2016/09/24

OÑATIKO KONDEA ETA PATRONAZGOA ANTZUOLAN


Oñatiko kondeak edo jauntxoak, Erdi Aroan hain ohikoa zen bezala, bailara osoan zeukan bere boterea zabalduta, eta botere hori bere menpe zeudenek urtero ordaindu beharreko zergen bidez adierazten zuen. Nola? Ordaindu beharreko hamarrenen bidez edota beste karga batzuen bidez. Esan genezake, beraz, hainbeste aldiz entzun dugun egoera feudal baten menpe bizi zela orduan gure ia gure bailara osoa. Egoera honek luzez iraun zuen, baita Antzuolan ere.

Oñatiko kondearen Zumeltzegi dorrea (Oñati)

Hala, Beltran Ibañez de Guevara (1294-1333) izan omen zen 1305eko ekainaren 22an  gure Uzarragako parrokiaren lehendabiziko patronoa. Esan, urtebete lehenago konfirmatzen dela historikoki jauntxo honen presentzia Gipuzkoan, Arrasaten hain zuzen ere. Urte hartan (1304) Arrasateko hiribilduaren aurka borrokatzen ikus daiteke, bertan zeuzkan bere lursailak defendatu nahian, Leniz aldeko basailuen laguntzarekin.

Hala ere Oñatikoa deitzen den Kondeak Gebaran (Araba) du leinuaren jatorria, nahiz eta Oñatin eta Lenizko hainbat jabegoretan ere bere domeinua ezaguna izan. Dena dela Gipuzkoan zehar ere zabaldu zuen bere boterea

Boterea eskuratzeko egin zuen lehendabiziko urratsa 1305eko ekainaren 22koa da, urte hartako erregea zen Fernando IV.arekin permuta bat eginez; alegia, Araban zeuzkan morroi batzuen ordez, Oxirondo (Bergara), Usarraga (Antzuola), Arriaran, Soreasu eta Zarauz patronatoak eskuratu zituen: “Como nos Don Fernando por la gracia de Dios, Rey de Castilla, de Toledo, en un con la Reina Dona Constanza mi muger para facer bien y merced a Don Beltran Ibanez de Guevara, Señor de Oñate, nuestro vasallo, e por muchos servicios que nos fizo y face, damosle los nuestros monasterios que nos habemos en tierra de Guipúzcoa…” [1]. Esan, jarraitu aurretik, dokumentu hau bera, faltsutzat hartu zela ondorengo antzuolar belaunaldietako herritarren-eliztarren aldetik, eta hori errefusatuz gainera, frogak ere aurkeztu zituzten. Adibide gisa, 1741ean Oñatiko Konteak eskumen honen agiria aurkeztu behar izan zuen Kalagorriko elizabarrutian eliztarren alegazioak baztertu nahian. Esan, gainera, dialektika hau konstante bat izan zela Oñatiko Kondeak XIX. mendean bere “eskubide historiko” hauek galdu arte. Are gehiago, 1869an ere, garai hartan Oñatiko zen Carlos Luis de Guzman y la Cerdak, Montealegreko Markesa konfirmatua izan zen elizbarruti aldetik ere:  “como poseedor del Condado de Oñate y Patrón como tal se dice ser de las iglesias parroquiales… de San Juan Bautista de Uzarraga”.

Oso arrunta zen Erdi Aro garaian patronato laikoa, eta horren bitartez, jauntxoek, errentak jasotzeaz gain, eta sortutako fundazioen bidez, familiaren izena mantentzen zuten mendez-mende, baina ez herritarrek eskubide horren aurka jarritako eztabaida eta pleito ugari ezarri gabe. Jauntxokeri formula hau ere oso zabaldua zegoen bai Bizkaian eta baita Araban ere.  Beraz, Gebaratarrek Antzuolan izandako Uzarraga eta Errukizko Amaren patronotakoak ere ildo beretik doaz.

Debagoienari begira, Gebaratarren leinu honen menpe denboraz egon ziren beste patronato batzuk Oñatiko San Migel parrokia eta Oxirondoko Santa Marina (Bergara) izan ziren.

Bitxia izaten zen patronatu honen jabego eskubideak adierazteko jauntxoek egiten zuten protokoloa. XVI. mendera arte, baina, ez dugu patronato honen jabetza protokolorik. Hala ere, badakigu oso egun berezia izaten zela, eta bere boterea konfirmatze aldera kondea bera ere etortzeko ohitura zuela elizetara. Horrela deskribatzen digute, behinik behin, garai hartako dokumentuek egoera hura[2]:

“A veinte nueves días el mes de octubre (sábado) de mil quinientos e ochenta años. En presencia de nos Andrés López de Ozaeta, escribano de Su Majestad, y vecino de la dicha Universidad (de Anzuola) y Pedro de San Román, así escribano de Su Majestad real e vecino de la villa de Zalduendo… delante de las puertas de la iglesia y monasterio de San Juan de Uzarraga que es en la dicha universidad, pareció presente el muy ilustrísimo señor Don Pero Vélez de Guevara, Conde de Oñate y sucesor de la casa de Guevara e Condado de Oñate, y mayorazgo de ella. Y dijo que su señoría venía a la dicha iglesia de San Juan como patrón único divisero que era de la dicha iglesia, y como sucesor de la dicha casa de Guevara e mayorazgo. Y a continuación de la posesión que tenía de todos los bienes del dicho mayorazgo y como tal patrón quería entrar en la dicha iglesia y tomar la posesión de ella. Y pedía se la diesen el cura coadjutor e beneficiados de la dicha iglesia presentados por sus predecesores. E luego, Juan abad de Ganchaegui e Juan abad de Goenaga, cura y coadjutor de la dicha iglesia, e Miguel abad de Garicaza e Juan abad de Oruesagasti, clérigos beneficiados de ella, que presentes se hallaron, dijeron que reconociendo como reconocían a su señoría del dicho señor conde Don Pero Vélez, por hijo mayor y sucesor de la dicha casa de Guevara y Condado de Oñate y mayorazgo de ella y patrón de las iglesia de San Juan, le recibían por tal patrón único de ella. Y así queriendo su señoría entrar en la dicha iglesia, el dicho cura Juan abad de Ganchaegui le dio el agua bendita de su mano a la suya, y entró en la dicha iglesia donde como a tal patrón le pusieron una silla particular encima de los bancos y asientos donde se suelen asentar los parroquianos de la dicha iglesia, junto al altar mayor donde su señoría rezó y estuvo asentado, estando mucha parte de los parroquianos de la dicha iglesia oyendo las vísperas. Luego el dicho cura Juan abad de Ganchaegui le dio en señal un libro misal que estaba en el altar en sus manos a su señoría. Y le abrió y besó, y levantando de la silla anduvo por la dicha iglesia paseando quieta y pacíficamente. Y acabadas las dichas vísperas, su señoría como tal patrón echó fuera a todas las personas que estaban dentro de la dicha iglesia, y quedando su señoría dentro de ella, cerró las puertas por dentro y las tornó a abrir, y mandó repicar las campanas de la dicha iglesia, para que más notoriamente les constase de la posesión que tomaba de la dicha iglesia. E así se repicaron de cuyos actos de posesión. Y todo lo susodicho dijo su señoría le diésemos por testimonio, protestando como protestaba de continuar la dicha posesión en todo tiempo. Testigos que fueron presentes a lo susodicho, el licenciado Andrés Ortiz de Idígoras, abad de la iglesia monasterial del señor San Miguel de la villa de Oñate; y el cura Pedro Fernández de Eizaguirre, vecino de la villa de Vergara; e Joan López de Lazárraga, alcalde de la villa de Zalduendo, e Diego Ladrón de Guevara, vecinos de la villa de Zalduendo; e Juan Fernández de Eizaguirre, vecino de la dicha villa de Vergara, e San Juan de Lizarriturri y Sebastián López de Ozaeta, vecinos de la universidad de Anzuola, y todos estantes en ella”.

Baina dagoeneko dakigun bezala, Oñatiko Konteak eliz bat ez baizik eta bi zeuzkan Antzuolan jabetzan. Beraz, Uzarragako ospakizuna bukatu ondoren, herrigunera jaisten zen, eta bertan:

“Y después de lo susodicho en la Universidad de Anzuola este dicho día y mes e años susodicho, en presencia de nos los dichos Andrés López de Ozaeta y Pedro de San Román, escribanos reales e testigos… bajó de la dicha iglesia del señor san Juan de Uzarraga su señoría del dicho señor Conde a la iglesia de Señora Santa María de la Piedad que está sita en el dicho lugar de Anzuola, que es iglesia unida con la del señor san Juan de Uzarraga donde bien así su señoría es patrón de la dicha iglesia, y llegado a las puertas de la dicha iglesia, donde a las puertas de ella estaban los dichos curas Juan abad de Ganchaegui e Juan abad de Goena, coadjutor, e Miguel abad de Garicaza e Juan abad de Oruesagasti, clérigos beneficiados que así bien sirven la dicha iglesia de Santa María, y como de iglesia unida con la dicha iglesia de san Juan de Uzarraga, quería tomar la posesión de ella como patrón único divisero de ella, como hijo primogénito y sucesor de la Casa de Guevara e Condado de Oñate y mayorazgo de ella, por fin e muerte del muy Ilustrísimo Señor Don Ladrón de Guevara, que aya gloria, su padre, en continuación de su posesión. E luego los dichos curas e coadjutor e beneficiados dijeron que reconociéndole como le reconocían por tal patrón de la dicha iglesia y sucesor de la dicha Casa de Guevara, y estando de ella les placía y eran contentos de recibirle por tal patrón. Y en reconocimiento a la entrada de la dicha iglesia, le dio el agua bendita el dicho cura Juan abad de Ganchaegui a su señoría de su mano a la suya, y entró en la iglesia donde le fue  puesto una silla encima de los bancos y asientos donde se asientan los parroquianos de la dicha iglesia, junto al altar mayor donde rezó y se asentó y estuvo asentado pacíficamente. Y el dicho cura Juan abad le trajo un libro misal estando así asentado en señal de posesión y le dio en sus manos a su señoría, y la abrió y besó. Y levantado de la dicha silla anduvo su señoría paseándose por la dicha iglesia. Y echando fuera a los que dentro se hallaron, cerró las puertas de ellas y las tornó a abrir, y mando repicar las campanas para que mejor les constase de la posesión que tomaba. E así las repicaron y quedó en todo en su pacífica posesión de que todo lo susodicho pedió a nos, los dichos escribanos, le diésemos por testimonio, protestando como protestaba de continuar la dicha su posesión en todo tiempo. Testigos que fueron presentes a lo susodicho, el licenciado Andrés de Idígoras, abad de la iglesia monasterial del señor San Miguel de la villa de Oñate y vecino de Oñate; y el cura Pedro Fernández de Eizaguirre, vecino de la villa de Vergara; e Joan López de Lazárraga, alcalde de la villa de Zalduendo, e Diego Ladrón de Guevara, vecinos de la villa de Zalduendo; e Juan Fernández de Eizaguirre, vecino de la dicha villa de Vergara, e San Juan de Lizarriturri y Sebastián López de Ozaeta, vecinos de la universidad de Anzuola, y todos estantes en ella”.

Eta hartutako egunak borobiltzeko, eta agenda bete nahian-edo, hurrengo egunean Bergaran zituen jabetzak ikuskatzera joan zen:

“E después de lo susodicho, en la Villa de Vergara y en la iglesia parroquial de Señora Santa Marina de Oxirondo, día domingo, que se contaron treinta días del dicho mes de octubre y del dicho año…”

Badugu, hala ere, arestian aipatu dugun ospakizuna baino aipamen zaharragorik. 1559an Oñatiko Konteak gure herriko elizetan egindako beste errito lekukotza baten arabera, esan, lehen orain bezala, Kontea Uzarragatik hasten zela lehenik eta behin protokolo hau egiten, ondoren Errukizko Amaren parrokiara jaitsiz. Horrek, beraz, Uzarragako parrokiaren antzinatasuna eta herriko lehen parrokia izan zenaren garrantzia ere adierazten digu. Urte hartan ere egiten zen protokolo ekitaldia antzerakoa izaten bazen ere, bazeuden ekintza batzuk arestian ikusi direnekin alderatuz, desberdinak zirenak. Adibidez, ez zen ur bedeinkaturik eta meza libururik eskaintzen. Horrela, Kontea elizan zegoelarik, bere jarlekuan jarrita: “pidió al cura… le diese y entregase las llaves de la dicha iglesia… y entregándolas… e así tomadas en sus manos mandó el dicho señor conde… que saliesen de ella (la iglesia) a todas personas que estaban en ella… El conde cerró las puertas… y luego las tornó”. Ondoren, kanpaiak joteko ere agindua eman zuen, zertarako eta: “en señal de su venida y en continuación de su posesión”[3].

Auto de posesión del Conde de Oñate en las iglesias de Anzuola. 
1580. urtea
Iturria: Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa. Gipuzkoako Foru Aldundia


[1] Copia del a escritura del título que el Conde de Oñate tiene para el patronato del as iglesias de Santa Maria de Oxirondo de Vergara, y Uzaraga de Anzuola. Signatura: 1273/023. Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
[2] Autos de posesión del Conde de Oñate en las iglesias de Anzuola y Oxirondo. 1/000765 liburu sorta, 44-45 orriak. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa. Gipuzkoako Foru Aldundia
[3] Autos de posesión del Conde de Oñate en las iglesias de Anzuola y Oxirondo (17/02/1559)
1/000731 liburu sorta. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa. Gipuzkoako Foru Aldundia

No hay comentarios:

Publicar un comentario