2016/10/09

1887-1888ko ERROLDA ETA ANTZUOLARREN LANBIDEAK


Antzuolari buruz esku artean daukagun lehendabiziko errolda 1887-8n egina da, eta izenburuari erreparatuz gero hauxe da bere nahia: “Padrón General de las personas que por razón de domicilio pertenecen a este distrito municipal, y de las que en el mismo se hallaban accidentalmente en la noche del 31 de diciembre de 1887 a 1º de enero de 1888”. 

Erroldek herri batean bizi direnen erradiografia bat eskaintzen digute. Alde batetik zenbat jende bizi den, zein den genero aldetik kopurua, ze urte duten … Baina, bestetik, baita une hartan zertan ari den jendea, ze aktibitate mota egiten ari den herritar bakoitza ere.

Hauek dira 1887-1888ko estatistikak ematen dizkigun datuak: 

ESKUBIDEZKO BIZTANLERIA
GERTAERAZKO BIZTANLERIA
GIZONAK
783
GIZONAK
981
EMAKUMEAK
773
EMAKUMEAK
815
GUZTIRA
1556
GUZTIRA
1796

Taulan antzeman dezakegun bezala   herrian jaio eta bizi zirenak (eskubidezko) eta zirkunstantzia desberdinengatik une hartan herrian bizi zirenen (gertaerazko) arteko aldea dezentekoa zen. Guztira, gertaerazko 240 pertsona gehiago.

Desberdintasun horrek bazeukan testuingurua, une hartan Antzuolan eraikitzen ari zen `Los Vascongados´ trenbidea. Obra honek han eta hemendik etorritako giza seme eta alaba asko erakarri zituelako:  http://irinmodo.blogspot.com.es/2016/02/antzuolako-trenbidea-eta-langileak-1888.html 

Guk honetan jendearen jardunari, aktibitateari helduko diogu, eta auzoz auzo ikusiko dugu zertan ari zen herritarra. Hasteko, baina, herri gunetik hasiko gara:

Taula, 1: Kaleko jarduerak

KALEKO JARDUERAK
(KALEBARREN, PLAZA, ONDARRA ETA KALEGOI)
LANBIDEAK
KOPURUA
ETXEKO LANAK
116
ESKOLA UMEAK
116
NEKAZARIA (*) 
(kolonoa, zerbitzaria, morroi, soldatapekoa)
72
IRULE EDO GORULARIAK
42
LARRU ONTZAN LANGILEA (KURTIDOREA)
31
ALPARGATA EGILEAK
21
AROTZA
17
HARGINA (*)
15
JOSTUNA
12
ERREMENTARI
10
ZAPATAGILEA
7
SOLDATAPEAN
7
DENDARIA
5
IGELTSERO
4
OGI EGILEA
3
APAIZA
3
ORGANO JOLEA
2
OBRETAKO MAISUA
2
MAISTRA
2
LURREN JABEAK
2
ZERRATZAILEA
1
UHALGILEA
1
SUKALDARI
1
SASKIGILEA
1
PRAKTIKANTEA
1
MIKELETEA
1
MEDIKUA
1
MAISUA
1
LINTERNERO
1
HARAKINA
1
GURDI GARRIOLARIA
1
GOZOGILEA
1
GALTZERDI EGILEA
1
FARMAZEUTIKOA
1
ERROTARIA
1
ERREPIDETAKO BEGIRALEA
1
APAIZ IZATEKO IKASTEN
1
(*) Hargin asko trenbidean zebilen lanean. Bide batez “Jornalero agrícola” bezala izendatzen zituzten trenbide gintzan ere ari zirenak.

Ondorioak:
  • Emakumeen zeregina etxeko lanetan oinarritzen zen, eta seme-alaben heziketan ezinbesteko ardura zeukan.
  • Eskolara joaten zirenen ume kopurua ere garrantzitsua zen. Gutxi batzuk izan ezik, esan genezake garai hartako eskolara joateko adina zuten ume gehienak eskolara joaten zirela . Beste kontu bat da asistentziaren iraunkortasuna.
  • Erroldak adierazten digun beste datu garrantzitsu bat irule edo gorularien kopurua da. XVIII. mendetik aurrera Antzuolan jarduera honek izandako garrantzia azpimarratzen digu, nahiz eta XIX. mendearen bukaeran gainbeheran egon, besteak beste larru ontzearen mesederako.
  •  Larru ontzeak ere garrantzia irabazten ari zen, eta zetozen urteetan konfirmatuko zena, langileria askoz ugarituz.
  • Beste jarduera bat nahiko zabaldua herrian alpargata egileena zen, eta lojikoa kontuan badugu jendeak oinetako horiek janzteko ohitura zuela. 
  • Arotzak, harginak, jostunak, errementariak ere ... Antzuola bezalako herri batek behar zituen adinakoak ziren.
Joan gaitezen herriko auzoetara:
 Taula, 2: Auzoetako jarduerak: Lizarraga

AUZOETAKO JARDUERAK  (LIZARRAGA)
LANBIDEAK
KOPURUA
NEKAZARIAK (*)
161
ESKOLA UMEAK (*)
45 + 1
ERROTARIA
5
AROTZA
2
IGELTSEROA
1
HARGINA
1
JOSTUNA
1
ALPARGATA EGILEA
1
(*) Etxeko lanetan ari direnak ere sartzen dira multzo honetan. Aldi berean aipatu ere, trenbidean lanean ari zirenak multzo honetan sartzen zirela, “jornalero agrícola” bezala.
(*) Bigarren hezkuntzara zuzendutako ume bat ere bazegoen.

Ondorioak: 
  • Nekazariak ziren ugari auzo honetan.
  • Eskolarako adina zuten umeek ere Uzarraga edo herriko eskolara joateko ohitura zuten. 
  • Errota bat baino gehiago izanda auzoan, normala zen errotari bat baino gehiago egotea.
Taula, 3: Auzoetako jarduerak: Irimoegi Goi.

AUZOETAKO JARDUERAK  (IRIMOEGI GOI)
LANBIDEAK
KOPURUA
NEKAZARIAK (*)
145
ESKOLA UMEAK
37
ALPARGATA EGILEA
1
AROTZA
1
LARRU ONTZAN LANGILEA (KURTIDOREA)
1
HARGINA
1
OGI EGILEA
1
(*) Etxeko lanetan ari direnak ere sartzen dira multzo honetan. Aldi berean aipatu ere, trenbidean lanean ari zirenak multzo honetan sartzen zirela, “jornalero agrícola” bezala.

Ondorioak:
  •  Auzo honetan ere nekazariak nagusi. 
  • Umeak ere eskolara joaten ziren.

 Taula, 4: Auzoetako jarduerak: Basalde.

AUZOETAKO JARDUERAK  (BASALDE)
LANBIDEAK
KOPURUA
NEKAZARIAK (*)
151
ESKOLA UMEAK (*)
22+2
HARGINA (*)
8
AROTZA
2
ALPARGATA EGILEA
1
JOSTUNA
1
OSTALARIA
1
(*) Etxeko lanetan ari direnak ere sartzen dira multzo honetan. Aldi berean aipatu ere, trenbidean lanean ari zirenak multzo honetan sartzen zirela, “jornalero agrícola” bezala.
(*) Bigarren hezkuntzara zuzendutako ume bi ere bazeuden.
(*) Harginok ere trenbidean ziharduten lanean.

Ondorioak: 
  • Basalden ere nekazariak nagusi.
  • Eskola umeak ere ugari ziren, tartean bi bigarren hezkuntzara zuzendutakoak. 
  •  Harginak lotuta daude herrian egiten ari ziren trenbidearekin.
 Taula, 5: Auzoetako jarduerak: Irimoegi Behe 

AUZOETAKO JARDUERAK  (IRIMOEGI BEHE)
LANBIDEAK
KOPURUA
NEKAZARIAK (*)
92
ESKOLA UMEAK
27
ALPARGATA EGILEA
5
JOSTUNA
2
HARGINA
1
ERROTARIA
1
BIDEZAINA
1

(*) Etxeko lanetan ari direnak ere sartzen dira multzo honetan. Aldi berean aipatu ere, trenbidean lanean ari zirenak multzo honetan sartzen zirela, “jornalero agrícola” bezala.

Ondorioak: 
  • Irimoegi behean ere nekazariak nagusi.
  • Eskola umeak ere ugari. 
  •  Alpargata egileak ere bai.
 Taula, 6: Auzoetako jarduerak: Uzarraga .

AUZOETAKO JARDUERAK  (UZARRAGA)
LANBIDEAK
KOPURUA
NEKAZARIAK (*)
119
ESKOLA UMEAK
25
HARGINA
2
ABADEA
1
SERORA
1
JOSTUNA
1
ERROTARIA
1

(*) Etxeko lanetan ari direnak ere sartzen dira multzo honetan. Aldi berean aipatu ere, trenbidean lanean ari zirenak multzo honetan sartzen zirela, “jornalero agrícola” bezala.

Ondorioak: 
  •  Arestian aipatutako datuen bezala, hemen ere nekazariak dira ugari.
  •  Baita eskola umeak ere, kontuan badugu Uzarragan eskola txiki bat ere bazegoela. 
  •  Herriko bigarren parrokia izanik, normala da abadea eta serora bat bertan egotea.

 Taula, 7: Auzoetako jarduerak: Galartza.

AUZOETAKO JARDUERAK  (GALARTZA)
LANBIDEAK
KOPURUA
NEKAZARIAK (*)
116
ESKOLA UMEAK
15
AROTZA
3
JOSTUNA
2

(*) Etxeko lanetan ari direnak ere sartzen dira multzo honetan. Aldi berean aipatu ere, trenbidean lanean ari zirenak multzo honetan sartzen zirela, “jornalero agrícola” bezala.

Ondorioak:
  •  Galartza auzoa ere nekazarien auzoa zen.
  • Uzarragako eskolara ere joaten ziren umeak ugari ziren.
Arestian aipatutako datu guztiak aintzat hartuta, nekazaritza jardueran oinarritutako gizarte bat zela garai hartakoa antzeman daiteke. Hala ere badago datu bat azpimarratu beharrekoa, eta da XIX. mendearen bukaeran ematen ari zen ekoizpen aldaketa baten aztarna: XVIII. mendetik zetorren marragak edo artilezko telak egitearena hain zuzen. 

Nahiz eta oraindik ere aktibitate garrantzitsua izan (42 langile), gainbeheran zegoen, une hartan herrian sortu zen beste baten onerako;  larru ontzearen mesederako. Guztira 32 langile zeuden. (Kontsultatu: http://irinmodo.blogspot.com.es/2014/08/antzuolako-marraga-gremioa.html).

Beste jarduera garrantzitsua nekazal munduan alpargata egilearena zen, eta herrian  30 bat langile zeuden guztira.

Herriko trenbidea egiten ari zen langileria kopurua ere, Espainiako han eta hemengo herrialdeetatik etorritakoak, handia zen, guztira 240 bat pertsona. Euretako asko nekazal jardueretan bezala izendatuta baldin badaude ere erroldan, azpiko ohar batzuen bidez dakigu gehienak trenbideko langileak zirela. Gauza bera gertatu zen harginekin ere.

Uzarragako eskola

Bukatuko dugu eskola umeei aipamen berezi bat eginez. Izan ere, gutxi batzuk salbu, herriko ume gehienak eskoletan zeuden: Uzarragan, kalean eta ume txikiendako ere sortutako beste eskola batean Kalebarrenen. Beraz, une hartan ere gero eta garrantzi handiagoa ematen zitzaion irakaskuntzari, nahiz eta urtaroaren arabera baserritarren presentzia eskolan urriagoa izan.

Iturria: Antzuolako Artxibo Historikoa. 
“Padrón General de las personas que por razón de domicilio pertenecen a este distrito municipal, y de las que en el mismo se hallaban accidentalmente en la noche del 31 de diciembre de 1887 a 1º de enero de 1888”.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada