2016/03/19

RAMON MARIA LILI LABORDA

Agian ez zaizu oso ezaguna izango pertsonaia, agian bai gehiago Bergaran edo Donostian bere izenarekin kale bat izendatuta dagoelako, baina gizaseme hau antzuolarra zen.


RAMON MARIA LILI (11). "DIPUTADO GUIPUZCOANO" 

Ramon Maria Lili Laborda 1846ko abuztuaren 30ean jaio zen Antzuolan. Gurasoak Antonio Maria Lili Ysusquiza, urretxuarra, eta Juana Maria Laborda Unanue, antzuolarra, izan ziren. 

Bergarako barrutitik Gipuzkoako diputatua  eta idazkari izendatua, 1880ko azaroan,  1892an Gipuzkoako Diputazioko presidentea izatera ere iritsi zen Ramon Maria Lili.

Foru-sistema deuseztatua izan zenetik (1876), hauexek izan ziren Gipuzkoako Aldundi Probintzialeko diputatu-buruak, hurrenez hurren: Tadeo Ruiz de Ogarrio (1878-1880), José Manuel Aguirre Miramón –liberala– (1880-1883), Benito Gorostegui Garagarza (1883-1884), Ramón Zavala Salazar –karlista– (1884-1886), José María Unceta Murua –karlista– (1886-1888), José Machimbarrena Echave –liberala– (1888-1892 / 1898-1905) eta Ramon Maria Lili Laborda (1892-1896 / 1906-1907).

image 

Ramon Maria Lili kalea Donostian, 1931an. Ezker aldean, Kursaal kasinoa, gaur Moneok egindako Kursaal-a dago.



Lege gizona izanik,  Nikolas de Otazuren apoderatu bezala ere ibili zen Ramon Maria, eta Gasteizen kokatuta dagoen Sancho el Sabio Fundazioko artxiboan badaude hainbat dokumentu zeregin hori adierazten dizkigutenak: 
  • Venta otorgada por Francisco de Olano Zugasti, vecino de Zornoza, como apoderado de María Dolores de Armendia Sigler, vecina de Valladolid, a favor de Martín Igarza Iñurrigarro, Miguel Ugalde Otegui, Isidro Gabilondo Alberdi, Juan Larrañaga Lete, Gaspar Lascuráin Larrañaga y Nicolás de Otazu Echevarría, éste último representado por Ramón María Lili Laborda, de dos casas llamadas, una Sacuerre con sus pertenencias y la otra Amézcoa con su huerta y un terreno llamado Benita-Salla, todo en jurisdicción de Anzuola, y este último a Nicolás de Otazu Echevarría por precio de 400 pesetas.(192/05/22).
  •  Venta otorgada por José Azcoaga Otaduy, vecino de Mondragón, a favor de Ramón María Lili Laborda, abogado y vecino de Vergara, como apoderado de Nicolás de Otazu Echevarría, de una heredad de 5.989 metros cuadrados en el término de Lausurieta, jurisdicción de Arechavaleta, por precio de 1.687 pesetas con 50 céntimos. (1910/12/04).
  • Venta otorgada por Luciana Ganchegui Arregui, vecina de Anzuola, a favor de Nicolás de Otazu Echevarría, representado por Ramón María de Lili [Laborda], abogado y vecino de Vergara, de una parcela de terreno castañal y robledal en Anzuola, por precio de 1.950 pesetas. (1910-12-18). 
  • Venta otorgada por Eusebio Madariaga Lamariano, maestro de obras y vecino de Anzuola, a favor de Ramón María Lili Laborda, vecino de Vergara, como representante de Nicolás de Otazu Echevarría, vecino de Arechavaleta, de dos fajas de terreno en jurisdicción de Anzuola por precio de 250 pesetas. (1912-11-16) .
  • Venta otorgada por José Oruesagasti Gallastegui, vecino de Vergara, a favor de Ramón María Lili Laborda, de la misma vecindad, como apoderado de Nicolás de Otazu Echevarría, de un terreno robledal y castañar en el término de Miso-erreca, jurisdicción de Anzuola, por precio de 800 pesetas. (1917/03/22).
Beraz, Antzuolarekin lan harremanak izan zituen sarri.
1921ean hil zen “el ilustre hijo de esta villa”, eta Antzuolako udalbatzarrak, maiatzaren 21ean egindako batzarrean, doluminak eskaini zizkion familiari. 

Aldi berean, esan, herriko kale bati, gaur Buztinzuri denari, Ramon Maria Lili izena eman zitzaiola. 1939an, gerra ostean, berriz, bere izena kendu eta Agustin Telleria jarri zitzaion. 


  Hauxe izan zen Ramon Maria Lili kalea, gaurko Buztinzuri kalea dena.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada