2016/11/01

HERRIKO KANPOSANTUAK (III): ANTZUOLAKO KANPOSANTU BERRIA AUZOLANEAN EGINA (1877)

HERRIKO KANPOSANTUAREN SARRERAN DAGOEN DATA: 1877 
 
Parrokia barruan eraiki zen kanposantuaren erabilera ez zen betirako izan, eta  XIX mendearen hasierako (1806ko agindu baten bitartez) elizetatik kanpo hilobiratzeko agindua eman zen: “Carta del Corregidor diciendo que en adelante se han de enterrar los cadáveres en Campo-Santo”[1].

Elizetatik kanpo eraikitzeko arrazoiak? Askoz aurretik, Antonio Mansok, 1717ko bisitariak emandakoak: “Todos los difuntos se entierran en cajas, y que estas por ser grandes o porque no se ahondan en la tierra de las sepulturas quedan tan a la superficie que ocasionan mucha hediondez... no pudiendo estar en muchas ocasiones en la iglesia en las funciones de ella. Mando que los cadaveres sean enterradas sin cajas, y que los enterradores ahonden en las funciones de entierros la tierra de genero que no cause el mal olor”[2].

Kanposantuko kanpaia


Beranduago, 1870ean, zera esaten digu Carlos Uriarte arkitektoak, San Bartolomeko baseliza parean kanposantu berria eraikitzeko idatzitako memorian: “ (…) Si se registran los muchos tratados de higiene que se han escrito, en lo que refieren al enterramiento de los muertos (izan ere, garaiz baino lehenago hildakoak hilobietatik ateratzeak izurrite arriskua ekar zitzakeen), "se ve que vienen recomendándose de tiempos atrás, las precauciones que deben tomarse para este fin. Todos sabemos que obedeciendo más que a otra cosa a los sentimientos puramente piadosos de los fieles, se daba sepultura en otros tiempos a los cadáveres en las iglesias, y contrariando quizá a los cánones de los Concilios, según opinión de respetables eclesiásticos…”[3].
antzuolako kanposantua bilaketarekin bat datozen irudiak


 






1950ean zaharberritu zen kapera


Parrokiatik kanpo hilobiratzeko beste toki bat aipatu dugun San Bartolome baseliza inguruan zegoen kanposantua izan zen. 1809ko uztailaren 6tik aurrera erabiltzen hasi zen kanposantu bezala, Manuel de Iarzabal, Zabala etxeko nagusia bertan lurperatu zenetik[4].

Kapera barruan herriko abadeak lurperatuta daude.

Baina, 1870an, kanposantua txiki (201 metro karratu) geratu zenez, handitu beharra ikusi zen. Egoera honen eragile zein izango, eta: “cuarenta defunciones al año, término medio… que hay que remover las fosas en el intérvalo de dos años y medio”[5]

Hala ere 1876an egoera konpontzeke zegoen, eta udal agiriak dioskunez "imperiosa necesidad" zegoen kanposantua tokiz aldatzeko, "a otro punto más ventilado... y construirlo en proporciones mayores". Izan ere zerraldoak mugitu behar izaten ziren "antes de descomponerse". Beraz, Eztala azpian, eta Manuel Berroetaren alargunarena zen lurretan kanposantu berria eraikitzea erabaki zuen herriko Udalak. Eta 1877ko martxoaren 8an, berriz, planoak, obrako baldintzak eta aurrekontuak onartu ziren. Obra, Idelfonso Telleriarteri eman zitzaion.

Aldi berean badakigu auzolanean ere eraiki zela kanposantu berria, urte eta hilabete bereko 18an, lehendabiziko aginduak eman ziren horretarako. Herritar batzuk harria atera, beste batzuk garraiotu edo eraikitzeko zimenduak egin... Obran, auzolanean ordena jartzeko, Felipe Lete aukeratu zuen Udalak, egunero 8 errealen truke. Are gehiago, obrarako behar ziren nahi beste erreminta lortzea ere bere gain geratu zen.

Obraren arkitektoa Juan Jose Belaunzaran izan zen. Laguntzailea, berriz, Domingo Gabilondo, eta Antzuolatik Eusebio de Madariaga izan zen obra jarraitzailea.

Urte bereko apirilaren 4an egingo zen auzolanerako aginduak eman zituen Udalak:
1) Kaletarrak harria atera eta bidearen oinarria konpondu. Ordena hau: Bustinzuri, Kalebarren, Ondarra eta Kalegoi.
2) Idi parea zeukan baserritarrak harri hori eramango zuen. Ordena hau: Basalde, Irimoegibehe, Irimoegigoi, Lizarraga, Galartza eta Uzarraga.
3)Ez da emakumerik onartuko ezta 16 urte baino gutxiago daukan gizonezkorik.    




antzuolako kanposantua bilaketarekin bat datozen irudiak
1877an auzolanean egindako kanposantua

1877ko urriaren 14rako obrak bukatuta zeuden, eta lehendabiziko ordainketak egin ziren: obra arduradunari (Idelfonso Telleriarte), eta herritik Eusebio Madariagari, guztira, 23.281 erreal eta 69 zentimo.



Beraz dena prest zegoen kanposantu berria bedeinkatzeko, eta hori 1877ko urriaren 31n egin zen, goizeko 7:00retan kanpai hotsak hasiz. Goizeko 9:00retan hasi zen herriko elizatik irteten prozesioa, amabirjina hartuz eta herriko parrokoa zen Juan Jose Unanueren gidaritzapean. Iritsi orduko hasi zen bedeinkatzen, eta ondoren abestutako meza ematen. Bukaeran, eta prozesioan ere, iritsi ziren parrokiara apaizak, herriko udalbatza osoa eta ia herritar osoa. Hori bai, parrokoari 80 erreal eman zitzaion elizkizunagatik. Gainontzeko abadeei, 20. Sakristauari, 20. Abestu zutenei, 12. Meza lagunei, 12.

 





  

Aldi berean lurperatzailea Benardo Zeberio aukeratu zen. Zeregina, bidea eta kanposantua garbi mantentzea, horregatik 200 erreal kobratuz.

Ezkerretara zein eskumetara panteoiak jartzeko aukera egongo zenez, horretarako baldintzak ere onartu ziren: oin karratu bakoitza, 3 erreal; edozein herritarrek dute aukera; baimena eskatu eta bi urteraezer egin gabe baldin bazegoen, eskubidea galtzeko arriskua zegoen; eraikitzen hasteko kaperaren fondoak hartuko dira aintzat [6].

Datu hauek adieraten digute, bada, parrokia barruko kanposantua ez zela orduan erabiltzen. Eta hala, 1974an, eliz barruan zeuden hilobiak kentzea pentsatu ziren, orain dugun egurrezko zorua jarriz. Obra handia izan zen, eta urte hartan 270.000 pezetako kostua izan zuena. Orduan ere herritarrek diru-laguntza eskaini zuten, 49.500 pezeta batuz.

1977an, berriz, herriko kanposantua zaharberritu zen, gaur ezagutzen dugun forma hartuz. Harrez gero, gaur lehen bezala, inguru honek lur mugimendu handiak izaten jarraitzen du, horregatik azaltzen dira hilobiak mugituta edota hormak printzatuta.

antzuolako kanposantua bilaketarekin bat datozen irudiak


[1] Udal Akta eta Akordioen Liburua, 6A (1793-1841). Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala
[2] Visitador: Antonio Manso. Tercer libro  de la fábrica de la Piedad. (1680-1730). Eclesiásticos atala: CLXXXI liburu sorta  Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala
[3] Proyecto de ampliación del Campo Santo de la villa de Anzuola. 1870. Eclesiásticos atala, 4. dokumentua. Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala
[4] Murugarren, Luis (1975): Anzuola, Uzarraga y Elosua. CAM: San Sebastián, 80. orria
[5] Proyecto de ampliación del Campo Santo de la villa de Anzuola. 1870. Eclesiásticos atala, 4. dokumentua. Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala
[ 6] Udal agirien zazpigarren liburua, 1875-1877.

GAURKO KANPOSANTUKO SARRERAREN ZIRRIBORROA





HERRIKO KANPOSANTUAREN SARRERA



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada