2016/12/08

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN: LAUGARREN UDAL HAUTESKUNDEAK (1991-05-26)

1991eko maiatzaren 26an ospatu ziren diktadura osteko laugarren udal hauteskunde berriak. Egoera politikoa ez zen orduan ere ona Euskadin, bortizkeria eta tartean EAJren zatiketa, bata zein besteak bozketa emaitzetan antzemango zena.

Hasteko has gaitezen begiratzen Euskadiko emaitzak, bertan EAJren nagusitasuna eta aldi berean ere abstentzio maila antzeman daitekelarik:

EUSKADIKO KOMUNITATE AURONOMOA: UDAL HAUTESKUNDEAK, 1991
PARTIDU POLITIKOAK
BOTOAK %etan
EAJ
30,15
PSE
19,58
HB
17,48
EA
11,97
PP
7,71
EE
6,88

Abstentzioa, berriz, handia izan zen: 
% 40,79.

Eta Antzuolan?  


ANTZUOLA: UDAL HAUTESKUNDEAK, 1991
PARTIDU POLITIKOAK
BOTOAK GUZTIRA
BOTOAK %etan
EAJ
441
31,59
HB
358
25,64
PSE
195
13,97
EA
190
13,61
LKI -EMK
134
9,6
EE
78
5,59


Abstentzioa, berriz, txikia: 15,52.

Aurreko lau urteetan ezker abertzaleak alkatetza izanik, eta EAJ-k 1986an izandako zatiketa eta EA-ren sorrera neurri batean gaindituta, 1991ean  herriko alkatetza berreskuratu zuen Antzuolako EAJk. Alkate berria izatea Iñaki Leteri tokatu zitzaion. Hala ere, zorigaitzezko automobil istripu baten ondorioz,  hil zen Iñaki alkatea 1992ko abenduaren 15ean. Bere aginte makila Roke Iñarrak hartu zuen.

Aldi berean LKI-EMKren indarra ere azpimarratu beharko litzateke azken emaitzetan. 

Abstentzioa berriz, txikia izaten jarraitzen zuen, batez ere EAEkoarekin alderatuz gero.

 Iñaki Lete
  • ALKATEA
IÑAKI LETE ARANGUREN (EAJ - PNV)
  • ZINEGOTZIAK:
JESUS AGUIRRE IGARZA (EAJ - PNV)
FERNANDO ITURBE LECETA (HB)
ARANTZA ALBERDI ARAMENDI (HB)
ROQUE IÑARRA LIZARRALDE (EAJ - PNV)
JUAN JOSE AZCARATE JAUREGUI (LKI - EMK)
BELEN CORTABARRIA LARREA (EAJ - PNV)
ISIDRO ZABALETA NARVAIZA (EA)
JUAN BENITEZ FERREIRA (PSOE)
FRANCISCO MORCILLO MORCILLO (PSOE)
JUAN RAMON ARANGUREN MENDIZABAL (HB)

Roke Iñarra

Esan bezala, 1992ko abenduaren 15ean hil zen une hartan herriko alkatea zen Iñaki Lete; bere ordez, partidu berekoa (EAJ) zen Roke Iñarra jarri zen alkate, eta Rokeren zinegotzi aulkia, berrriz, Jose Mari Garitanok bete zuen.
EAJ/PNV
 HERRI BATASUNA
 LKI-EMK
 PSE/PSOE

EA




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada