2016/05/08

ANTZUOLAKO ZUHAITZ/BASO APARTAK (XV): AZALDEGIETAKO PAGADIA (eta 2)

Blog honetan asko hitz egin dugu herriko historiaz, baina noizbehinka baita herriko natura ondareaz ere. Horri esker jakin izan dugu herriak badituela altxor ederrak, asko baina aldi berean zaindu beharrekoak, galtzeko arriskuan daudelako.

Atal  honetan Azaldegietako pagadiaz hitz egingo dugu. Agian batek baino gehiagok gogoratuko du bere momentuan hitz egin genuela pagadi honen inguruan. Eta egia da. Baina esan dezagun pagadi honek bi zati dauzkala, bat  Landarraitz aldekoa (eta honetaz hitz egin genuen) eta beste bat ezkutuan gelditzen den Azaldegietako iturritik beheko aldean dagoena. Hau da aurkeztu nahi duguna.

Rosalia Alpina (Alpenbock).jpg Azaldegietako pagadia eta Rosalia Alpina.

Zertan datzan  bere balioa? Ba bere zahartasunean, bertan ehunka urte dauzkaten pagoak aurre-aurre begiratzeko aukera dugulako. Baina arazo bat dute, hil zorian daudela euretako asko. Tartean, baina, gazteagoak diren pagoak ere egon badaude, eta horri esker iraun lezake pagadiak. Zaharkituak bai, baina oraindik bizirik daude, eta ezkuta leku asko dituzte ugaztun, hegazti, narrasti eta abarreko animaliak ezkutatzeko; euretako bat, exotikoena agian, Rosalia Alpina da.

Honatx, ba, pagadi honen egoera:
















NOIZBEHINKA BESTE LORA EDER BATZUK IKUSTEKO ERE AUKERA EGOTEN DA; ADIBIDEZ "SAN JOSE LORAK".



 TXURI BELTZEAN ERE MISTERIOTSUAK BEZAIN ERAKARGARRIAK DIRA BASOAK




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada