2016/01/24

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XVI): DESKARGAKO ITURRIA ETA UR DEPOSITUA

Garai batean, Deskargako mendatera ailegatu baino lehenago, oso ezaguna zen metalezko edo burdin iturria zegoen bide bazterrean, eta obra batzuk tarteko desagertu zena betirako. Nik neuk ezagutu nuen, eta eskailera pare bat jaitsiz bertan asetzen genituen Antzuolatik Deskargarako bidean sortutako egarriak. Iturri horren iturburua edo manantiala goitik etor zitekeen, goian dagoelako ur biltegi bat.

 HAUXE DA UR BILTEGIA

Ur biltegi hau Arrolara doan bidea hartu eta berehala ikusteko aukera dago. Gainera, bere gainetik argindar postea pasatzen da, eta ingurua garbituta dagoenez, agerian geratu da. 

Ur biltegi honen inguruko informazio bila DESKARGA-ZAHAR baserrira jo dut, berriro ere. Bertako semea den Anjel Izagirrek komentatu dit garai batean Deskargako tabernara edo etxerako erabiltzen zen ura biltzen duela berak, baina lehorte handiak direnean, eta Deskarga Zaharreko manantiala gutxitzen denen, eurak ere erabili izan dutela, esan zidan.


 
 














Metal edo burdindura denez, eta burdin kontzentrazio handiarekin hain zuzen, ez da batere egokia edateko, nahiz eta garai batean horretarako erabili. Bera, Anjel, arduratzen da hamabostero-edo garbitzen, izan ere ur tutua edo tuboa estaltzen du sarri urak dakarren material organikoak.

 UR BILTEGIA BARRUTIK

Ur hau, beraz, erabiltzeko bezala dago gaur, nahiz eta ur biltegiaren atea apurtuta egon. Hala ere, aitortu behar da ez datorkiola ur jario handirik gaur egun, tartean aurtengo lehortea dela eta.


























URA DATORREN ZULOTIK SARTUTA, INGURUKO LANDEREEN SUSTRAIAK ERE URA DUTE GOGOKO






Eskerrik asko, Anjel!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada