2016/02/27

BORRERO ANTZUOLARRA?


Kronika historiko labur batekin gatoz oraingo honetan, izan ere aipamen laburra aurkitu dugu "Miguel de Anzuola" borreroaren inguruan Gipuzkoako Batzar Orokorretako aktetan. 

Aipamena hauxe da: "1558 años, mandaron repartir a Miguel de Anzuola, verdugo, por la mitad de su salario hordinario, cinco mil maravedís"

Ondorengoetan ere bere berri dugu Batzar Orokorreko aktetan. Hala, 1559, 1560… 

Baina, 1564ko azaroan Zarautzen ospatu zen batzar orokorrean, borrero berria aukeratu zen, Jorge izeneko bat, izan ere "después que Miguel de Anzuola murió, a servido en el dicho oficio, al qual le señalaron de salario en cada un año trece mil maravedís repartidos a dos Juntas, con el arabcel e tasa que el dicho Miguel de Anzuola tenía".

Abizen gabeko Miguel bat topatu dugu herriko jaoitza agirietan, 1542ko apirilaren 6koa. Umezurtza zen. Eta adierazten da "que fue baptizado migl. moço traido por Pº. de Arizcurraga...".

Beraz, identifikatu gabeko gurasoena izanik, oso normala izaten zen herriko izena hartzea. Miguelen kasuan "Anzuola". 

1542tik (jaio) 1558ra (lehen aipamena) 16 urteko aldea dago. Kontua da 16 urterekin gazte bat  borrero izateko gai izango ote zen.

Iturria:
  • Gipuzkoako Batzar Orokorretako Akten Liburua (1558tik 1564ra). 
  • Elizbarrutiko Artxibo Historikoa: http://www.mendezmende.org/eu/busque-partidas-sacramentales/ver.html?

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada