2016/02/28

AGATAK, OILOAK ETA TXAKURRAK

Gure herriko garbitasunaz hitz egiten dugunean gaur, kale nahiz lorategietan azaltzen diren txakurren kakak izaten dira sarri eztabaidarako gai.

Aldi berean, Antzuolako errekan gero eta amorrain gutxiago ikusten direla ere bai, eta horren arrazoia aspaldi honetan agatek han eta hemen ugaltzeak ekarri duten ondorioetako bat amorrainak murriztea izan dela ere bai.

Kontua da, atzera joz, orduan ere herrian zebiltzan anaimalien inguruan arazorik ote zegoen ere jakitea da.

Zeharka ez bada ere, bi albiste badauzkagu honen inguruan, bitxiak, baina garai hartan arazo larri bezala hartu zirenak. 

Lehena, 1900. urtekoa da, ekainaren 21ekoa, eta hainbat herritarrek eskatzen dute “quitar en la calle gallinas y patos por el daño que causan en las huertas y los últimos en la pesca del río".  Udalak hartu zuen erabakia izan zen herrigunean bata zein besteak libre ibiltzea debekatzea "fuera de los corrales o huertas cerradas”.

Bigarrena ere urte berekoa da, 1900.eko maiatzaren 24koa. Orduan, Esteban Larrañagak eta beste 12 baserritarrek (labradores) eskutitza bidali zutela udaletxera esaten txakurrek kalte handiak sortzen zituztela soroetan eta baratzetan, eta zerbait egin beharra zegoela.

Egia esanda arazoa lehendik zetorren, herrian txakur asko libre zebilelako kalte handiak eginez. Honi erantzun bat eman asmoz, Udalak zera erabaki zuen:

"1º. Desde el 1º de julio próximo todos los perros localizados, sus dueños pagarán por impuesto personal por cada uno dos pesetas y cincuenta céntimos por semestre anticipado.

2º Quedan exceptuados que desde una manera permanenete sirven de guarda-casas atados con cadenas sin que salgan fuera de ellas; pero si los tales perros se observa que por incuria, abandono o voluntad y a sabiendas se sueltan por el dueño o individuos de su familia y salen fuera de un radio de 30 metros de la casa satisfarán los dueños doble impuesto para el semestre…

3º No absuelve a los dueños de los perros el pago del impuesto municipal, respecto de los daños que aquellos causen…

4º Antes del día 28 de junio los dueños de los perros que quisieren tenerlos se presentarán en la secretaría a inscribirse en un libro registro que se abrirá con expresión de si se ha de tener libre o en cadena, y pagar en el primer caso… Llegado el 1º de julio y no inscribiéndose… se incurrirá en doble impuesto… Caso de que algunos perros se vieran desde el 1º de julio en adelante sin que los dueños no se hicieran cargo… quedarán de hecho abandonados y los recogerá la autoridad disponiendo de ellos lo que crea oportuno.

5º A este acuerdo se dará la máxima publicidad a fin de que llegue a conocimiento de todo el vecindario".

Beraz, 1900tik aurrera hasi zen herria, txakurren erroldari buruz dagokionez, bere ezartzen.

Eta txakurrekin kontuz ibili behar izaten zen, hainka eginez gero amorrua kutsatzeko arriskua egoten zelako. Hori gertatu zen adibidex Vicente Zabaletaren semearekin 1920an. Susmagarria zen txakurra batek hainka eginda, ingresatuta egon zelako semea Donostian. 


Iturria:
  • Junta Municipal (1879-1924) (9.liburua)eta Akta eta Akordioen 8. Liburua (1887-1903).
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario