2016/02/20

BERGARAKIN HERRI MUGARRIAK JARTZEN: 1649. urtea

Antzuolako herriak 1629an lortu zuen bere idenpendentzia, Bergaratik alde eginez. Ez zen prozesu hau edozein modutan egin, baizik eta garai hartako erregea zen Felipe IV.ak hala aginduta, Atanasio Jimenez bidali zuen epaile eta komisario gisa Antzuola eta Bergararen arteko mugarriak jartzera, izan ere gaia konfliktiboa izan zitekeelako. Eta hala gertatu zen, lurralde zatiketa hura iskanbilatsua izan zen, batez ere udalerriko hiru lur sailetan: (1) Gorlatik Elosura, (2) Aizparrundikoa eta (3) Usasti baserritik (gaur desagertuta) Mendizabal baserrira doana.

 Bergara eta Antzuolaren arteko mugak

Gainontzekoetan ez zen arazorik izan, hau da, Antzuolak beste udalerri batzuekin (Zumarraga-Urretxu-Legazpi) muga egiten zuen eta duen herriekin. Konfliktua sortu zen non bukatzen zen Bergara eta non hasi Antzuola (edo alderantziz).

Luzea izan zen eztabaida, 1649ra arte iraun zuelako; beraz, Antzuolak bere idenpendentzia 1629an lortu zuenetik 20 urtera erabakitzeke zeuden oraindik mugarriak non jarri.

Horrelakoetan goiko erakundeek erabakitzen zuten, tartekoek gai ez baziren konponbide bat lortzeko. Eta horretarako eman zituzten urratsak, hasiera batean, herri bietako alkateok: alde batetik, Juan Bautista de Irazabal "Caballero de la Orden de Alcántara", Bergarako alkatea zena, eta Juan Barrena kapitaina, berau Antzuolako zena.

Lehendabiziko urratsa alkate bakoitzak negoziatzeko bere herritarren onespena jasotzea izan zen. Hala, 1649ko maiatzaren 16an elkartu ziren "como lo tienen de uso y costumbre" antzuolarrak Magdalenako ospitalean. Bertan zegoen garai hartan udal aretoa.

Hantxe jakinarazten zaigu  Antzuolak Bergararekin zeuzkan "litigados pleitos... el uno ante los señores del Consejo Supremo de Castilla, sobre que la dicha villa de Vergara en apelación... de los amojonamientos que hizo de los términos de esta villa de Anzuola y su jurisdicción el licenciado Atanasio Jiménez, Juez de Comisión de Su Magestad... pretende se han de revocar y anular dichos... amojonamientos o a lo menos en mucha parte en que dice fue agraviado"

Beraz, bergararrek baliogabetu nahi zuten mugarriak jartzeko prozesua.

Ez zen arazo bakarra, zergen kontua ere bazegoelako; ordainketan Antzuolak berori uko egiten ziolako salatua ere izan zelako.



ESCRITURA DE CONCIERTO Y COMPROMISO LAS VILLAS DE ANZUOLA Y VERGARA SOBRE PLEITOS QUE TIENEN ENTRE SI EN EL CONSEJO REAL DE CASTILLA Y VALLADOLID, EN RAZÓN DE LOS TÉRMINOS DE ESTA VILLA Y AMOJONAMIENTO DE ELLA Y OTRAS COSAS QUE ESPRESA LA DICHA ESCRITURA Y LA SENTENCIA EN EL DADA POR LOS SEÑORES JUEZES ÁRBITROS EN 24 DE SEPTIEMBRE DE 1649 AÑOS, ANTE ASENSIO DE MACHAIN, SECRIBANO QUE FUE DEL NÚMERO DE LA VILLA DE VILLARREALhttps://841088a5-a-62cb3a1a-s-sites.googlegroups.com/site/bergarakobaserriak/home/aritzeta---san-miguel/mendizabal/MENDIZABAL%20CAS..jpg?attachauth=ANoY7cpNMilybT3qPIfGM-ncW_e1Gfv6fdrnxVZjKFQDwAD6AxMuDWYOUI1QV8o-bZzBDF1Mt9DHtSaJxmA5Ot6HlbR6vWPasslxcRbGI2mYQPo2CErRia3uWSSe2P_BOcjd4bHhqz7E0cwUHW3Oj9xYNRxzCXwQE5OXWpyO_Hil_STcjf1mtHos05hWmWM1xv40Vy3qD1a796V1fnq0HZP9qWDCVzPGn9scxdE9LVrsbSGd8VZY-3sdEAcOndNg1XujFOiB4AB3tO4KSTl6EUQYY49QySEc5XVnInxZCD1BUcolhg5T7-c%3D&attredirects=0


Usasti edo Usagasti baserria, goian, gaur desagertuta. 

 Mendizabal baserria, behean.

Aipatu dugun bezala, mugarrien arazoa puntu hauetan izan zen: "... amojonamiento que se hizo en la partida de Elosua y en Azparrundi, y a la parte de las casas de Oruesagasti y Mendizabal".

Adierazi dugun bezala luzea izan zen mugarrien gatazka:

"...Atanasio Jiménez vino a Anzuola el 20/01/1630" (beraz, Antzuolak independentzia lortu eta hilabete pasa). Urte bereko urrian (1630/10/12) Bergarak elegiteak jarri zituen, izan ere, aipatutako Atanasio Jimenezek: "aplicó... en la parte de Elosua por más arriba de la casería de Sagutategui, comprendiendo debajo de sus mojones las casas y caserías de Cortabarria y Lusurdiano con sus heredades y pertenecidos han sido y son de la dicha villa de Vergara y quedaron para ella; y que la dicha casa de Sagutategui pertenece a Vergara, y que el camino real que va para Anzuola se puso el mojón muy cerca de Vergara, y que también hizo agravios a ella el amojonamiento a la parte de Oruesagasti, Mendizabal, Elcoro y otros que han sido y son de la jurisdicción de Vergara, y que todo se debe de emendar y revocar, y la dicha villa de Anzuola lo contradice... y que se debe confirmar todo lo hecho y ejecutado por el dicho juez... reconociendo Vergara que había de llevar Anzuola la tercia parte de los términos que antes de la ejecución tenían ambas villas y la parroquia de Oxirondo... quitada la dehesa que era... suya no venían a ser la quinta parte de todo el dicho territorio".

Egoera honi irteera emateko, bitartekari batzuk izendatzea erabaki zuten udalek. Hala, Bergarako Juan de Olariaga aukeratua izango zen Beragaratik. Antzuolatik, berriz, Diego Martinez de Vicuña kapitaia, Legazpikoa bera. Hala iritsi ziren denak 9 puntuko akordio batera:


 Errozinategi gaina eta mugarria.

1º. Mugarriak aldatzea eskatzen da: "... los mojones puestos en la partida de Elosua, en la montaña...debajo de los dichos mojones a las casas y caserías de Sagutategui, Cortavarria y Lusurdiano se pongan de nuevo... desde el puesto de Errocinategui, que es acabando de subir la calzada real... y vayan los dichos mojones por lo alto de la montaña que está a la mano derecha del dicho... a Iturribarriaga y por las aguas vertientes de la dicha montaña... hasta dar con el puesto llamado Erreten por donde bajan las aguas al río Uola (Urola); y que esta senda o arroyo... sirva de amojonamiento... quedando las casería de Cortavarria, Cortavarria nuevo y Lusurdiano... que son de la dicha villa de Vergara...".

2º. Sagutategi baserria Antzuolarentzat: 
"... Que la dicha casa y casería de Sagutategui que ha de quedar debajo de los mojones y en territorio de Vergara, sin embargo, con sus heredades, castañales, montes y pertenecidos... hayan de ser de la villa de Anzuola en propiedad y posesión... y asimismo todas las heredades, castañales y demás propiedades que los vecinos de la dicha villa de Anzuola tenían antes de la exención...".

3º. "Que la villa de Vergara da licencia a los inquilinos Sagutategui de rozar en los términos concejiles sin pagar...".

4º. "Que la villa de Vergara de a los dueños de las heredades de la villa de Anzuola sostras de leña pagando la misma cantidad... y también puedan cortar cortar espinos, acebos y avellanos...".

"Peña de Aizparrundi"

5º. "Que se quite el mojón que está sobre el camino real que va de Vergara a Anzuola... y sirva de mojón la peña grande que está con su cruz de hierro en el arroyo que baja desde Galarza, junto al puente de Aizparrundi; y desde lo alto del monte de Oasarri se pongan derechos mojones de forma que corran a la dicha puente y peña de Aizparrundi, y de allí abajo sirva de mojón el mismo arroyo hasta salir al río y emparejar con el otro arroyo que baja de entre las casas de Mendizaval, de Vergara, y Gabioza (Miso), de Anzuola".

6º. " Que todos los vecinos y moradores de la dicha villa de Anzuola... puedan aprovechar con sus ganados de todo género de pastos y aguas... de Vergara". (Gauza bera bergararrak).

7º. "Que los demás amojonamientos hechos por Atanasio Jiménez están bien hechos".

8º. "Para Anzuola todos los términos y montes concejiles y demás aprovechamientos... debajo de los mojones de su jurisdicción que están puestos y se han de poner en ejecución de esta sentencia". (Gauza bera bergararrak).

9º. "Paguen la villa de Anzuola y sus vecinos a partir de 1650 a Vergara 14 ducados en cada un año por la alcabala para el día de Ntra. Sra. 8 de septiembre de cada años... Los de Vergara 211 ducados...". 

Goian azpimarratu diren mugak jartzeko  erabakiak hartuta,  1649ko irailean mugarriak jartzeari ekin zitzaion, eta  hasteko  Bergara eta Antzuolako udalei jakinarazi zitzaien "que nombrase cada una de las villas una persona périta por agrimensor y que el día sábado nueve del mes de octubre desde las nueve horas de la mañana se hallasen en la montaña de Elosua y en el puesto llamado Erreten... para hacer los amojonamientos". 

Bitxia badirudi ere, inork ez zion arretarik jarri ohar honi. Jarrera horren aurrean, mugarrien kontu hau behingoz konpontzeko aukeratuak izan ziren epaileok, bi bitartekari aukeratu zituzten, herri bakoitza ordezkatuz: Bergaratik, Martin Aizpitarte, azkoitiarra bera; Antzuolatik, berriz, Miguel Echeverria, legazpiarra.

Hurrengo urratsa, beraz, mugarriak jartzea izan zen. Elkartzeko lekua Erreten izan zen, Gorlan eta Elosu elkartea dagoen inguruan. Asteazkena zen, 1649ko urriaren 13a, eta goizeko 9:00ak inguruan. Bertan zeuden Juan Perez de Olariaga eta Diego Martinez de Vicuña kapitaina "jueces de esta causa". 

Mugarriak jartze horretan ez zen herrietako ordezkari politikorik izan, bai, ordea, Martin Aizpitarte eta Miguel Echeverria, aukeratutako bitartekariak. Eurekin bat, akta jasotzeko, Bergarako idazkaria zen Martin Elcorobarrutia. Eta halaxe ekin zitzaion mugarriak jartzeari:

"Lo primero fueron a Errocinategui... e hizieron quitar todos los mojones... hasta más allá de Sagutategui... de forma que no queda en pie de los dichos mojones. Y luego se puso un mojón al acabar la dicha cuesta de Errocinategui, en distancia de seis pies de la calzada y camino real; y luego, más ariiba en el dicho puesto de Errocinategui... en distancia de 14 estados de la calzada se puso otro mojón; y luego otro en lo alto de la dicha montaña; y luego otro en la bajada para el puesto de Erreten; y luego bajando a Erreten se puso otro mojón encima del camino que pasa de Elosua para Anzuola, donde comienza la hoyada del Erreten por la que bajan las aguas; y luego... otra en medio de la hoyada del Erreten; y luego otro en la misma hoyada y arroyo más abajo; y por cuanto de alli en adelante no se necesitaban más mojones porque eldicho qrroyo corre hasta entrar en el río Uola (Urola), y ha de servir como amojonamiento...".

 Itxumendin, Gorlan dagoen mugarria.

Testu honetan antzematen ez bada ere, gaur Bergaratik Gorlara doan mendateari esaten zaion Elosu gainetik hasi zen muga jartzea; hau da Errozinategi gainetik. Beraz,  egunen batean aldatu beharko litzaioke gain honi orain duen izena.

Hemendik, Gorlako mendi gainera doa mugarria, eta ondoren behera egiten du, gaur Elosu elkartea doan ingurura. Hemendik behera egiten du mugak. Bitxia da baina dokumentuak ez du inoiz Gorla aipatzen. Beraz, ondoren jarritako izena izan daiteke.

Mugarrei gainera "se les pusieron a la parte de oriente y lado en la jurisdicción de Anzuola sendas piedras menores que se dicen comúnmente testigos para que sirvan los dichos mojones de división".

Lehendabiziko mugarrien jartzea bukatuta, arestian aipatutako guztiek Aizparrundira joan ziren, eta bertan zeudela "se quitó el mojón... sobre el camino real... sobre pertenecidos de Oruesagasti... Y luego en lo alto de la montaña (de Ousasti), el último mojón que estaba puesto se mudó y se puso en el mismo puesto mirando a la peña y puente de Aizparrundi por dónde corre el arroyo que ha de servir de amojonamiento".

Muga hauek, beraz, gaur Burdingurutz bezala ezagutzen dugun tokian hasi eta Uasarri mendi gainerakoak izan ziren, batez ere. Hala ere, Galartzatik Antzuolako errekaraino doana, eta hemendik Ilunpen dagoen mugarriarekin bat egiten du; hau da, Mendizabal eta Miso baserritik datorren errekatxoak Antzuola eta Bergararen arteko muga eginez. Esan bertan autobiaren obrak direla eta, mugarri hau kendu egin zela.

Halaxe egin ziren mugak jartzea, eta ondoren udal bakoitzari jakinarazi zitzaion egindakoa urte bereko urriaren 14an. Antzuolako orduko alkatea Francisco de Ugarte zen.





Iturria:

ESCRITURA DE CONCIERTO Y COMPROMISO LAS VILLAS DE ANZUOLA Y VERGARA SOBRE PLEITOS QUE TIENEN ENTRE SI EN EL CONSEJO REAL DE CASTILLA Y VALLADOLID, EN RAZÓN DE LOS TÉRMINOS DE ESTA VILLA Y AMOJONAMIENTO DE ELLA Y OTRAS COSAS QUE ESPRESA LA DICHA ESCRITURA Y LA SENTENCIA EN EL DADA POR LOS SEÑORES JUEZES ÁRBITROS EN 24 DE SEPTIEMBRE DE 1649 AÑOS, ANTE ASENSIO DE MACHAIN, SECRIBANO QUE FUE DEL NÚMERO DE LA VILLA DE VILLARREAL. 

Antzuolako Artxibo Historikoa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario