2016/03/12

`GORLA´ ERREFUGIOA ERAIKITZEN

Gaur Trekutzetik Gorla aldera joaten garenean topo egiten dugu gain batean dagoen Gorla errefugioa, aterpe edo elkartearekin. Orain ikusten dena baina, ez da jatorrizkoa, eraldatuta dagoelako. Errefugio hau 1947an inauguratu bazen ere, 1965ean zaharberritu zuten, gaurko itxura izan arte.

Refugio de Gorla HAUXE DA 1947an EGINDAKOA

Refugio de GorlaEsan beharrik ez dago eraikuntza hau eraikita dagoela Antzuolako lurretan. 

Obra honen sustatzaileak Pol-Pol mendizale elkartekoak izan ziren. 1945eko abuztuaren 11n, garai hartan mendi elkarteko lehendakaria zen Jose Felix Iñarrak bertan bazkideentzat mendi aterpe bat eraikitzeko baimena eskatu zion Antzuolako udalari.

Baietza jasota  hasiera eman zitzaion eraikitzari, eta 1947ko abuztuaren 3an inauguratu zen. Oso jai handia eta erromeria ederra ospatu zen bertan inaugurazio egunean. 

Misa en el refugio de Gorla Konsagrazio unean, dominikotarra zen aita Leonardok Gorlako elkartearen arku azpian egindako meza eskaini zuen.

Bendición por el padre Leonardo del refugio de Gorla

Mezarekin batera, Leonardo dominikuak etxe berria bedeinkatu zuen, bere alboan Uzarragako sakritasua zen Jose Mari Agirre zuela. Tartean ere Uztapide (Manuel Olaizola) eta Basarri (Iñaki Eizmendi)bertsolariak ere ikus daitezke.

1947ko abuztuaren 3an inauguratu zen Gorlako elkartea, eta egun handia zenez ehundaka mendizale eta herritar joan zen bertan ospatutako erromeriara (argazkia).

Eta Antzuolako lurrak direnez Gorla eraikitakoak, herriko udalak bertan edariak saltzen ipinitakoei kobratutakoa 1.646,60 pezetaraino iritsi zen. Eta horretan ibili ziren Santos Urriategi eta Jose Igarza; lehena udal alondigako administraria eta bestea udal idazkaria zirenak.

1952ko uztailaren 12an berriz, 1000 metro karratuko itxitura bat egiteko baimena eskatu zuen Pol-Pol elkarteak.

 





ZAHARBERRITZEAREN PLANOAK (1965)

Esan bezala, zaharberritzea 1965ean etorri zen, eta bere bolumena handitu zen, jatorrizko etxeari zati berriak erantsiz.




Ez dugu ahaztu behar, lehenago, 1943an hain zuzen, inauguratu zela Gorla-iturria.

ITURRIAk


  • 1947an Indalencio Ojangurenek ateratako argazkiak. Argazkien iturria: Artxibo. http://www.guregipuzkoa.net/photo/1069?lang=es
  • Antzuolako Artxibo historikoa (planoak)





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada