2016/01/16

HERRIKO ORGANISTAK (XVI-XXI)

Errukizko Amaren parrokiaren  elizkizunetan ezinbesteko elementua izan da eta da organua. Ez da oraingo kontua, beraz, badakigu 1548an ere herriko parrokiak organoa zeukala. Baina musika tresna delikatua da bera, eta sarri hondatzen dena. 

Gaur hainbat parrokitan mantentzen diren organo barrokoak, 1828an galdu zuen Antzuolak. Egoera tamalgarrian zegoenez, Elizbarrutiko gotzainak baimena eman zuen bera aldatzeko. Baina gauza bat da beharra eta beste bat poltsikoa, eta ez zen Azpeitiko Juan de Amezuak egindako organo berria jarri 1854ra arte.

Baina ez zen azkena izango. Gaur parrokiaren koruan ikusten den organoa berriagoa da, Azpeitiko Amezua etxeak 1940-1ean eginikoa. Harrez gero ez pentsa zaindu ez denik, izan ere, aipatu bezala, zaindu beharreko tresna da, eta gaur da eguna esateko zaharberritze sakon baten beharrean ere egon badagoela.

Organoak organo joleak behar ditu, eta atzera joz, 1852an Juan Jose Uranga dugu parrokiako organoa joten. Beranduago, 1887an-edo, Francisco Ugarte da organo jolea. Bere semea, Alfontso Ugarte, oso ezaguna egin zaigu Antzuolan,  organo jole trebea nahiz Lizarrako musika bandako zuzendaria ere izango zelako, eta bere oroimenez herriko Udalak liburu bat ere idatzi zuelako.


Goian, Federiko Ugarte bere emaztea zen Manuela Leturiarekin, eta beren bi seme alaba: Alfontso eta Angela.
Ezker aldean, Alfontso Ugarte.

Badakigu  Federiko zela Errukizko Amaren parrokiako organo jolea 1882an. Ordutik 325 pezeta kobratzen zuela eta, 1888ko martxoaren 10ean igoera eskatu zuen. Udalak baiezkoa eman zion proposamenari, eta  450 pezeta ematea erabaki zuen, baina elizkizunetan derrigorrez “de tener tres triples” korua izateko bermearekin. ere (10 orria) bera zen organista, eta orduan 325 pezetatik igotzea eskatu zuen, izan ere 1882tik horixe kobratzen zelako. Orduan igo zitzaion  . 

Dena dela, 1898an, zera eskatu zion herriko Udalari urte bereko apirilean, "aumento de sueldo por ser mayores que antes los trabajos, estudios y tiempo para dar más realce al culto de Dios en los oficios de la iglesia… Actualmente se le paga 450 pesetas con la obligación de tener cantores". Zoritxarrez, diru gutxirekin zebilela Udala eta, aho batez ez zen onartu bere eskaera. 

1888ko erroldaren arabera Kalebarrenen  bizi zen bere emaztea zen Manuela Leturiarekin eta bi seme-alabekin, Alfontso eta Angelarekin, zortzi eta bost urteko seme eta alabarekin. Erroldan ere, lanbide bezala, "organista" azaltzen da.

 SIMON ARTOLAZABAL IDIAKEZ PARROKIAKO 
ORGANOA JOTEN

Ondoren etorri zen Franzisko Irizar, Dionisio Olabarria (1940tik), Anastasio Eguren... eta gero, guretzat ezagunagoa izan den Simon Artolazabal, Antzuolako haur askoren solfeo irakasle ere izandakoa, eta 90 urterekin ere organoa jotzen ibilitakoa. 1945eko uztailean izendatu zuen udalbatzarrak Simon: "organista y profesor de la Academia de Música con el sueldo de 600 ptas en sustitución de Anastasio Eguren que ha tenido el cargo hasta la fecha".  

Gaur, berriz, Pello Lete dugu zeregin honetan lekukoa hartu duena.

ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA ETA ORGANOA


Iturriak:

* Antzuolako Artxibo Historikoa: Akta eta Akordioen 8. Liburtik (1887-1903)eta 1940-45
  • 1888ko martxoaren 10ean (10. orria)
  • 1898ko apirilaren 13an. (264 orria). 
  • 1888. urteko herriko errolda.
* Urdangarin, Carmelo eta Izaga, José María (2009). Deba bailarako lanbide tradizionalak.Danobatgroup eta Diario Vasco.





No hay comentarios:

Publicar un comentario