)
  • 1936: EAJ (305) ESKUIN (294) EZKER (59)
 Agustin Telleria izan zen Gipuzkoan F.E.T y de las JONS burua. Baina ez zuen asko iraun, bere kudeaketa ez baitzen oso gustukoa izan eta  kargutik  kendu eta hilabete batzuk ondoren, 1939ko martxoaren 24an, 55 urte zituela, hil zen istripu batean.

1933ko hauteskundeetan baina, banan banakako botoetan Agustin Telleria atera zen garaile, berak bakarrik 290 boto atera zituelako.

Erreketeak Antzuolan gerra garaian

Ezker aldekoak, errepublika zaleak,“Casino republicano” jarri zuten Lapatza-Etxeberriko lehen pisuan; eta balkoitik errepublikako bandera zintzilikatu zuten.

Ondorengo urteetako hauteskundeak ere nazionalisten aldekoak izan ziren, nahiz eta eskuma aldeko partiduak gertu izan. Eta Gerra Zibila ailegatu zen. Nazionalek herria hartu zuten 1936ko irailaren 21eko arratsaldeko 6etan, Tejero taldea, kolumna nafarrekoa eta Los Arcos teniente koronelaren agindupean. Koroso eta Trekutz aldetik sartu ziren. Tartean erreketeak, karlista paramilitarrak hain zuzen ere.

Hala ere, denek ez zuten zorte berdina izan; karlisten artean batzuk hil ere egin zirelako:
  • Jose Luis Lizarralde eta Lorentzo Lizarralde, Donostian hil zituzten.
  • Zenon eta Gabriel Araiztegi, Donostian eta Bilbon hil zituzten.
  • Pedro Telleria (sakristaua), Bergarako hiltegian hil zuten.
  • Joaquin Arrieta
  • Francisco Ibarguren
  • Antonio Larrañaga.

Oroigarri hau atera zuten karlistek antzuolarren omenez. Esan, ez zela bakarra izango, herriko parrokiaren arkupetan ere oraindik kare azpian ezkutatuta dagoelako karlisten alde borrokatu eta hil zirenen ormirudia.

Honezaz gain, Antzuolan hainbat karlisten informazioa jaso ahal izateko badugu beste iturri bat kontsultatu beharrekoak:
Gaur oraindik ere karlismoa/errekete hitza aipatzen denean garai bateko herritarren artean, oroitzapenak borboka ateratzen dira:



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada