2016/05/29

ANTZUOLAKO LANTOKIAK (II): ELAY (ELCORO/AYASTUI) ENPRESA, 50 URTE ANTZUOLAN

"Elayren proiektuaren sortzaile naiz, Mari Carmen Ayastuy emaztearekin batera. Eta Mari Carmenen gurasoak, Claudio Ayastuy eta Eusebia Agirre ere oinarrizkoak izan dira. Elay familia proiektua da".
ELAY 1970eko lehen erdian

Hala hasten du Jose Luis Elkorok 50. urtemuga ospatzeko idatzitako "ELAY 50 urte, 1965-2015" liburua.

"Beraz, bata zein besteak izena eta izana eman zioten bi famili hauek dira enpresa honi gaur egun arte jarraipena eman diotenak. Antzuolako herrian, forjatutako piezak mekanizatzen hasi bazen ere, 1970. urtean Ebaketa zehatzari ekin zion eta hori izan da hurrengo urte guzti hauetan ELAY Taldearen jarduera nagusia. Antzuolako herritik, Mexico eta China-ra jauzia eman eta mundu mailan hedatutako taldea izatera heldu izan bada ere, sorrerako izaera eta baloreak mantentzen ditu oinarri: inguruan aberastasuna sortu, ingurumenarekiko errespetuz eta pertsonen bizi baldintza duinak ziurtatuz”.[1]


Jose Luis Elkororen oroitzapenei tira eginez, hasiera batean Bergaran pabeloia egin nahi bazuten ere, plan urbanistikoa bukatzeke zegoenez Antzuolako alkate zen Jose Iñurrigarrok Antzuolan bazeudela lurrak berori eraikitzeko eta, Ankurkua etxeko Nicolas Iturbe eta Francisca Lizarraderi erosi omen zioten lurra.

Orduan ere, 1965eko irailaren 25ean, onartu zuen herriko Udalak baimena ematea Jose Luis Elkorok Lizarraga auzoan automobilentzako osagarriak eta eraikuntza mekanikoak orokorrean egiteko industria pabiloia eraikitzeko.[2] Aldi berean urte bereko azaroaren 28an aipatutako Elkoro jaunak Lizarragako zeharka bidean industria pabiloia eraikitzeko lizentzia eman zitzaion.[3]

Ez pentsa orduan Antzuolan zegoen lantoki bakarra zenik, zertxobait ondoren baina, 1969an, hau zen herriko industria zerrenda:

INDUSTRIAK (1969)
IZENAK
JARDUERA
LANGILERIA
URTEKO EKOIZPENA(Pztak)
Talleres Matz-Erreca
Tornillería
60
18 milioi
Talleres Eguzki
Id.
10
3 milioi
Talleres Elay
Id.
20
6 milioi
Talleres Elco
Id.
10
3 milioi
Pedro Echániz
Colas
2
600.000
José Mª Camacho
Puntas
15
4.500.000
Emiliano Alonso
Puntas
15
4.500.000
Bareño S.A.
Curtidos
20
6 milioi
Avelino san Sebastián
Tornillería
6
2 milioi
Productos Estala
Colas
2
600.000
Olaran
Caucho
15
4.500.000
Hilaturas de Vergara
Hilaturas
120
40 milioi
Talleres Olja
Tornillería
15
4.500.000
Talleres Ariher
Id.
30
10 milioi
Talleres Goizper
Accesorios
60
20 milioi
Santos Urriategui
Tornillería
2
600.000
Talleres Anzuola
Pasadores
6
2 milioi
Garitano
Carpintería
2
600.000
José María Larrea
Carpintería
2
600.000
Galarza Hnos.
Curtidos
6
Datu gabe






















  
 Iturria: Antzuolako Artxibo Historikoa. Correspondencia 1968. Legajo.Informe destinado a la Jefatura Provincial de Protección Civil, a San Sebastián.

1969an ebaketa zehatzaren jarduera hasi zuen. Makina bat erosi eta lantegia handitu zen. 1974an bereziki ebaketa zehatzerako trokelgintza sortu zen.

Baina, esan bezala, negozioa ondo joan zenez, lantokia zabaltzeko estrategikoa izan zen aurretik Lizarragako erreka estaltzea, eta hala 1975eko azaroaren 28an baimena eman zitzaion errekaren 143 metro linealak estaltzeko [4]. Hala ere, beste dokumentazioa batean 80,92 metro aipatzen da. 

1990. hamarkada erdian egindako obra berria.

Hori eginda, 1976ko abenduaren 30ean beste pabiloi bat eraikitzeko baimena eman zitzaion.[6] Gauza bera gertatu zen 1977ko otsailaren 17an, “Licencia de obras para la construcción de una nave industrial, adosada al edificio anterior” ">1984an BALZERS.ELAY, S.A. sozietatea sortu zen, Liechtensteinen dagoen BALZERS, AG. enpresarekin batera, 100 miloi pezetako kapitalarekin.
  Balzers (Liechestein)

1988an SEYTRA, S.A. sozietatea ere sortu zuen, eta 1995ean ELAY zena, ELAY industrial eta TROKELAY bihurtu zen.

1965ean sortutako ELAY taldea osatzen zuten 1998an lantegi hauek: ELAY, S.A. (1996); ELAY INDUSTRIAL, S.A. (1995); TROKELAY, S.A. (1995), SEYTRA, S.A. (1988); ELAY DEUTSCHLAND, GMBH (1997) eta BALZERS-ELAY, S.A. (1984).

 
Santi Zabaleta.


Jose Luisek ez du ahazten Elay zuzendar orokorra, eta antzuolarra izan zen Santi Zabaleta, "zutabe eta itsasontzia ondo gidatzen jakin izan zuena". 

Langileak ugarituz joan dira harrez gero, batez ere kanpoan lantoki berriak eraiki dituztenetik. Hala, 1969an 20 langile besterik ez zituenetik, 1998an, Taldea osatu zenean, 266 langile izatera iritsi zen, denak, Alemaniakoa kenduta, Antzuolan kokatu zirenak:

  • Trokelay, 37
  • Elay Industrial, 100
  • ELAY, S.A., 21
  • Balzers, 43
  • Elay DEUTSCHLAND (Colonian), 3
  • Seytra, 62
 ANTZUOLAKO FRONTOIAN HERRIKO INDUSTRIEN INGURUAN EGINDAKO ERAKUSKETA, 1998.URTEKO AZAROAREN 26, 27, 28 eta 29an.
Gaur, berriz, garai bateko negozioak eta egoitzak berregokituta, hau da gaur langile kopurua:  
  • Antzuola, 219.
  • Mexiko, 325.
  • Txina, 13.

  CELAYA-MEXIKO
Elay asia

ELAY-ASIA-TXINA

 Euskara Plana

Hala ere bada Elay antzindari beste arlo baten: euskara plana enpresa barruan martxan jartzeko.

Proiektu honen ama pontekoa, esan dezagun, Anaje Narbaiza dugu, eta 1987an izan zuen, data bat jartzeko, hasiera, nahiz eta 1991ean forma eman Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordearekin egindako hitzarmenarekin. Balzers, Seytra eta Elay enpresetako langileriak plan honi emandako atxikimendua ia erabatekoa izan zen (%90). Gaur da eguna esateko sariak jaso eta beste hainbeste enpresatako euskara plangintzen eredua bihurtu dela Elaykoa.

Beraz,  enpresa honek Antzuolari ekarri dion aberastasuna ezin da ukatu. Ea beste 50 urte betetzerik dagoen!!!

[2] 1965-09-25, Libro de Actas y Acuerdos de 1965 a 1969, libro 21, folio 21
[3] 1969-11-28, Libro de Actas y Acuerdos de 1965 a 1969, libro 21, folio 198
[4] 1975-11-28, Libro de Actas y Acuerdos, 1973-1978, libro 24, folio 99
[5] Legajo 34, Correspondencia del año 1975
[6] 1976-12-30, Libro de Actas y Acuerdos, 1973-1978, libro 24, folio 141
[7] Legajo 38, Correspondencia del año 1977
Liburua: ELAY, 50 urte (1965-2015).
Irinmodo aldizkaria, 4. zenbakia, 1992ko uztaila.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada