2015/11/08

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (XVI): HAUTESKUNDE OROKORRAK (2011/11/20)

Hamaikagarrenak izan ziren Trantsizio garaitik, eta hamargarren legealdi berria aukeratzeko egin ziren, hilabete batzuk aurreratuta, hala garaiko Jose Luis Rodrigez Zapatero presidenteak aginduta.



Irabazlea Partidu Popularra izan zen, Mariano Rajoyk lideratzen duen partiduak. Gehiengo osoa lortu zuen, 2008koan baino 32 eserleku gehiago (guztira 186 eserleku), eta botoan %44,63. Ondoren PSOE, 110 eserleku, 2008koan baino 59gutxiago, eta botoen %28,76; alegia, emaitza txarrenak demokrazia ezarri zenetik.

https://zuialde.files.wordpress.com/2011/11/amaiur213.jpgEuskadin, berriz, hauexek izan ziren emaitzak:
  • AMAIUR... 6 eserleku (Botoen %24,12) (284.528 boto)
  • EAJ... 5 eserleku (%27,42) (323.517 boto) (eserleku bat galdu)
  • PSE... 4 eserleku (%21,54) (5 eserleku galdu zituen)
  • PP... 3 eserleku (%17,8) (Berdin).
Abstentzioa, %30,80.

Antzuolan:
  • AMAIUR: 698 BOTO
  • EAJ: 292 BOTO
  • PSE: 174 BOTO
  • PP: 43 BOTO
Abstentzioa, %25,59.



No hay comentarios:

Publicar un comentario