2016/10/02

OÑATIKO KONDEA ETA HAMARRENAK


Gebaratarren Oñatiko Kondearen Zumeltzegi dorrea, Oñatin.

Oñatiko kondeak edo jauntxoak, erdi aroan hain ohikoa zen bezala, bailara osoan zeukan bere boterea zabalduta, eta botere hori bere menpe zeudenek ordaindu beharreko zergen bidez adierazten zuen. Nola? Urtero ordaindu beharreko hamarrenen edota beste karga batzuen bidez. Esan genezake, beraz, hainbeste aldiz entzun dugun egoera feudal baten menpe bizi zela gure ingurua garai hartan, eta egoerak honek luzez iraun zuen baita Antzuolan ere.

Gebaratarrek Uzarragako hamarrenak, lehenak[1], fruituak eta beste errenta batzuk ere kudeatzen zituen, eta normalean errentan jartzen zituenak. Bertatik jasotako diru edota jakiak deskontatu behar izaten ziren, eta hauek, besteak beste, eliz patronatuetan zegoen apaizgoa mantentzeko erabiltzen zen. Dakigu, adibide bat jartzearren, 1492an, Uzarragako parrokian apaiz bakarra zegoela, eta eliztarrek, apaiz bat gutxi zelakoan,  kexa azaldu zuten Errege Katolikoen aurrean, zera adieraziz:

“que D. Iñigo Vélaz no utilizaba parte alguna de los diezmos y primicias de la parroquia (que ellos estimaban en 120/150.000 mrs.) en los reparos de la iglesia, ornamentos u otras necesidades desde hacía 20 ó 30 años; y que habiendo más de 1.500/2.000 feligreses entre chicos y grandes el cabildo existente era a todas luces insuficiente para el servicio religioso”[2].

Kobraketa ziurra bezain erosoa izan zedin, zerga hauek arrendatzeko ohitura egoten zen. Horrela, zeuzkan ondasunak kobratzeko, aldez aurretik hitzartutako beste pertsona batzuk jartzen zituen zeregin horretarako.

Kobraketa huraren bi adibide ekarriko ditugu hona. Bat 1557koa eta bestea 1598koa.


 Gebaratarren Oñatiko Kondearen Zumeltzegi dorrea, Oñatin.

Lehenean, adibidez, Oñatiko Kondea zen Pero Velez de Guevarak aukera eman zion  oñatiarra zen Juan Ortiz de Idigorasi bere izenean jaso zezan:  

"qualesquier maravedis, pan de trigo y avena, y gallinas y otras cosas que a mi me sean devidas e mepertenecen, asy de los diezmos y rrentas del my monasterio de Senor San Miguel de Oñate ... como de los arrendadores y cogedores de los diezmos de las mis yglesias y monasterios de Santa Marina de Osirondo y San Juan de Uçarraga y sus anexas que son sitas en la villa de Vergara e partido de Elgueta, cuyo patron que soy como  de los labradores pecheros que yo he e tengo en la dich mi villa de Oñate e Valle de Leniz ... del año de mil e quinientos e çinquenta seys...".

1556KO OÑATIKO KONDEAREN ONDASUNAK KOBRATZEKO AGINDUA (1557)


Beste mota bateko hitzarmen baten aipamena 1598koa dugu, zeinetan Oñatiko morroipean zegoen Lizarriturriko San Juan izeneko batek arrendatu zizkion Iñurigarroko Juan Perezi, Antzuolako hamarrenak: 

“Don Iñigo Velez de Guevara, Conde de Oñate, señor de la villa de Salinillas, por mi, como marido de … Doña Catalina de Guevara, mi legítima mujer… doy e otorgo… a San Juan de Lizarriturri, vecino de la Universidad de Anzuola… para recibir e cobrar… cualesquier maravedís, fanegas de trigo… e otras cualesquier cosas que se me debieren… Podáis … dar e otorgar vuestra carta e cartas… como si yo mismo las diese e otorgase e para arrendar cualesquier mis anteiglesias, patronazgos, diezmos, herrerías, molinos, casas, caserías e otros cualesquier bienes que yo tengo… en las villas de Vergara, Oñate, Anzuola y en otras cualesquier partes… Y el dicho San Juan de Lizarriturri usando del dicho poder… arrendó a los dichos Juan Peres de Iñurrigarro y a Juan de Madariaga y Maria Martinez de Galarza y a Domingo de Jáuregui las seis suertes de décimas de las iglesias de dicha universidad… por espacio de seis años desde enero de este presente año… por cada 58 ducados y medio de renta por cada suerte en cada año; y mas que les haya de dar a a cada beneficiado … en cada año, 88 fanegas de trigo… Hayan de pagar al cura… en cada año… ocho costales de manzana…” [3].


1556KO OÑATIKO KONDEAREN ONDASUNAK KOBRATZEKO AGINDUA (1557)

Arrendamenduaren kontu hau ez zen garai bateko ohitura puntuala izan, baizik eta alderdi bientzat –bai errendatzen zuenarentzat (kontea) baita errentan hartzen zuenari ere- ematen zizkieten onurak onak zirela ikusita, urte askotan erabili izan zen formula hau; baita 1742an ere. Urte hartan, Benitua eta Iriarteko Francisco omen zen errendatzailea (“de los diezmos de esta villa para el señor Conde de Oñate y patrón de estas parroquias de Anzuola de los frutos retenidos en la cosecha del año de 1742”), baldintza hauetan:
  • Trigos: En Otamendi, en Eztala, en Aramburu, en Garicaza, en Zabala, en Urunsarri, en Goitia, en Jáuregui, en Aranguren, en Lausagarreta, en Arimendi, en Venitua, en Irala, en la Torre (Irala), en Galarza, en Biscalaza, en Uarriaga abajo, en Irala, en Azcarate, en Lapaza, en Ugarte, en Amezti, en Cortabarria susso, en Lusurdiano, en Ibarra, en Urola, en Cortabarria abajo… (eta beste pertsona batzuk). 
  • Centenos: En Aramburu, en Jauregui, en Acunao, en Lausagareta, en Eguzquiza, en Lascurain susso, en Lamariano arriba, en Lamariano abajo, en Besagasti, en Sarralde, en Elorriaga, en Azcarate, en Lusurdiano, en Ibarra, en Sagusategui, en Urola, en Urrutia, en Mendiola. 
  •  Avenas: En Ibarra, en Igueribar. 
  • Manzana: En la casa de Urola, en Sarralde, en Besagasti, en Igueribar susso. 
  •  Maíz: Joseph de Zavala, Ignacio de Ugalde, Gabriel de Lizarralde, Ignacio de Eguren, Joseph de Gurruchaga, Joseph de Eguren, Miguel de Azcarate, Juan Miguel de Gaztelu, Pedro Ignacio de Villar. En Urola, Joseph de Zavaleta, Nicolas y Melchor de Larrañaga, Ventura de Iturralde, Andres de Lascurain, Gabriel de Larrañaga, Domingo de Igarza, Andres de Galardi, Juan Bautista de Eguren, Miguel de Araiztegui, en Cortabarria abajo; en Echeverria de Elosua, Juan Bautista de Benitua”[4].
Beraz, antzinatik, jauntxoak, elizetako patroiak izanda, errenta handiak kobratzen zituzten baserritarrengandik. Jauntxoek hamarrenak[5] kontrolatzen zituzten. Baina jauntxoek zuten gehiegikeri eta boterearekin aspertuta, gero eta herritar gehiago hasi zen egoera honen aurrean. Izan ere, krisialdi garaietan jauntxoek (baina baita apaizek ere, gero irakurriko ahal izango dugun bezala) gari-hamarrenean emandako gariarekin espekulatu egiten zuten, salneurriak ikaragarri igoz. Espekulazio eta salneurri igoeraren ondorioz, protestarik entzunetakoa 1766an izandako matxinadarena izan zen, Antzuolan ere, beranduago, eragin zuena. Baina, alehen esan dugun bezala, apaizak ere, bere soldata gariarekin jasotzen zuela, eta eurek ere espekulatzaileak bihurtu zirela.

Jauntxoak gari espekulazio horrekin diru pila irabazteko aukera zutela ohartu zirenean, apaizei gariz ordaintzen zitzaiena espezietan ez ordaintzea, baizik eta dirutan, erabaki zuten. Horrek hika-mika sortu zuen, Uzarraga eta Antzuolako abadeen eta patroiaren artean. Eta abadeek, euren egoera laborala justifikatu nahian, zera esaten zuten:

“En Anzuola tenían mucho trabajo en el servicio de las dos iglesias, distantes entre sí media hora de camino áspero y costanero, con la feligresía dilatada y otras razones por las que concluyeron, pidieron se señalasen por congrua y renta precisa de cada beneficiado 450 ducados anuales, aumentando la precisa para el cura y el coadjutor, respecto al mayor trabajo y que necesariamente habían de mantener caballería para acudira la administración de los sacramentos y asistencia a enfermos en caseríos dispersos y distantes, y que el señalamiento de congruas debía ser en grano y no en dinero, conforme al reglamento hecho para las iglesia de Bergara y Oñate”.

Antzematen den bezala, herriko abadeek ez zuten dirurik nahi, baizik eta garia, une hartan gariaren salneurriak izugarri igo zirelako. Hala ere, apaizek euren burlen defentsarako, Antzuolako herriaren inguruko beste datu interesgarri batzuk ere eman zituzten:

“La villa de Anzuola se compone de trescientas familias y mil trescientas personas, siendo las novecientas y diez y seis de comunión... y siendo la de San Juan de Uzarraga la más penosa por hallarse en la montaña fragosa y de camino áspero y descubierto del centro de la población, por cuyo motivo, por ser su situación tan incómoda que los viejos, enfermos, y personas débiles no podían asistir a la parroquia y recibir los Santos Sacramentos, se erigió la iglesia de la Piedad en el centro de la población, en el año de 1523 en virtud de la bula papal de Clemente VII”[6].

SAN JUAN DE UZARRAGA bilaketarekin bat datozen irudiak Uzarraga eta Elutsa baserria

Oñatiko Kondea ere salatu zuten, izan ere, jakin bazekiten Kondeak errendimendu itzela ateratzen ziola gariari: “En 1787 se cogieron en Antzuola 6640 fanegas de trigo, que correspondían al diezmo 664 fanegas”.

 XVIII. mendean, gainera, nabaria zen oligarkek, hots, jauntxoek hamarrenak eureak zuzenean jasotzeko hartu zuten ardura, eta ez arrendatzeko. Egoera honek ikusiezin handia sortu zuen jauntxo eta abadeen artean. Horrela, Antzuolako XVIII. mendeko gizarte egitura, patroi edota jauntxoen eta hamarren emaileen (nekazariak) artekoa, zatituta zegoen. 

Arestian irakurri dugun adibidea, baina, klaseen arteko borroketan baino, jerarkian (noblezia eta eliztarrak) oinarritutako borrokan zetzan gakoa, zuzenean halaber, hornitzaileen (edo baserritarren) egoera ere azpimarratzen delarik.

Hamarrena desagertuta (1837, 1841), ostera, elizbarrutiak bere gain hartu zuen elizako abade eta laguntzaileen “soldata” hori bideratzeko lana. Horrela, bada, parrokietako errenten banaketa horrela gelditu zen 1854an:

“El párroco, su coadjutor y los beneficiados enteros cobraban a cada 60 fanegas de trigo y otras tantas de maíz, y los cuatro beneficiados de media ración a cada cuatro fanegas de trigo y otras tantas de maíz, con circunstancia de que , si en algún año, por la escasez de granos, resultare déficit en especie a estas congruas, el Patrono llevador de los diezmos, ha de abonarles y sastifacer en dinero tres ducados por cada fanega de trigo que resultare de menos, y dos por cada uno de maíz... pero, no corriendo el Patrono, llevador de diezmos, con la percepción de estos, desde el año de 1834, el cabildo, que en la actualidad los recauda, no llega en estos años a cubrir las congrúas que están asignadas a dicho plan...”[7].

Informazio horretan 1834ko data garrantzitsu bat eskaintzen zaigu, izan ere, urte horretatik aurrera patroiak ez zituen hamarrenak jasoko.

Hamarrena desagertuta, bada, herritarrek ere elizetako gastuak ordaintzeko zerga edo kontribuzio berezia sortu zen. Kontribuzio hau gauzatzeko komisioak antolatu ziren herrietan, eta Antzuolan ere halaxe izan zen. 1869an antolatu zen bera, Gipuzkoako Diputazioaren aginduz; izan ere “la supresión del diezmo y la primicia en frutos indispensables para atender los gastos del servicio religioso de una manera uniforme… y digna de los sentimientos del pais. Los ministros del altar deben de tener dotaciones suficientes para vivir no sólo con decencia, sino con la independencia que es precisa”[8].

Arrazoiak hauek zirela, Kulto eta Kleroari zuzendutako zerga kudeatzeko komisioa antolatu zen herrian. Bertan, 33 herritar zeuden, tartean jabeak eta ez zirenak.

Komisio honen zeregina kultua eta kleroa bera mantentzeko behar ziren diruak aurreikustea izan zen. Hala, 1869rako auekontu hau aurkeztu zuten: parrokoarentzat Juan Jose Unanue), 5.000 erreal; koadjutore 2 (Jose Leon Eztenaga eta Domingo Dionisio de Vizcalaza, bakoitzarentzat 4.000 erreal (guztira 8.000); organista eta aldi berean sakristaua zen, Juan Jose Urangarentzat, 1.100 erreal zeregin bakoitzarako (guztira 2.200); elizaren gastuetarako, 4.000 erreal.Guztira, beraz, 19.200 erreal[9]. Esan, herritarren artean ordaindu beharreko diru hauek kobratzea kostatu zirela, nola ez.

Baina zerga hauetatik aparte, baziren, baita ere, baserritarek jabeari ordaindu beharreko errentak. Eta gure baserritarren bazuten hemendik kanpo ez zuten beste berezitasun bat. Arestian azpimarratutako Gorosabeleren liburuan esandakoak jarraituko ditugu:

“Otras de las bases del sistema agrícola de esta provincia (de Guipúzcoa) es que en ella el labrador no es un simple jornalero (...) como sucede comúnmente en el interior del Reino (de España), sino que trabaja por su propia cuenta y para sí. Consiguientemente, del mismo son los frutos que da el campo, salvo cuando en virtud del convenio los reparte con el propietario y él propio se alimenta. Por esta razón, el labrador de Guipúzcoa está equiparado al dueño del caserío, mientras pague la renta convenida, sea en dinero, sea en especie o de ambas maneras”[10].

Uztapide bertsolari handiarentzat ere ez zen arrotza izan egoera hau, eta halaxe zioen bere bertso batean:

Kondia edo dukia oi zan/
baserritako nagusi/
gariarekin errenta ordaintzen/
asko ditugu ikusi.

Garia erraz bihurtzen zen diru, eta baserrietako jabeek hainbesteko gari anegak eskatzen zituzten ordain gisa:
“Baserritarrentzat Santa Lutziatik hasi eta Santo Tomas arte baserriko errenta ordaintzeko garaia izaten zen. Errentan bizi zirenak (Antzuolakoak, Bergarakoak, Arrasatekoak…) Bergarako “Bar Jose Mari”n ordaintzen zuten errenta (San Pedro kalean, behean, zegoena). Horretarako maiordomoa etortzen zen errentak kobratzera. Kapoia, dirua eta 30 anega gari eramaten zuen (anega gari bakoitza 45 kilo izaten zen; babarena, berriz, 59 kilo). Maiordomoak, berriz, horren truke, bakailaoa ematen zuen. Beraz, eguna zetorrenean sartu saskian kapoia, makilan eseki eta oinez, errenta ordaintzera!” (J. Cruz Jauregi, Antzuolako Sarasketa baserrikoa).[11]

Hala ere, gure baserrietan hartzen zen gari apurra ez zen konde eta dukeen errentak ordaintzeko, baizik eta baita, lehen azaldu dugun bezala, elizaren hamarrenak ordaintzeko ere. Antzuolan Ondarren elizak zeukan (eta oraindik zutik eta eraberrituta dagoen) Amarrendegiko etxean ordaintzen ziren aspalditxo zerga horiek.

Horrela kontuak, Gipuzkoan baserritarrak bi uzta izatera iritsi ziren: bat artoarena, jateko ezinbestekoak ziren taloak eta arto-ogiak egiteko, eta bestea garia, ezinbestekoa zena elizako hamarrenak eta baserriko jabearen errentak ordaintzeko. Egoera hori, dena dela, XX. mendearen erdialdean desagertzen hasi zen, baserritarrek baserrien jabe egin zirenean eta elizari eman beharreko zergak desagertu zirenean.

Errentak herriko baselizetako serorek ere kobratzen zituzten espezietan. Kasu hau Antiguako baselizakoa da, 1767koa:

“Hay dos santeras que piden limosna en la población... todos los sábados del año, víspera de las festividades de Ntra. Sra., San Antonio Abad y Angel de la Guarda, y confiesan que cada día de estos recogen la cantidad de diez cuartos, a más en los caseríos dos fanegas y media de trigo, cinco cuartas de maíz, seis reales de lino cada año, que las dan por tocar la campana a nublado; y emplean en comprar velas para misas, aceite para lámparas y aseo de la ermita”[12].


[1] “En las puertas del hospital de la Magdalena… el primer día de Pascua de Resurrección… 14 de abril de 1591… estando juntos en ayuntamiento público el cura, Sebastián abad de Iñurrigarro y el coadjutor, Juan abad de Goenaga, y los diputados Rodrigo de Arrelus  y Joan de Otamendi… y los parroquianos… para la paga de los corridos de 4 años del censo que sacan algunos vecinos… para adquirir y adjudicar las primicias a la dicha iglesia de la piedad, y lo restante para pagar el censo principal… y paraello hicieron manda las personas siguientes… Y todos los sobredichos parroquianos prometieron y mandaron… los ducados y reales que de suso están declarados… y prometieron y se obligaron con sus personas y bienes habidos y por haber, de dar y pagar a la dicha iglesia…las dichas cantidades que prometen en cuatro tercios, en cuatro años y Navidades primeros siguientes: el día de Navidad primera de este presente año, y de allí adelante cada tercio de Navidad en Navidad…”. 1/000738. Sebastián Lopez de Ozaeta y Gallastegui. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa. Oñate.
[2] Mª Rosa Ayerbe (1985): Historia del Condado de Oñate y Señorio de los Guevara (S. XI-XVI). Donostia: Diputación Foral de Guipúzcoa (564-568).
[3] 1/000742. Sebastián Lopez de Ozaeta y Gallastegui. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa. 1598/04/19
[4] 1/000806, 107-108vto. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa.
[5] Hamarrena, zerga bat zen, eta uztaren ehuneko hamarra izaten zen (“en 1787 se cogieron en Antzuola 6640 fanegas de trigo, que correspondían al diezmo 664 fanegas”). Hasiera batean elizari eman beharrekoa bazen ere, jauntxoek elizetako boterea bereganatzen hasi zutenean, zerga jasotzeko eskubidea ere bereganatu zuten. Erdi Arotik datorren zerga hau kentzeko zorian egon bazen ere mende desberdinetan, ez zen zeharo 1841 arte desagertuko. Hala ere, zerga honen ordez beste bat jarri zen: kleroari eta elizkizunei zuzendutako kontribuzioa.
[6] Iturbe, J.M. eta Ramirez de Okariz, I. (2006). Lurretik mahaira. Antzuola: Antzuolako Udala
[7] Idem
[8] Akta eta Akrdioen liburua, 6B (1820-1874). Antzuolako Artxibo historikoa. Antzuolako Udala
[9] Idem
[10] Iturbe, J.M. eta Ramirez de Okariz, I. (2006). Lurretik mahaira. Antzuola: Antzuolako Udala
[11] Ramirez de Okariz, I. (2003): Antzuolako ohitura zaharrak. Antzuola: Antzuolako Udala.
[12] Iturbe, J.M. eta Ramirez de Okariz, I. (2006). Lurretik mahaira. Antzuola: Antzuolako Udala




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada