2015/09/12

ITURRIAK EZAGUTZEN (VI): OGEITURRIKO ITURRIA

Aipatu dugu blog honetako beste atal batean, "Ogeiturri" kokatzen den lur sailean, zuhaitz berezi batzuk daudela. Gaur, berriz, bertan dagoen "Ogeiturriko iturria"z jardungo dugu.Izenak aderazten digunari jarraituz, badirudi hogei iturri desberdinetatik datorren iturri urtsu bat dela bera, baina ezin dugu esan  orain ur izugarri darionik, nahiz eta, hau ere egia izan, edozein lehor garai handietan ere, 2015eko udan bezala, ura dariola.


 KOKAPEN MAPA

Ogeiturritik jende askok edaten du ura, eta adibidez, Aitzaga, Igeribar eta Arreluztxikiko baserrien ur egarriak ere bertatik asetzen dituzte.

Bide batez, soberan dagoen urarekin Lizarraga auzora doan errekatxo bat ere osatzen du  Ogeiturrik.

Ogeiturriko errekatxoa Lizarraga errekan ura isuri aurretik.

Iturrira joateko bi bide daude: bata, Kaxetatik berehala, eta Trekutzeko bidea lagaz, Pagamendira hartzen den bidetik; eta bestea, Lizarraga auzotik datorrena da. Guk geuk, Kaxetatik doanari erreparatuko diogu, eta garai batean gaztainondoak izandako inguruetatik pasatuz, bete betean bat egingo dugu iturri honekin. Oinez pare bat kilometro, guztira.

Ez da metal ura edo burdin-ura dakarrena, baina edateko ur ona da. Bertara joango bazinete, berriz, hainbat ur hoditxo ikusteko aukera ere izango duzue, garai batean beste ur emana ere bazeukalaren seinale.

Hori bai, ingurua txukundu beharra dauka, besteak beste lurrez gainezka dago ur-askatxoa ...

 OGEITURRI, URA DARIOLA

 OGEITURRI










OGEITURRI INGURUKO BASOAK


OGEITURRIAREN UR HOTSA


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada