2015/09/13

GALTZEAR DAUDEN TRADIZIOAK

Dagoeneko ez gaude ohituta hainbat gauza ikusteko; garai batean ohikoak zirenak, gaur desagertu direlako. Euretako bat dakargu honetan. 

Argazkietan ikusten den bezala, konpondu berritako bide zati batean, landare mota bat ikus daiteke zoru gainean. Ez da zuhaitzetik jausitako abarra, apropos jarritakoa baizik.

Erramua da bertan ikus daitekeena. Zuhaitz bat baldin bada, ez da asko hazten den horietakoa, eta gure artean asko erabiltzen da ohitura desberdinetarako. 

Askok ezagutu dugu Aste Santu atarian, Erramu Egunean, nola bedeinkatzen diren bere abarrak, eta ondoren ateburuetan jarri, gurutzea eran, edo soroan, edo lan bat bukatzerakoan (garai batean etxe baten teilatua bukatu orduko jartzen zena, edo argazkian ikusten den bezala bide zati bat eginda gero). 

Ez dakigu bidean jarritakoa bedeinkatutakoa dagoen, baina berdin da, norbait konturatu da, garai baten bezala, erramua jarrita bide zati horrek bermatuta duela urtetarako biziraupena. Ikurrez beteta ditugu gure inguruak, sarri zer adierazi nahi diguten ez dakigula, eta behin arrazoiak hautemanda beste zentzu bat hartzen duela inguru horrek ezin ukatu.

























TREKUTZERA DOAN BIDEA. 
BERRIZTUTAKO BIDE ZATI HAU KAXETA GAINEAN DAGO


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada