2016/01/23

MENDIAK ZAINTZEKO ORDENANTZAK (HIRUGARREN ZATIA): LIBURUA

Erregeak basoak sustatzeko eta kontserbatzeko emandako agindua (1748)

XVIII. mendetik dago herriko mendiak kontrolatzeko erregistro liburua. Ez da Antzuolak berak kapritxoz sortutakoa, baizik eta probintziako batzarretatik hala aginduta. Erregistro hau eramateko aitzakia-edo 1748ko urtarrilaren 31n Erregeak emandako dekretuan datza. Horren helburua mendiak sustatu eta kontserbatu. 


Gipuzkoaren mendi ordenantzak eta arautegia

Dena dela, Gipuzkoak, eta Foruak hala adierazita, 1738an egindako ordenantzak eta arautegiaren bitartez, mendiak sustatu eta kontserbatzeko eskumena zeukan. Guztira 28 atal zituen ordenantza-arautegiak, eta bertan, besteak beste, herri bakoitzak basoen kudeaketaren gorabeherak jasotzeko liburu bat erosi eta erabil zezatela agindu zen. Esan, baina, ondoren ere beste erabaki batzuk ere hartu zirela batzar mailan aurreko erabakiak osatze aldera. Beraz, Madriletik etorritako agindu honek ez bazion ere ondorioarik ekarri, bai izan zela momentua Gipuzkoako herriek euren baso lurren eta zuhaitzen kudeaketa serio bat egiteko. 

Liburua egin zen, beraz, eta bertan baita erregistratu herriko basoetan egiten zirenak, hiru alderdiri garrantzia emanez: mintegiak, zuhaitzen mozketak eta lurraren urraketa.


Regla cuarta, quinta y sexta.

Horrela hasten da 1750tik 1808raino doan eta 540 orri dauzkan liburua: "Árboles. Yo el infraescrito escribano de Su Magestad... de esta villa de Anzuola, certifico y doy fe con vista de los libros y papeles de su consejo que esta dicha villa entra a dotar en las Juantas Generales de esta Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipuzcoa con treinta y ocho fuegos; y por ello y lo dispuesto en el capítulo cuarto de la regla sesta de este libro le corresponden plantar en cada un año 380 plantios de arboles asegurados en dos hojas. Asi bien doy fe que esta dicha villa segun es publico y notorio en ella no tiene tierra alguna reducida a heredad que produzca renta, sino solamente una porcion corta juntoa la caseria de Lizargarate con la condicion y calidad de que se haya de poblar de árboles, y entregar asegurado en cuatro hojas...". (Oharra, "hojas" adierazten du kimu berriak; alegia, landatutako zuhaitzak alturaz irabazten duena: bitik laura)

Hala ere, liburu honek badakar beste albiste interesgarri bat. Izan ere adierazten zaigu herriak baduela 1717an eraikitako baserria, UROLA (Orain Ondamendi), eta bertan bizi diren maizterrak behartuta zeudela zuhaitz landaketa berriak egitera mintegian.

 UROLA (ONDAMENDI) BASERRIA (1717)

Baso kudeaketa honetarako basozainak ere aukeratuak izango dira; adibidez, urte dezente ibili zen Pedro Juan de Iraeta (1763-66). Handik aurrera Jose Ignacio de Goenaga aritu zen.

Liburuak ere badiosku landatu ez bakarrik, baizik eta moztu ere egiten zirela herriko beharretarako. Beraz funtzio sozial garrantzitsua ere betetzen zuen sistema honek:
 Herrian hariztegi gutxi daude, 
eta gutxiago argazkian ikusten den 
bezalako haritzak dauzkatenak.
  • 1749an, bi haritz moztu ziren "para hacer los asientos de la casa concejil... y se plantaron cuatro plantíos de roble en el mismo paraje". Beraz, mozten zen zuhaitz bakoitzetik bikoiztu egiten zen landaketa.
  • 1749tik 1754ra, ez zen mozketarik egin.
  • 1755ean, herriak harategia eraiki behar zuela eta, 27 haritz moztu zituen; 1756an, 26 eta, 1757an, 17 haritz. Beraz, 70 haritz eder herriko harategia egiteko.
  • 1759an, berriz, 24 haritz telleria (teilak egiteko lantokia) egiteko.
  • 1760an, Ignazio Azkaraterentzat haritz bat zalditegian aska bat egiteko.
  • 1761ean, Juan Bautista de Lausagarretak sei haritz erretako etxea berreraikitzeko; beste hiru Urola baserriko ate nagusirako; beste bi Igazio de Egurenen etxerako.
  • 1762an ere dezente moztu ziren. Guztira 25 haritz: 15 haritz Miguel Francisco de Elcano eta Jose de Lesarri. Bata zein besteari etxeak erre zitzaizkielako herrian: Elcanori, 2 eta Lesarriri,1. Beste sei haritz herrian egiten ari ziren zubientzat. Bi haritz, Domingo de Ezpeletarentzat. Beste bi, berriz, Francisco Antonio de Zumaetarentzat "para reedificar una casa que está en la plaza de Ondarra". 
 Cortes de árboles
Baldintza bat zeukan mozketa honek: "para los 25 pies de roble cortados se han plantado 75 en Urola; a razón de 3 plantios por cada pie cortado".
  • 1763tik 1765era ez zen zuhaitzerik bota.
  • 1766an, hiru haritz, euretako bi erlojuaren euskarria egiteko. Beste bederatzi landatu ziren Larregin.
  • 1767an, 12 haritz Amileta baserria berreraikitzeko. 36 haritz landatu ziren Larregin.
  • 1768an, bi pago, erroten gurpilak egiteko. Sei haritz landatu ziren Larregin.
Liburu honek ematen digun beste informazio mota bat da herriko mintegiena, eta aldi berean bertan landatzen ziren landareenak:

 "Viveros de la villa"
  • 1750an adibidez, "Conocorta" izeneko mintegian, 4000 haritz landara zeuzkan herriak; Baztarrina baserriak dauden "Pagabacar" mintegian, 6000; gehi 2500 gehiago "en tierras particulares de" Juan Bautista Azcarate eta Francisco Antonio de Zumaetak zaintzen dituztenak, "y que dentro de dos años estarán para transplantarlos". Larregi mintegian, Urola baserriko maizterra zen Melchor de Larrañagak "dos mil y más roble"; más otros dos viveros de robles y castaños con Jose de Zabaleta, unos cuatro mil".
  • 1751ean Juan Bautista de Benituak zaintzen zituen mintegietan gaztaina eta haritzen artean 14500 landare zenbatzen ziren.
  • 1765ean, berriz, 12000 gaztaina eta haritzen artean.


Iturria:

Antzuolako Artxibo Historikoa: Árboles (1750-1808), 9. dokumentua





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada