2015/10/17

HARATEGIA ANTZUOLAN

ANTZUOLAN XVIII. MENDEAN ERAIKI ZEN HARATEGIA. EGILEA, MARTIN DE CARRERA

Adierazi dugu beste momentu batean udal zerbitzu batzuk eskaintzen zitzaiela herritarrei, horren bitartez  oinarrizko hornikuntzak izan zitzaten. Aipatu dugu blog honetan herriko teileria -teila, adreilu eta karea herritarrei bermatzeko- zela euretako bat. Orain, berriz,  beste zerbitzu mota bati erreparatuko diogu; hau da, herritarren kontsumorako haragien hornikuntza bermatuko lukeen zerbitzuarena. 

Zerbitzu honen lehen aipamena XVI. mendekoa da, 1554ko martxoaren 8koa zuzenago esanda, orduan helburua haragiaz herria hornitzeko zerbitzu hau alokatzea zen gaia...1/0728 (1554).


Harategiaren zerbitzua zer suposatzen zuen jakiteko, beranduagoko dokumentu bati erreparatuko diogu: 1589ko urriaren 30koari. 1/0738 (1589-1591). 29 rto./30 rto.


 Obligación de las carnicerias de Anzuola a ocho dias de 1591 años
"30 de octubre de 1589 años… apareció Pedro Fernández de Ibarra, vecino de esta villa, y otra Martín de Ordona, carnicero natural de la Provincia de Alava, morador al presente de esta dicha villa.. y dijo que se apareaba y se aparejó con el dicho Pedro Fernández por tiempo de seís meses … por cortador en la carnicería de la dicha villa que el dicho Pedro Fernández los tenía arrendados para sevirle en otras cosas que le mandare… y que el dicho Pedro le diese de comer y beber y casa y cama en que viva mora en su propia casa  durante el dicho tiempo… Y demás de ello le hubiese de dar dos camisas nuevas razonables y un par de mediascalzas pardas nuevas y los zapatos que los hubiere menester… y 4 libras de cada vaca que el dicho Pedro le diere… y media libra de carne de cada uno de los carneros… que se le diere para matar en la dicha carnicería durante el dicho tiempo y la mitad del provecho que tuviere el matar y desollar los puercos y vacas que al dicho Martin le pidiere matar y desollar los vecinos particulares de la dicha Universidad… Y más al fin de los 6 meses 6 ducados en dinero de contado de buena moneda castellana… y para el dicho pago recibió del dicho Pedro dos ducados Martín".102 vto-103 vto.

1589ko martxoaren 8an, berriz: "Pedro Fernández de Ibarra se obligaba a proveer  y abastecer la dicha Universidad una tabla de carnicería de carnero y vaca, cordero y cabritos de otras carnes necesarias  por tiempo de un año que correrá desde el día de Pascua de Resurrección hasta las Carnestolendas del año venidero… proveyendo de carnes buenas de dar y tomar sin hacer falta alguna al precio o precios que el alcalde y regimiento de la villa de Vergara y su jurisdicción remataron las carnicerías de las de la dicha villa y con las mismas condiciones… Y los dichos regidores dijeron que para la alquile y renta de una casa donde ha de tener la dicha tabla de la dicha carnicería, al dicho Pedro Fernandez le daban permiso y licencia para que lo pueda cortar y corte en la dehesa de la  hasta dos ducados de monte en hayas".12rto-13-rto.

1591eko apirilaren 8an: "Asencio de Mendiaras, vecino de Villarreal… se obligó de proveer y abastecer… dos ducados de los propios de la villa para pagar la renta de la casa donde estuviere la tabla de la carnicería".

Martin Carrerak egin zuen harategi-etxearen planoa.

XVIII. mendean, berriz, 1757ko irailaren 1ean zehatzago: "Juan Bautista de Arizti dijo que el 29 de julio del año pasado de 1755 se obligó a ejecutar las obras de cantería de la nueva obra de la casa carnicería que se ha trabajado en esta villa a una con Ignacio de Alzola, vecino de la villa de Zumarraga… Así mismo Joaquin de Veriztain, Joseph de Lesarri y Marcos de Mendizaval se obligaron el día 29/07/de 1757 a ejecutar obras de carpintería con las divisiones que muestra la traza y declaración de Martín de Carrera, maestro de obras, en la cantidad de 1290 reales de vellón… Una de las condiciones de dicha escritura es que una vez acabadas dichas obras de cantería y carpintería se haría reconocimiento de ellas por los elegidos por los dichos canteros y carpinteros… Así los eligieron a Martin de Carrera, maestro de obras, vecino de la villa de Mondragón, y a Joseph Ignacio de Goenaga, agrimensor, vecino de esta dicha villa, para que con juramento y en forma hagan su declaración".

 





Harategi-etxearen planoak

Hargintza lanak, 3596 erreal eta 28 maravedi izan ziren. Arotzeria, 255 erreal.

Egurretan berriz, 27 haritz moztu ziren hasteko 1755ean,; 1756an, 26 eta, 1757an, 17 haritz. Beraz, guztira, 70 haritz eder herriko harategia egiteko erabili ziren.

Obra bukatuta, finikitoa etorri zen, baina aldez aurretik kanpoko perito batek obrak aztertu zituen, eta zera adierazi zuen: "dichas obras de cantería como de carpintería se hallan executadas según arte y aunque se haya añadido como se previene a más de la traza… sin en ellas se reconozca ningún género de vicio..”. Beraz, obrak ondo bukatuta zeudenez, ordaintzeko garaia iritsi zitzaion udalari. 

"Tenería Guipuzcoana" edo Olaran lantokia (1927), eskuman. Lantoki honekin bat eginda zegoen harategia ere.

Ondarran kokatu zen harategia eta 1760ko otsailaren 25eko udal akta batek diosku harategi hau errentan jartzea komeni zela. Eta hala iraun zuen Olaran lantokia bota zuten arte, izan ere bat egin zuten ondorengo urteetan Olaran, harategia eta hiltegia edo mataderixia.

1918ko martxoan Ondarren kokatuta zegoen "Tenería Guipuzcoana" izeneko lantokiaren burua zen Gregorio Olaranek, bere lantokiarekin bat eginez hondatuta zegoen harategia eskatu zuen berarentzat, horretarako 1500 pezeta ordainduz. Egoera benetan tamalgarria zen: "Casa de Ondarre con el número 1, Casa Carnicería inhabitada e inhabitable por tener en ruina su único piso y camarote".

Hala ere larru ontzeko lantokia zuen Jose Telleriak elegite bat jarri zuen, izan ere bere lantokira Ondarretik ekartzen zuenez, harategitik pasatzen zen ur hodia, eta bertatik uraren tutua libre pasa zedin bermatu nahi zuen. Honek zeresana emango zuen, izan ere Olaran ez baitzegoen prest hori hala izateko. Nahasketa honetan, baina, 1922ko otsailaren 26an egin zen udalbatzak  onartu zuen etxea saltzea (lau boto alde eta bi aurka).

Saltzeko erabakia hartu eta 1923ko urtarrilean obrak hasi ziren Olaranen lantokian, "en la antepuerta de la casa vieja de la carnicería, donde hay argollas empotradas". Udalak ez zeukan Olaranekin gaizki gelditzeko asmorik, izan ere, 1920. hamarkadaren hasieran,  herriko 40/50 famili zeuden lanean lantoki honetan, eta aurrerago langile gehiago espero ziren. Beraz, herriarentzat lantoki estrategikoa zen.

Hala ere harategi zaharra zutik mantendu zen Olaran bera bota arte. Bide batez, erantsita, herriko mataderixa berria ere eraiki zen.

Iturria (Planoak eta idatzia): 
  • Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa 1-0814, A fol 138r-141v. eta udal akta (1760/02/25).
  • Antzuolako Artxibo Historikoa: Udal akten liburua (1916-1924)(11 liburua)(Folioak: 133, 203, 206, 216, 277, 297, 300, 493, 605).
  • "Arboles" (1750-1808) liburua. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario