2015/10/18

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (XV): HAUTESKUNDE OROKORRAK (2008/03/09)

2008ko martxoaren 9an ospatu ziren hamargarrenak izango ziren hauteskunde orokorrak. Hauek ere sozialistek irabazi zituzten, botoen %43,64 lortuz eta 169 eserleku. Bigarren, Partidu Popularra, zertxobait beherago, baina emaitza duinak atera: botoen %40,11 eta 154 eserleku.

Euskadin, berriz, ezker abertzalea ilegalizaturik, PSOE izan zen garaile. Guztira 430.690 boto ateraz (botoen %38,85). Ondoren Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV): 306.128 boto eta botoen %27,61. Atzerago etorri ziren Partidu Popularra (%18,87), Ezker Batua (%4,55), Eusko Alkartasuna (%4,54) ...

Abstentzioa: %35,97

Antzuolan aldatu egin ziren emaitzak:
  • EAJ........ 318 boto (%37,72)
  • PSOE....... 258 boto (%30,6)
  • ARALAR..... 95 boto (%11,27)
  • EA ........ 86 boto (%10,2)
  • EB ........ 46 boto (%5,46)
  • PP ........ 31 boto (%3,68) 

Abstentzioa handia izan zen Antzuolakoa, kontuan izanda ezker abertzalea, ilegalizatuta, ez zela aurkezten: %50,37!



No hay comentarios:

Publicar un comentario