2015/12/26

IRIMO BATASUNA (1696-1745)



Gipuzkoako Batzarretara joateko probintziako herri guztiek  ordezkariak edo prokuradoreak bidaltzeko zuten eskubidea. Hala ere, herri txiki eta behartsu askok euren ordezkariak bidaltzeko arazoak zituzten, zeuzkaten baliabide ekonomikoak hutsaren hurrengoak zirelako.  Hori zela eta, beste herri batzuekin elkartzeko ohitura zuten, hala, udalerri bakar bat bezala bozkatzeko eskubidea zeukaten, horretarako zeuzkaten biztanleak (fuegos) erabiliz.

Ordezkaritza mota hau, dirudienez, ez zen 1615 baino lehenago ezagutzen. Ordutik, baina, ugariak izan ziren herrien arteko elkargoak

GIPUZKOAKO BATZARRETARAKO HERRI ELKARGOAK (1615-1826)
URTEA
ELKARGOA
HERRIAK
1615
ORIAN
Altzaga, Arama, Gaintza, Itsasondo eta Legorreta
1617
BOZUE MAYOR
Amezketa, Abaltzizketa, Baliarrain eta Altzo
1617
SAN ESTEBAN
Ormaiztegi, Astigarreta, Gudugarreta , Zerain eta Mutiloa
1625
AIZPURUA
Alegi, Ikaztegieta, Orendain eta Altzo
1631
ZUBIBERRIA
Amasa, Anoeta eta Zizurkil
1637
ZEGAMA
Zegama, Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi, Astigarreta eta Gudugarreta.
1644
VILLAFRANCA
Ordizia, Beasain, Zaldibi, Arama eta Ataun
1662
LEGAZPI
Legazpi, Zerain eta Mutiloa
1663
ARGUISAO
Zumarraga, Ezkio eta Gabiria
1696
IRIMO
Villareal de Urrechua, Antzuola
1742
AINSUBERRELUZ
Alkiza, Anoeta eta Hernialde
1805
OLAVIDE
Ibarra eta Belauntza
1818
ATAZALBEA
Ataun, Zaldibi eta Beasain
1825
ARTAMALASTEGUI
Idiazabal, Mutiloa eta Zerain
1826
ANDATZABEA
Zizurkil, Orio eta Usurbil

 Oharra: Elkargo batzuetan baja eman eta beste elkargo batzuetan alta ematen zuten hainbat herrik. Iturria: Gorosabel, Pablo; Cosas memorables… 478-484.

“Escriptura primera de la Unión de esta Villa de Anzuola con la de Villa Real, el año 1696”

Ez zen ez, 1696ko irailaren 24ean edozein aurkeztu “en el monte que llaman Mendia o Descarga, que es puesto y paraje que divide las jurisdiçiones de las Nobles Villas de Villa Real y Anzuola”. Izan ere, alde batetik, Antzuolatik, herriko alkatea zen Francisco Perez de Arizti, eta herriko ordezkariak ere ziren Juan de Elussa eta Miguel de Amilleta agertu ziren bertan. Herritar xumeak. Bestetik, baina, Villa Real-etik, bertako alkatea zen Thomas de Ipeñarrieta Idiaquez, oso gizon garrantzitsua garai hartan, “Capitán de Caballos de los Ejércitos Reales de los Estados de Flandes” baitzen. Bera gutxi balitz, berarekin batera, Francisco de Macolalde Zabaleta, “Caballero de la Orden de Santiago, Superintendente General de Fábricas y Plantíos de la Provincia de Guipúzcoa, por Su Magestad”; eta titulutzat baroia zen don Mathías de Areyzaga, “Caballero de la Orden de Calatrava, Caballerizo del Rey Nuestro Señor, vecinos de Villa Real”. Beraz, ez zen edozein elkartu egun hartan Mendia edo Deskargan.



 IPEÑARRIETA ETXEA, GAUR URRETXUKO UDALA. 

BEHEAN AREIZAGA JAUREGIA, URRETXUN ERE.
Baina zertara joan ziren? Zein zen helburua? Herrien arteko itun bat sinatzera joan ziren, eta horretarako bakoitzak bere herritarren bermea zekarrela adierazi zuen. Antzuolaren kasuan, alkatea bera, Francisco Perez de Aristirena, Juan Bautista Madariagarena, sindikoa, eta Andres de Zabala eta Juan de Bizcalaza errejidoreena; baina baita aldi berean beste herritar askorena ere: Andres de Zumaeta Lapaza, Miguel Ignacio de Amilleta, Juan Bautista de Benitua Iturbe, Juan Bautista de Iñurrigarro Otamendi, Juan Bautista de Herauza, Ignacio de Jauregui, Marcos de Arana Lamaçiano, Phelipe de Barrena, Ignacio de Ezpeleta, Ignacio de Arreluz Aramburu, Juan de Villar Arismendi, Juan Bautista de Argarate, Pedro Perez de Iraeta, Bartolome de Lazcurain Zumeta, Domingo de Iturbe, Miguel de Irala, Juan de Elussa, Bernardo de Goitia, Antonio de Iñurrigarro Irastorza, Juan Bautista de Arizti, Juan Bautista de Benitua Iriarte, Juan Bautista de Goitia Bereterio, Ignacio de Lazcurain en Galarza, Joseph de Amenabar, Francisco de Eguiara, Andres de Ugalde, Joseph de Umerez, MArtín de Ezpeleta, Juan Bautista de Elorriaga, Joseph de Zumeta, Francisco de Irizar, Joseph de Irastorza, Esteban de Urreta, Geronimo de Villar, Igancio de Ygartuburu, Juan Bautista de Barrundia, Juan de Villar en calebarria, Francisco de Irala y Juan de Arana, denak “vecinos de la villa y representantes… para con los demas vecinos ausentes… y tendrán a bien por firme y valedero todo lo que … se dirá y en su virtud se hiziere”. Beraz, legitimatuta zeuden herri ordezkariek hartu beharreko erabakiak hartzeko, kontuan izanda aldez aurretik herriko udalak hartuta zuela.

Behin aurkezpena egin eta gero, dokumentuan datorkigu zergatik erabaki zuten antzuolarrek Villa Real-ekoekin elkartu: “Decimos que por hallarse la villa con cortos propios y rentas, y por otras causas y motivos especiales, tenía puesto en platica con la Noble y Leal Villa de Villa Real… seria util y combenencia hasentar una union, concordia y hermandad entre si por lo que mira a la hasistenzia voz y voto de las Juntas Jenerales y Particulares que zelebra esta Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipuzcoa”.

Beraz Gipuzkoan garai hartan ospatzen ziren batzar orokorretara zein partikularretara batera joateko arrazoia ekonomikoa zen, izan ere Antzuolak orduan ez zeukan ondasunik, dirurik, batzarretan sor zitezkeen gastuei aurre egiteko.

Horren bitartez bai zein besteko herrietako ordezkariek botere zabala izan zuten batzarren aurrean behar zen beste idatzi, erabaki, negoziaketa egiteko. Antzuolako herriak hala erabaki zuen 1696ko uztailaren 22an, aurrean 31 antzuolar zeudela lekuko bezala. 

Esan, gauza bera egin zela Urretxun 1696ko uztailaren 8an izandako udal batzarrean. Bertan, arestian aipatutako arrazoiez gain, batasun hau egiteko beste batzuk argitzen dira udal batzarreko aktan, eta esandako batzar orokor eta berezietara herri biak batera joan bai, baina “como para los casos militares y ocasiones de salidas de la gente de esta provincia de Guipuzcoa al serviçio del Rey Nuestro Señor y defensa propia suia”. Beraz, Gipuzkoatik kanpo erregearen babeserako mehatxu militarren bat gertatuko balitz, han egongo ziren baita antzuolarrak eta urretxuarrak ere.

Halaxe herri biak elkarturik, anaitasun edo batasun honen baldintzak zehaztu ziren: 1) Iraupena. Hasteko 10 urte iraungo zuen. Hasi antzuolarrak hasiko ziren 1697an Arrasaten ospatuko zen batzarrean parte hartuz, eta tartean zeuden partikularrak 1698ra arte. Ondoren Urretxuko ordezkariari tokatu zitzaion. 2) Ados jarri ziren batasunari IRIMO izena jartzea.
Ondorengo artikuluetan batzarretatik zetorren dokumentazioaren kudeaketa nolakoa izango den adierazten da, eta herri bakoitzak bere gain hartuko ditu gastuak eta ekarriko nahiz bidaliko ditu batzarretan egindako erregistroak, hala edukiaz jabetzeko...

Baina ez pentsa Antzuolan denok ados zeudenik batasun honi luzapen bat emateko. Harrotasun puntu bat ere adierazi zuten 1714ko abenduaren 12an egindako udal batzarrean hainbat herritarrek, zera argudiatuz: “Que de ninguna manera consentian el que se prorrogase semejante Union, por no tener utilidad a esta villa ni sus vecinos; ademas de ser contra fueros de esta Muy Noble Provinçia y contra decreto de ayuntamiento general de esta villa.. de 19 de henero de este año. Y que esta villa tiene suficientes medios para embiar su cavallero juntero todos los años de Junta General y Particular… como se reconoce de las quentas dadas por los sindicos, pues tiene mas de treçientos ducados de haver”. Ez zeuden ez, ados, Francisco de Jauregui Madariaga, Juan Bautista de Venitua Iturbe, Juan Bautista de Aumategui Gorriz, Juan Bautista de Venitua, Juan Bautista de Unanoe Vereterio, Manuel de Venitua Iturbe eta Domingo de Goenaga.

Nahiz eta desadostasuna egon, gehiengo batek batasun honekin aurrera joatea erabaki zuten, eta “en el paraje que llaman de Descarga (en el paraje de Mendia) a 28 de marzo de 1716 años” herriko alkatea zen Jose de Zavala, zinegotziak ziren Antonio de Irazaval, Tomas de Antia; eta sindikoa, Miguel de Iñurrigarro Otamendi elkartu ziren urretxuarrekin eta beste 10 urterako adostu zuten batasunarekin jarraitzea. Ez zen azken ituna izango, hala ere.
Ikusten den bezala, Antzuolak ere bate gin zuen Urretxurekin eta 1696an Irimo bezala ezagutuko zen elkargoa osatu zuten. Lehendabizi 10 urterako; 1706an, berriz, bederatzi urterako; 1716an, 10 urterako; ondoren, 1727tik 1745eko apirilaren 25era arte. Orduan deseginda geratu zen herrien arteko batasuna.

Iturria:
·Antzuolako Artxibo Historikoa, 10. Dokumentua.
         

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada