2015/12/24

AIHERRA-ANTZUOLA (2015/12/19): 31. URTEMUGA

Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetzearen 30. urtemuga ospatzeko makina bat ekitaldi egin ziren bi herrien artean,  herri bakoitzean landatutako gaztaina eta haritz zuhaitz batean berori sinbolizatuz. Tartean baita dokumental bat egiteko irudiak filmatu ere.

Aurten, berriz, harreman horren 31.ena ospatzeko, 30 bat antzuolar joan ziren joan zen zapatuan, abenduaren 19an, Aiherrera. Egia esanda aurtengoa bitxia izan da, irteera arratsaldeko 2:00etan izan zelako, eta itzulera gaueko 11:00etan. 

Hasteko, Azparrenenera joan ginen, artisau eran garagardoa nola egiten zen ezagutzera eta ze gustu zuen probatzera ere bai.

"BOB´S BEER" GARAGARDO EGILEEN AZALPENAK ENTZUTEN... ETA DASTATZEN!
Ondoren, Aiherran, zabaldu berri den ostatuan, Iparraldean hain gustukoa duten “aperitive” bat dastatzeko ere parada izan genuen. Bertan, bata zein besteko herritarren artean solasaldi ederra izateko unea ere izan genuen.

 HERRIKO OSTATUAN MUSIKAZ BLAI!
Gero, trinkete aretora joan ginen, eta bertan lehen aipatu dugun dokumentalaren azken irudiak hartu zituzten. Irudi hauek editatzen ari ziren bitartean, afari pasadatxo bat egin genuen, zutik, herritarrek prestatutako pizza, saltxitxoi, gozo eta abarren bitartez.

Handik ordubetera-edo, 30. Urtemugan eta ondoren hartutako irudiekin eginiko dokumentala ikusteko aukera izan genuen, Mikel Lizarazu herritarra aurkezle genuela tartean. Benetan dokumentu hunkigarria aihertarrek eginikoa, aukera paregabea antzuolarrek erosteko ere. Laster jarriko omen dituzte saltzen.










 DOKUMENTALA IKUSI ETA GERO, TXALOKA JENDEA

Ondoren, nola ez, abesteko eta dantzan egiteko garaia iritsi zen, eta horretan, egia esanda, elkartu ziren 60 bat aihertarrek benetan disfrutatu zuten.

Paregabeko ongietorria eskaini ziguten; ea datorren urtean antzuolarrek orain baino askoz hobeto erantzuteko gai garen!


ESKERRAK JON LIZARAZU ETA AITZOL ITURBERI, DENAK MARTXAN JARRI ZITUZTEN DANTZAN! BAITA "SORGIN DANTZA" ERAKUTSI ERE.


Badute aihertarrek xarma berezia dantzan erraz egiteko eta ikasteko ere, izan ere beste ordu erdi batean prest zeuden hurrengo karnabal egunean Antzuolan herritarren ordez eurak "sorgin dantza" egiteko. Bestela ikusi irudi hauek:


AIHERTARREK "SORGIN DANTZA" EGITEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario