2016/08/20

GIPUZKOAKO JAIOTZA, EZKONTZA ETA HERIOTZA AGIRI ZAHARRENAK ANTZUOLAKOAK

uzarraga parrokia bilaketarekin bat datozen irudiak
UZARRAGAKO PARROKIA,BERTAN IDATZI ZIREN GIPUZKOAKO JAIOTZA,HERIOTZA ETA EZKONTZA LEHENDABIZIKO AGIRIAK.

Atal honen izenburuak dioskun bezala gure herrikoak dira bataio, ezkontza eta heriotza agiri zaharrenak Gipuzkoan. Zergatik izan zen hori ez badakigu arren, 1563an hartu baitzen erabakia erregistro hauek era sistematikoan egitea, gurean XV. mendearen bukaerakoak eta XVI. mendearen hasiera hasierakoak dira lehenetarikoak.

BATAIOA

Bataioaren sakramentuaren bidez, gizakia Eliza-elkarteko kide bihurtzen da, Kristorekin bat eginda. Bataiatzen dena betiko izango da bataiatu, bataioak «betiereko ezaugarria» ematen baitu.

Bataiatzean, hiru sinbolo erabiltzen dira: ura, bizi berriaren eta bekatuak kentzearen ikurra; olioa, Jainkoaren bedeinkapenaren seinale, eta Jesukristorekin bat egitearen eta Elizako kide bihurtzearen ikur; eta argia, Jesukristo berpiztuaren sinbolo, bai eta bataiatuaren eginkizun ebanjelizatzailearen ikur ere.

Trentoko Kontzilio Ekumenikoaren XXIV. bilkuran, 1563ko azaroaren 11n, erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean. Hasiera batean, bataioaren data eta lekua zehazten ziren erregistro horretan, baita bataiatuaren, gurasoen eta aita-ama pontekoen izen-abizenak ere. Hainbat mende geroago, aitona-amonen izen-abizenak eransten hasi ziren, bai aitaren aldekoenak, bai amaren aldekoenak.

Donostiako Elizbarrutian dagoen bataio-inskripzio zaharrena, Maria Madariaga delako bati dagokio. 1498ko irailaren 2an bataiatu zuten Uzarragako Parrokian. `Maria´ izenarekin bakarrik 8 bataio agiri daude 1498-1500 bitartean.
madariaga baserria bilaketarekin bat datozen irudiak
 MADARIAGA BASERRIA (GAUR DESAGERTUTA)

EZKONTZA

Ezkontzaren sakramentuaren bidez, ezkontideek, gizonak eta emakumeak, elkarrekiko maitasuna adierazten dute, eta ezin desegin daitekeen batasuna sortzen dute Jainkoaren eta Eliza-elkartean aurrean, bizi osorako fideltasuna eta maitasuna aginduz. Bataioan ez bezala, ezkontzan ezkontideek bideratzen dute sakramentua. Gutxienez bi lekuko izan behar dira bertan, bai eta apaiza ere, Elizaren lekuko aktibo baimendu gisa.

Trentoko Kontzilio Ekumenikoaren XXIV. bilkuran, 1563ko azaroaren 11n, parrokia bakoitzak ezkontzen erregistroa eraman beharko zuela ezarri zuten ezkontza erreformatzeko dekretuaren I. kapituluan. Erregistro horretan, datu hauek jaso behar ziren: ezkontzaren data eta lekua, eta ezkontideen eta aita-ama pontekoen izen-abizenak. Hamarkada batzuk geroago, beste datu batzuk eransten hasi ziren, hala nola ezkontideen gurasoen izen-abizenak, aitaren zein amaren aldeko aitona-amonen izen-abizenak, eta ezkontideen egoera zibila eta lanbidea.

Donostiako Elizbarrutian erregistratuta dagoen aurreneko ezkontza-agiria, Gipuzkoa osoko zaharrena, Juan Marutegui eta Gracia Madariaga ezkondu zirenekoari dagokio; 1501ean ezkondu ziren, Uzarragako Parrokian.

HAUEK DIRA LIBURU ZAHARRENAK, GAUR DONOSTIAKO ELIZBARRUTIAREN ARTXIBOAN DAUDENAK
HERIOTZA

Nahiz eta, berez, heriotza ez den sakramentu, Elizak aspaldi-aspalditik jasotzen du agirietan, fideltasunez jaso ere, parrokia-elkarteko kide izandakoen lekukotza, hiltzen direnean zendutako santu eta fededunen elkartearekin bat egiten duten horiena.

Trentoko Kontzilio Ekumenikoak bataio eta ezkontzak inskribatzeko betebeharra ezarri zuenetik hainbat urtera (1545-63), eremu katoliko osoan heriotzak erregistratzeko betebeharra ofizializatu zen, 1614ko Rituale Romanum delakoaren bidez. Hasieran, ondoko datu hauek agertzen ziren erregistroan: heriotzaren data eta lekua, hildakoaren izen-abizenak, eta ezkontidearenak -halakorik egonez gero-; gerora, beste datu batzuk eransten hasi ziren, hala nola hildakoaren adina eta lanbidea.

Gure Elizbarrutian daukagun heriotza-agiri zaharrena Antonio izeneko bati dagokio -haren abizenik ez da ageri-: 1500eko azaroaren 29an inskribatu zuten heriotza hori, Uzarragako Parrokian.

Iturria:

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada