2015/08/13

AGUSTIN TELLERIAK EUSKARAZ IDATZITAKO DISKURTSOA


"Hoja Oficial del Lunes", 24 de mayo de 1937.

Zaila da edozein izanda ere, gerra zibila aurretik euskaraz idatzitako dokumetuak aurkitzea, zailagoa dokumentu hori politikoa bada, zailagoa diskurtso bat bada, eta are zailagoa antzuolar batek idatzitakoa bada. Guk geuk bat aurkitu dugu Agustin Telleriaren artxiboan, ustez 1933an Zumarragako mitin baterako idatzitako diskurtsoa.Ustez diogu, gero, ikusiko dugun bezala, ospatu ez zelako. Horrela dio berak prestatutako diskurtsoak:

“Ongui izango zan alde batera, gaur amen itz-aldi bat euzkeraz eguitea, zergatik asco egongo dira leen onetan bildu gera denen artian euzkera besterik ez daquitenac, bana beste aldetik asco ta asco gueyago dira euzkeraz ez daquitenac, gañera badaquizute euzkera bakarrik daquitenak oso echecuac dirala eta erbestekuak euzqueran ez daquitenak, eta ez dakat ere guztiz oitura ona dan, erbestekua echera datorrenian erbesteko oni ondo dagokion vecela gauza danak eguitea, orregatik gaur arratsaldian itz-aldi denak erderaz izango dira, bana ez det nik nai gaur batzar icaragarrian iz bi euzkeraz eguin gabe gara dein, eta orregatik euzkeran esaten dizuet ¡Ongui etorriak izan zaitezela, gaur, gure deya adituta, emen bildu ceraten carlista Euskaldunak. Ongui etorriak bai ere milla ta milla bider urrutico basterretatik onera eldu diran anay maiteak. Eldu gera gaur denok Zumarragara alkar besarkatzeko eta mundo guzian aurrean aitortzeco guerala, gure gurasoen seme zintzo ta leyalak. Guk jasoko dugula gora eta gora gure besoeguin, gurasoak guk zaindutzeco laga ziguten bandera edo ikurrin garbia, zeñean dagoan gure maitetasun gucia.

Ainchinaco Carlistak, gure aitonak, eren biotzetan zeukaten fede bero eta zutzu aura degun guk ere guere biotzetan eta cela fede onetan bizi gueran eta fede onetan il nai degun, ezin guezake inundik eta iñora baimendu fede santu oni gaur eguiten zayon guerra edo guda.

Baita ere betia dago gure biotza, carlisten biotza legue-zar edo gurasoen ganako maitetasuna. Eztzan gure fede santua guerratua izango, ez ziran gure fuero maitagarriak menperatuak izango gure gurasoak eta aitonak fede zanto eta fueroen alde eguin zituen guerrak irabaziak izan balira!  Eztzan aguertuko Españia gaur dagoen guertu eta ikaragarrian! Bañan ez beldurtu guertaera estu eta ikaragarri onegatik. Badauke ziur gure guraso eta aitonak, erak erakutzitako bidean zailduko guerala eta juango guerala azkeneraño, eta erak asitako lanak guk bucatuko ditugula fede santu eta fueroen garaimenarekin.

Artara etorri guera gaur Zumarragara danei adieraztera, gaurko Carlistak gure aurrecoak becela prest guaudela gure fede santu eta fuero maitagarrien osasunaren billa juateko guertu gaudela, gure zaiñetako odola ichultzeko gure guraso ta aitonak ichuli zuten becela ikurrin edo bandera orren alde, Jaungoikoa, Foruak eta Erreguearen alde.

¡Gora ta gora gure fede santu eta fueroak!". 

1933ko ekainaren 11n, Nafarroako, Bizkaiako, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Tradizionalistek  "Egun Tradizionalista" ospatu nahi zuten Zumarragan, eta horretarako subentzio bat eta herri frontoiaren itxiera ere eskatu zuten. Zumarragako Avelino Mendiola Zirkuloko presidentearen azalpenen arabera, “Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako biltzar probintzial tradizionalistek” antolatutako ospakizun honetan, “lau lurraldeetako tradizionalisten eta gainontzeko eskualdeetako erakunde tradizionalisten” etorrera espero zen.
 

"La Constancia" egunkaria, ekainaren 16koa.

Baina, "La Constancia" egunkarian irakurtzen dugu ekainaren 11ko kontzentraziorako ez zuela baimenik eman gobernadoreak. Astebete atzeratu zen, ekainaren 18an ospatzeko, baina agintari politikoen kontrako jarrera jarraitzen zuenez, bertan behean lagatzea pentsatu zuten karlistek, Zumarragan antolatu nahi zuten ekitaldia.

Beraz, badirudi egun horretarako idatzi zuela Agustin Telleriak diskurtso hau, kontuan izanda “beste aldetik asco ta asco gueyago dira euskaraz ez daguitenak”; alegia, Araba eta Nafarroako hainbat eta hainbat, batez ere, baina baita Espainiatik zetorrenak ere. 

Hemen behen ikus dezakezue Agistin Telleriak idatzitako diskurtsoa:

 
 


Eskerrik asko Luisjabi Telleriari artxiboa koltsultatzeko emandako erraztasunagatik.

Iturriak





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada