2017/01/21

ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: UDAL HAUTESKUNDEAK (2003/05/25)

2003ko udal hauteskundeak bereziak izan ziren Euskal Herrian. Espainiar estatuan legez kanpokoa kontsideratu zuten justizia botereek ezker abertzalea batzen zuen Batasuna partidu politikoa. Dena den ezker abertzaleak Euskal Herriko kale zein hedabideetan presentzia garrantzitsua mantendu zuen.

Hauek izan ziren Euskadi mailan hauteskunde emaitzak:


UDAL HAUTESKUDEAK EUSKADIN (2003/05/25)

EAJ-PNV/EA

398.204

35,58%

870
PSE-EE/PSOE
251.120
22,44%
296
PP
212.486
18,99%
232
EB-B
90.033
8,04%
77
EAJ-PNV
75.635
6,76%
629
EA
24.634
2,2%
103
ARALAR
16.891
1,51%
30

Abstenzioa, berriz, ohikoa baino handiagoa izan zen : 543.916 (30,1 %) ; baita baliogabekuak ere:126.751 (10,03 %).

Eta Antzuolan zer gertatu zen? Ilegalizazioak herriko giroa okertu zuen, eta ezker abertzaleak (GERTU GAE izendapenarekin) ezin izan zuen parte hartu hauteskundeetan, nahiz eta bozketa garaian bere ordezkariak "aukeratzeko" aukera izan, nahiz eta praktikan balio legalik ez izan.Hauek emaitza "legalak":


Partidu politikoak
Botoak
Botoen %
Eserlekuak
EAJ-PNV / EA
615
77,26%
8
PSE-EE/PSOE
142
17,84%
1
PP
39
4,9%
0


Taulan hautematen den bezala, EAJ eta EAK elkarturik irabazi zituzten hauteskundeak, 8 eserleku irabaziz. Hala ere, ezker abertzaleak hiru zinegotzi atera zituen era paraleloan egindako emaitzetan, baliogabeen botoak aintzat hartuz, eta horren ondorioz EAJ-EAko bi zinegotzik ez zuten kargurik hartu nahi izan:

  •  Baliogabeak: 438(33,93%).
  •  Abstenzioa: 361(21,85%). 
 
Horrela geratu zen udalbatzarra:

ALKATEA:  
JOSE ANGEL ZABALO LARRAÑAGA (EAJ-EA).

ZINEGOTZIAK:

MARIA DINA MUJIKA SANCHEZ(EAJ-EA).
JOSE IGNACIO BELTRAN URANGA(EAJ-EA).
BASILIO ORMAZABAL GALARZA(EAJ-EA).
IÑIGO RAMIREZ DE OKARIZ TELLERIA(EAJ-EA).
CRUZ LUCIANO MADARIAGA LETE(EAJ-EA).
MARIA ELVIRA CORTAJARENA ITURRIOZ(PSOE).

KARGUA HARTU GABEKO ZINEGOTZIAK

IMANOL GARMENDIA ZABALO(EAJ-EA).
ILDEFONSO GARCIA MOLINA(EAJ-EA).




No hay comentarios:

Publicar un comentario