2016/03/20

SAN JOSE PARKEA ETA MARISTAK

San Jose bere inaugurazio egunean, 1929ko abuztuaren 24ean

1970. hamarkadaren hasieran joan zirenen arte, harreman estua izan du herrian kokatuta egon zen Marista kongregazioarekin Antzuolako herriak. 

Ondoren, harreman horri esker, San Jose ingurua (San Josepe) eskaini zion kongragazioak herriari. Guztira, 4.820 metro karratuko ingurua, mila pezetako ordainketa sinboliko baten truke. 

Herriko udalak onartu eta hitza eman zuen 25 urteetan meza bat eskainiko ziela hildako maristei eta kanposantuan zegoen hilobia ere beste hainbat urtetan zainduko zuela. 

Une honetan, egia esanda, ingurua ez dago batere zainduta, eta San Jose irudiak ere zerbait eskatzen ari zaigu, herriko ondare historikoaren izenean ez bada ere.

 MARISTEN HILOBIA HERRIKO KANPOSANTUAN

Iturria:
Antzuolako Artxibo Historikoa: 1979-03-29, Actas y Acuerdos, 1978-1985, libro 38, folio 49




No hay comentarios:

Publicar un comentario