2015/11/07

DOKUMENTU ONDAREA ANTZUOLAN


Antzuolak duen dokumentu ondarea, bai herrian bertan eta baita herritik kanpo dagoena ere, oso aberatsa da. Batzuk, Gipuzkoa mailan ere adierazgarriak.

Hala, Oñatiko Artxibo Historikoan 1500tik 1840. hamarkadaraino notario aurrean Antzuolan egindako dokumentuak aurkitu eta aztertzeko aukera izango dugu. Bertan herrian egindako salerosketak, permutak, ezkontza hitzarmenak, herentziak, maileguak, obrak ... aurkitu ahal izango dituzue. Gainera dokumentu asko dagoeneko digitalizatuta daude eta etxean bertan kontsultatu daitezkeenak. Beraz, benetako altxorra. Hona Oñatiko dokumentuen notario aurkibidea:


Juan Lopez Gallastegik egindako lehendabiziko dokumentua (1500-1501) aurrean duzue

Beste dokumentazio gune garrantzitsu bat Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa da. Bertan, Gipuzkoa mailan, Antzuolakoak dira sakramentu liburuei dagokienez, dokumentu zaharrenak.





Hauek dira digitalizatutakoak:
ANTZUOLA, Errukiaren Andre Maria Parrokia
1498 / 1900 1501 / 1900 1500 / 1900 21.352 agiri
ANTZUOLA-Uzarraga, San Joan Bataiatzailea Parrokia
1500 / 1900 1514 / 1900 1519 / 1900 6.215 agiri

Beraz, antzuolarren jaiotza, ezkontza eta heriotza jarraitzeko baliabide aparta.


Hirugarren bat Irargi artxiboak hasi eta badator euskarriak jarraitu duena.Proiektu hari Badator izena eman zitzaion (1991). 1997an amaitu zen, ia 40.000 hustuketa-fitxa bilduta. Fitxa horiek XIII. mendetik XIX. mendera arteko aldian Euskadin zeuden estamentu, gremio, korporazio eta administrazio guztiei buruzko informazioa bost milioi foliotan baino gehiagotan bilatzearen emaitza da. Beraz, herriko historia arakatzeko beste informazio iturri aparta.

 Alardea Antzuolan egiteko agiria, XVI. gizaldikoa.

Bukatzeko, herriko artxibo historikoa. Hemen dokumentu bitxi askorekin topo egiteko aukera dago, hasi XVI. gizalditik gaur arte. Dokumentu bilduma interesgarriena, baina, XVII. mendetik hona dauden udal akordioen aktak izan daitezke.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada