2016/03/06

MADALENA ORTIZ RUIZ 50 URTE ANTZUOLAN


Industria hartzen ari zen indarra eta esku lanaren beharra aprobetxatuz, Antzuolara bezalaxe Euskal Herriko hainbat herri askotara etorri zen Espainiako Estatuko herrialde askotatik jendea. Antzuolan, adibidez, 1960an 1.747 herritar baziren ere, 1965ean 2.109 (1101 gizon eta 1008 emakume) ziren guztira. Baina zehazki nondik zetozen? Honatx taula honetan erantzuna:

ANTZUOLAN INMIGRAZIOA  (1960-65)
JATORRIA
ZENBAT
JATORRIA ETA ZENBAT

Badajoz
155
Quintana de la Serena (76); Valle de la Serena (19); Higuera de la Serena (18); Acechual (15); Almendralejo (14); Don Benito (11); Talarrubias (1).
Córdoba
93
La Carlota (78); Palma del Rio (5); Córdoba (4); Montemayor (1); Villanueva (1); Guadalcazar (3); Palma del Rio (1).
Cáceres
26
Aliseda (18); Hontalvilla (4); Torres Santa María (4).
Zamora
23
Omillos de Castro (10);  Zamora (9); Vallesa de G. (1); Casaseca de las Ch (1)...
Salamanca
21
Cantaracillo (11); Serradilla (3); Villarin (2)...
Burgos
18
Burgos (8); La Aguilera (8); Piedrahita (1); Peñalva de Castro (1).
Araba
12
Maestu (9); Durana (3).
Zaragoza
10
Salvatierra de Esca (8), La Zaida (1); Santa Cruz de G. (1);
Navarra
10
Etxarri-Aranaz (4); Lizarra-Estella (3); Iruña(1); Arraras (1); Bernete (1).
Segovia
9
Cabezuela (3); Hontavilla (1); Valle Tabladelio (5).
Valladolid
8
Gomezmarro (4); Torres Peña (4)
Vizcaya
8
Bilbao (7); Orduña (1).
Cuenca
5
Cañamares (4); La Frontera (1)
Palencia
5
Palencia (5)
León
4
Vinzalo (4).
Ávila
3
San Lorenzo (3)
Logroño
2
Berceo (2).
Tenerife
2
Breña Baja (1)
Ourense
1
Sub-Iglesia (1)
Total
415

 Fuente: Archivo Histórico de Antzuola. Ayuntamiento de Antzuola. Padrón de 1965, legajo 61.

Bada testuinguru honetan ere etorri zen gure protagonista: Madalena Ortiz Ruiz. 

1921eko abenduaren 16an jaio zen Kordoban dagoen La Karlota herrian Antzuolan oso ondo ezagutzen dugun Madalena Ortiz Ruiz etxekoandre aparta. Bat baino gehiagok galdetuko du nola iritsi zen gure herrira, zer egitera. Kezka hori gurea ere bazenez, egun batean elkarrizketa bat egiteko asmoa adierazita, eta baiezkoa berehala etorri zenez,
grabagailua eta argazki-kamara hartuta, bere etxera hurbildu ginen. Ongi etorri aparta baten ondoren, harrigarria da Madalenaren oroitzapenak nola irteten hasi ziren, argi eta garbi:

“No sé cómo he llegado, gracias a Dios, hasta hoy. Era la mayor de nueve hermanos y me ha tocado trabajar mucho… Yo he segado entre dos hombres `por coderas´: dos hombres y una mujer, con un sol que te achicharrabas, sudando… He llevado una yunta de mulas arando, mientras mi padre trabajaba, así como mis hermanos; y había que sembrar las patatas y cosas del huerto… Una vez mi madre me dijo: “pues este año creo que nos vamos a quedar sin patatas ni nada, pues no hay nadie para sembrar…” Y le digo yo: “y si probamos nosotras en enganchar los mulos para sembrar”. Entonces mi madre me dijo que estaba loca. “Pues yo creo que me atrevo”, le respondí. “¡Pues vamos a probar!” me contestó la madre. Y con el recuerdo de los bombardeos de la guerra, porque el frente estaba cerca entonces, la gente nos decía que nos fuéramos. En ese momento la madre dijo: “¡y van a gastar una bomba para nosotras solas!” Pues fueron las de entonces las mejores patatas, cebollas… que recogimos. Así mismo nuestro padre quería que todos supiésemos leer y escribir. Y así fue. Yo de día y mis hermanos de noche íbamos a la escuela y aprendimos a leer y escribir. En total éramos nueve entre hermanos (7) y hermanas (2). También mi padre tenía un fuerte temperamento y se cagaba en Dios en cualquier momento, hasta contándonos los cuentos. La madre le decía, “¡quillo, pero será posible que hasta contando los cuentos a los hijos tengas que cagarte en Dios!”. La madre se enfadaba mucho”.

Cuarto departamento” bizi ziren gurasoak. Horrela banatzen zen garai hartan La Carlota herria, departamenduka. Gero bere gizona izango zena ere (Jose Cuesta Jimenez) bertakoa zen. Bertan ezagutu zuten elkar. Nekazaritzan lan egiten zen orduan La Karlotan, kortijoetan, egun osoan. Gogoratzen du ere, bazeudela herrian “los pelendrines” zirenak: “Eran familias con más tierra para labrar. Nosotros la casa y un terreno para la huerta; nada más”.

Gerra Zibila hasi zenerako batera zenbiltzan Jose eta Madalena, eta orduan soldaduskara joan beharra izan zuen, eta urte pila bat egon zen bertan, baina intendentzian, sukaldari bezala; frentean ez zen inoiz egon. Madalenak esaten digun bezala “nos escribíamos mucho”. Handik etorri eta 1943 edo 1944an ezkondu ziren. Hasteko, amaginarrebarekin hasi ziren bizi izaten. Madalena 22 urterekin ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituzten.

Ezkerretik eskumara: Antonia Cuesta, Antonio Cuesta, Pepe Cuesta (aita) eta Mada Cuesta (besoetan) Juan Cuesta eta Magdalena Ortiz (ama). 
1965. urtea

Baina gero gizona gaizorik jartzen hasi zen, eta berau izan zen gainera Antzuolara ondoren etortzeko aitzakia nagusia. Gainera orduan bere alaba zaharrena (Luzia) eta gizona (Fernando Rodrigez) ezkonduta eta gero, Antzuolara etorri ziren, eta Zabale baserrian hasi ziren bizi izaten.

Esan bezala, gizona gaizorik, bere gaizotasunarekin medikuak asma ezinda ibili ziren, baina azkenean bizkarrezurra zeukan hondatuta, bertako laugarren ornoa. Ebakuntza egin ala ez zen kontua, eta azkenean ez operatzea erabaki zuten: “Pero estuvo unos tres meses en la cama, encima de una tabla durmiendo, y sin almohada”.

Antzuolan bizi zen alaba zaharrena, Luzia, haurdun geratu zenez, beste alaba bat (bere ahizpa), Cati (gaur Olazabal baserrira ezkondu eta bizi dena), etorri zen bere ahizparen alaba zaintzera. Gainontzekoak La Karlotan geratu ziren, eta senarra ohean mugitu ezinda.

Zabale baserria
Hiru hilabete ohean egin eta gero, bere gizona ez zen gauza oinez ibiltzeko, eta erakutsi beharrean egon zen; gainera gerritik gora eskaiolatu zuten: “parecía que tenía un chaleco. ¡Qué momentos aquellos!”.

Kontua da ondo jarri zitzaiola senarra, baina lanerako ezinean. Orduan Antzuolan zeudenak, lanean ari zirenak, animatu zituen Antzuolara etortzera. Aitak ezin baldin bazuen lana egin bada gutxienez denon artean batera laguntzeko prest zeudelako.

“Imagínate cuál sería la situación para tomar la decisión de dejar todo y venir a Antzuola. No había otra salida. Muchas veces me decía mi marido que además de ser su mujer y madre de sus hijos, era su enfermera”. 

Eta halaxe, jendea garraiatzen ibiltzen Martinen furgoneta batean ailegatu ziren Antzuolara “el 27/28 de mayo de 1965 a Zabale. Entonces no había un camino como el de ahora, pero recuerdo que nada más meter en casa la última bolsa comenzó una terrible tormenta. ¡Dios nos recibió con una tormenta de campeonato!”

Bergarako jaietan, espaloian. Pepe Cuesta (aita) eta Mada Cuesta (besoetan), Antonio Cuesta, Fernado Rodriguez, Luci Cuesta eta Ana Mari Rodriguez (besoetan), Juan Cuesta eta Magdalena Ortiz (ama). Goian, Cati Cuesta eta Antonia Cuesta. 
1965. urtea



La Karlotatik etorritakoak ere bazeuden orduan Antzuolan, baina batez ere Bergaran; Antzuolan gehiago Extremadura aldekoak.

Zabalen ere Seberiano bizi zen; bera Altamirakoa zena. Eta ailegatu zirenean gogoratzen da Madalena Hilaturas-en jendea hartzen ari zirela eta ondo egongo zela bertan izena ematea lanerako. 

Eta hala, bere beste alaba bat, Antonia, izena ematera ere joan zen eta lanerako hartu zuten.
Ondoren semetako bat, Juan, Maristetan sartzea nahi izan zuten, baina bertako nagusiak esan zien ez zeukatela kanpokorik inor eskolan, eta bertan euskaraz egiten zela batez ere:

“Pero en la calle no se hablaba en euskara, porque estaba prohibido, pero en el colegio de los Maristas se podía hablar. A veces pienso si como ahora entonces se hablara en euskara hoy yo contigo hablaría en euskara. Al final nos dijo el marista que estaría mejor en la escuela nacional, pero que si no estaba a gusto que volviese”.

Uzarragako apaiza (Don Isidro), bertako tabernako Valentina, auzoko baserritarrak, herritarrak orokorrean; hainbeste dira Madalenak gogoko dituenak:

“Que no tengo ningún motivo de hablar mal de nadie, ni de la gente del pueblo ni del ayuntamiento.  Hoy es el día en que conozco a gente de los caseríos y me saludan, y yo les saludo. Nos acogieron muy bien. También en la Cooperativa San José, en la Asociación de Padres de Familia…”.

Hasieran, baina, Jesusa eta Paulinoren dendan erosten bazuten ere, Felisa Etxeberria, bere senarra, Jose, Asuncion Larrañaga, Asuncion Olabarria eta beste asko ditu lagun Madalenak. Baina ezin ditu ahaztu Bidaurre, Arizti, Benitua, Iturriotz … baserriko senideak ere.

Senarra, berriz, osasuntsuagoa zegoela eta, Bergarako Sabino Gallastegiren enpresan hasi zen lanean, igeltsero bezala.

Gorlako errefugioa

Gorlako babes-etxean (errefugioan) ibili zen lanean, eta egunero oinez joaten zen.
Udan ere joaten ziren, zazpi seme-alaba hartuta,  autobusez, herrira. Gero euren automobilean joaten hasi ziren.

Hiru urte Zabalen egin ondoren, Ibarre auzora joan ziren bizi izatera, eta bertan beste hiru bat egin eta gero, Errekaldera.

Garai hartan ere Antzuolara jendea asko etorri zen kanpotik eta auretako asko Zumaeta baserrian bizi zen. Ezagutu ere egin du bizi izaten Bizkalatzako txabolan pare bat familia ere Madalenak.

Halaxe hasi ziren bere seme alabak (Antonia, Cati, Juan eta Antonio) lanean, Hilaturasen. Baina ez zen dena lana, gogoko ditu Madalenak nola denok Behekoerrotara ere joaten zirenean domeka arratsalderen batean edo, zerbait jatera eta.

Madalenak 90 urte bete zitueneko ospakizuna

Hala ere aitortzen digu bere La Karlotako senideek-eta laguntzen zutela; hemen seme alaba asko izanda zaila zen guk eurak laguntzea, diosku Madalenak. Hala ere, bukatzeko, garbi dauzka Madalenak sentimendu batzuk:

“Mi pueblo es Antzuola. Llegué con 44 años y ahora tengo 94. 50 años han pasado desde que dejé La Carlota. Eso sí, en La Carlota están mis raíces, es el pueblo en donde nací, pero ya me siento de Antzuola. De verdad, de verdad que mi tierra es Antzuola. Cuando me muera me gustaría que me enterrasen aquí”.


Eskerrik asko, Madalenari,  “emaztea, ama eta erizain” apartari!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada