2017/02/19

MADALENA OSPITALA eta ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA: LEHEN UDAL BATZAR LEKUAK


Maria Madalena (XV-XVI. mendekoa)
Izen bereko Ospitalerako egin zena (1489.urtea)
Gaur egun Donostiako Elizbarrutiko museoan dago.

Gaur egun herriko gauzez hitz egiteko udaletxeak dira batez ere herritarrok erabiltzen dugun ohiko elkartzeko erakundea. Baina, orain ezagutzen dugun udala parrokia bera baino beranduago egin zenez, 1747an hain zuzen ere, galdera da non elkartzen ziren udaletxea egin aurretik antzinako antzuolarrak. Olaldekoek (Uzarragan ez, baizik eta kalean bizi ziren antzinako antzuolarrek) bere hasierako batzar tokitzat badirudi Madalena ospitalea izan zutela. Izan ere, antzinako dokumentu bat baino gehiagotan adierazten baita Olaldekoek elkartzen zirela “delante del ospital de la Madalena”. Ospitala, Errukizko Amaren parrokia bera baino urte batzuk lehenago eraiki zen, 1489an gutxi gora behera, eta dakigunez, gaur egun udaletxea kokatuta dagoen orubean zegoen, eta badirudi partekatu zituztela espazioak; alde batetik, zati bat ospitalearen erabilerarako, eta beste bat herritarrak elkartzeko.

Madalenaren aurpegiaren nahiz jantziaren edertasunak harritzen zaitu,  aurrez aurre jarriz gero.

Baina berehala aldatu ziren tokiz, agian herritarrak ugaritzen zihoaztenez ospitalea bera txiki geratu zelako jende guztia sartzeko, eta orduan herriko parrokiaren aurrean elkartzen hasi ziren. Hona hemen XVI. mendeko pare bat adibide:

1. “Delante de la iglesia parrochial de Ntra. Señora María de la Piedad de la Universidad de Ançuola… a 24  días del mes de março de 1552… estando juntos e ayuntados muchos de los parrochianos de la dicha iglesia segund que lo han de huso y de costunbre de se juntar para conferir e platicar y dar horden en las cosas del bien de la republica de la dicha universidad… a llamamiento de Juan de Liçarriturri, regidor de la dicha universidad, por este presente año…Ellos habian e tenian conocida por sus limites llamada la dehesa de Ançuola en la dicha universidad, y para que puedan pedir al dicho señor corregidor… manden hazer hordenanças para la guarda en conservación del dicho monte e dehesa, porque se talaba y cortaba y destruye desordenadamente, e de tal suerte e manera que a no se dar remedio a ello en poco tiempo se perderia el dicho monte[1].


2. “Sepan quantos esta carta de poder vieren como nos los vecinos e moradores de la Universidad de Anzuola que es en jurisdicción de la villa de Vergara, parroquianos de ambas iglesias parroquiales de San Juan de Uzarraga e Nuestra Señora Santa Maria de la Piedad … unidas de la dicha Universidad, estando juntos e ayuntados en nuestro ayuntamiento publico en la dicha iglesia de Santa Maria de la Piedad segun que lo habemos de uso e costumbre de nos ayuntar para comunicar e tratar e dar orden en las cosas convenientes y necesarias a la republica de la dicha Universidad…[2]

ANTZUOLAKO UDALETXEA bilaketarekin bat datozen irudiak
 HERRIKO UDALETXEA ETA MADALENA OSPITALA. UDALETXE BERRIA ERAIKITZEKO EGIN ZEN MARRAZKIA (1747)

Herriko parrokiak zeregin asko izan ditu, beraz, bere historian; eta euren artean, Olalde inguruan bizi ziren antzinako herritarren bilgune ere izan zen. Hau da, herriko parrokia komunitate bati herri izaera edota kontzientzia emateko abiapuntua ere izan zen, eta hori bideratzeko gainera herri ordenantzak ere egiteko agindua ere bertan eman zen. Beraz, lehendabiziko kaleko auzotarren batzar leku ere izan zen Errukizko Amaren parrokia.


[1] 1/000725 liburu sorta. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa. Gipuzkoako Foru Aldundia


[2] 1/000730. Sebastián Lopez de Ozaeta y Gallastegui. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa. Gipuzkoako Foru Aldundia


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada