2016/07/02

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XVIII): EGUZKITZAKO ITURRIA


Eguzkitza baserria.

Galartza auzoan kokatuta zegoen iturri ospetsu hau, Eguzkitza baserri inguruan. Gaur egun desagertuta baldin badago ere, ingurukoek jakin badakite non sortzen zen gaitz batzuetarako baliagarria zen ur (eta iturri) hau. Ez da atzo goizekoa, ezta arrotza ere. Lehen aipamena 1755ekoa da, Gipuzkoako korrejidoreak herriko udalari bidalitako eskutitz batean oinarritua. Korrejidoreak adierazten digu eskutitz horretan, jakinean zegoela Antzuolan ur mineral on bat zetorrela: “como lo acreditan los vellos (sic) efectos medicinales que han causado sus aguas y los que han usado de ellas ”. Eta gainera, ur-eman on hau gal ez zedin, zera agindu zuen: “hacer arca y cañas y una cubierta alrededor de la fuente”. Beraz, datu hauek adierazten digute, osasun arazoak konpontze aldera, ur hauen erabilera aspaldikoa zela. Urte berean, gainera, Andoaingo idazle eta apaiz Manuel de Larramendi ospetsuak ere, bere Corografia izeneko lanean aipatzen du, Eguzkitzako ur hau Zestoa, Altzola eta Sarako uren parekoa zela. Horrezaz gain, zer motako ura zen ere adierazten digu: “Eguzkitzan ur bitriolatuak daude”. Ur mota hau ugaria da hemen, eta laster identifikatzen dena gainera, sulfatoz betetako ura delako eta arrautza ustelduen usaina botatzen duelako. Oso ona da urduritasuna baretzeko, gorputzari berotasuna emateko, odola ugaritzeko eta, hau gutxi balitz, sistema linfatikoa ere erregulatzeko. Esan dugun bezala, une honetan desagertuta dago iturri hau.

Ura horren garrantzitsua izanik, Antzuola eta Bergarako Udalek iturria atontzea erabaki zuten.





















EGUZKITZA BASERRIA, GALARTZA AUZOAN

Hau da iturri honen bueltan Antzuolako Udalak (eta Bergarakoak ere) hartutako erabakia:

“Carta del Corregidor de Guipúzcoa del 01/10/1755 por el que se halla en el territorio de esta Villa una celebrada fuente mineral como lo acreditan los bellos efectos medicinales que han causado sus aguas; y las que han usado de ellas tienen el alivio de sus indisposiciones, y mando pasar un perito que registre el terreno, forme la idea para hacer una arca con sus caños y un cubierto alrededor de la fuente para libertad de las inclemencias y ponerla de suerte que rinda sus aguas puras. Asimismo se leyeron las cartas escritas por esta dicha Villa a Joseph Hipólito de Ozaeta y a la Noble Villa de Vergara sobre la composición de dicha fuente de aguas minerales que se halla en el término de la casería de Eguzquiza, propio del dicho Hipólito de Ozaeta. Y que en el Ayuntamiento celebrado el 12 de octubre en la dicha Villa de Vergara ha acordado costear la mitad de la composición de dicha fuente… y que para su visita y el coste que pueda tener han nombrado a Manuel Ignacio de Elcoro por périto, y que lo propio haga esta Villa. Así se nombre y con el maestro práctico… reconozcan y hagan ejecutar dicha fuente a medias su coste”.

1756an, Antzuolako udal sindikoa zen Juan Esteban de Garitanok 92 erreal eta 21 maravedi ordaindu zituen "por los gastos de acarreo a los carreteros y peones e la conducción desde el monte junto a Altoaga, jurisdicción e Vergara, hasta la casería de Eguzquiza para hacer una fuente de agua mineral". 

Juan Bautista de Iñurrigarrok, 1760an herriko udal kontu hartzailea zela, iturria egiten ibili zen Pedro Otamendiren alarguna zen Maria Ignacia de Iñarraren gastu agiria ("64 reales y trece cuartillos de vellón") hartu zuen, bertan ibili zelako "en arrancar y desbastar dos piedras en la cantera de Elcoro... de la villa de Vergara por la fuente de agua mineral que está en la caserúa de Eguzquiza". Beraz, urte hartarako (1760) bukatuta egon behar zuen iturriaren obrak.



Iturriak
- Antzuolako Artxiboa. Urte bereko (1755/10/26) akta eta akordioen liburua, eta gastuen liburua.
- Antzuolako Artxibo Historikoa. Udal kontuak (1753-1769).
- Larramendi, M. Corografía de Guipúzcoa.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario