2017/03/04

ERRUKIZKO AMAREN PARROKIAREN ERRETAULAK, ALDAREAK, IRUDIAK, MARGOAK (II): 1696. Urtea.

1696ko irailaren 19an Errukizko Amaren parrokian egindako inbentarioaren arabera[1], zilarrezko gurutze handi bat, zazpi kaliza, aldareetarako gurutzeak,... egoteaz gain, zera esaten zaigu estreinakoz (ez baitugu aurretik beste deskripziorik) orduan parroki zaharrean zegoen erretaula eta irudiei buruz:

  • El retablo de la Piedad, con su custodia y quatro evangelistas, con las pinturas de Santa Casilda y Santa Barbara, en un lienzo; y pegante al dicho retablo una pintura de la Virgen de la Concecion (sic), y otra en su correspondencia el de... San Francisco; y otra pintura de San Ignacio de Loyola, sobre la Concesion; y otra del mismo tamaño, y en correspondencia, San Francisco Xavier; al lado de dichas pinturas, un lienzo grande a donde esta la Virgen de la Soledad, asistiendo y favoreciendo a las Animas benditas del Purgatorio. Otra pintura del mismo tamaño al otro lado del altar mayor de San Sebastian y San Roque, y es de la Cofradia de la Purificacion.
  • El Altar de Santo Christo su efixie en bulto, en su cruz, con su guardapolvo de tafectan morado y su cortina, y al pie de la cruz una pintura del nacimiento del Señor, y abaxo una del eze homo (sic) en su caxa dorada con sus cortinas de tafectan doblete blanco morado y carmesí. Al lado del Santo Christo una pintura de la Concepction (sic) con su marco dorado y otra de San Gregorio, al otro lado... con su marco dorado.
  • Y entre dicho altar y de San Esteban, sobre la puerta finxida, la pintura de San Cristóbal.
  • En el altar de San Esteban, su efixie de escultura en su retablo y nicho, sobre dorado y pintado; y enzima del dicho nicho una pintura de San Juan Bauptista, y a los lados las de Santiago menor y San Bartolomé.
  • En el altar del Rosario, la imagen de la Virgen Santisima en su anda y retablo, sobre dorado, y para remate un Santo Christo. Sobre la puerta de la sacristia una pintura de la Virgen de la Piedad, con su marco dorado.
  • En el altar de la Santa Maria Magdalena su imagen de escultura en su nicho y caxa sobredorada, y encima de ella una pintura del Niño Jesús con Maria Santisima, y su esposo el glorioso San Joseph, en el viaxe para Ejito (sic). A los lados de la Magdalena, San Antonio de Padua y Santa Theresa de Jesus.
  • En el coro alto una pintura de la Resurrezion de Nuestro Señor.
  • Y en el ambito de la yglesia, las cruzes del Via Christi con sus passos pintados y repartidos en su districto.
  • Y en dicha iglesia estan el pendon de la Cofradia de Bera Cruz, de damasco negro con su escudo blanco y cruz verde...”.
Hauxe da, bada, herriko eliza zaharrari buruz dugun erretaula, margo eta irudien lehendabiziko deskripzio zehatza. Bertan, irakurri ahala, oraingo elizaren erretaulak, irudiak eta gainontzekoak irudikatu baditugu ere, konturatuko ginen orain dugun elizaren deboziozko irudiekin askok ez dutela zer ikusi handirik, eta elizan ere, garaian garaiko debozioaren eraginez-edo, santuak jartzea garaiko moden kontua ere izan zela. Horrezaz gain, antzeman ere izan dugu, eskulturak baino pinturak zirela nagusi, nahiz eta aldare nagusian, nola ez, Errukizko Amaren erretaula egon.

Hauek dira, taula baten ezarrita, bada, une hartan (1696) parrokia zaharrean zeuden eskulturak eta pinturak:

 ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA ZAHARRAREN IRUDIAK, PINTURAK, ERRETAULA
 (1696. URTEA)
ERRETAULA – ESKULTURAK
PINTURAK
Errukizko Amaren erretaula (eta lau apostoluak) 
 Santo Cristo (aldarea) 
San Esteban  (aldarea)
Ntra. Sra. Del Rosario (aldarea) 
Santo Cristo (Errosario aldarearen gainean) 
 Maria Magdalena (aldarea) 
San Antonio de Padua (Magdalena aldarean)
Santa Teresa de Jesús (Magdalena aldarean)

·         Santa Casilda
·         Santa Barbara
·         Virgen de la Concepción
·         San Francisco
·         San Ignacio de Loyola
·         San Francisco Javier
·         Virgen de la Soledad
·         San Sebastián y San Roque
·         Nacimiento del Señor
·         Ecce Homo
·         Concepción
·         San Gregorio
·         San Cristóbal
·         San Juan Bautista
·         Santiago Menor
·         San Bartolomé
·         Virgen de la Piedad
·         Niño Jesús con María Santísima y su esposo, San José.
·         Resurrección de Nuestro Señor
·         Via Crucis

Iturria: “Ymbentario de los bienes, papeles y demas cosas que la Yglessia Parrochial de Nuestra Señora de la Piedad de esta villa de Anzuola tiene en ser al pressentte”: Tercer libro  (1680-1730) de la fábrica de la Piedad. Eclesiásticos atala:  CLXXXI liburu sorta  Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala

Errukizko Amaren erretaularen ebanjelistak pulpitoan, gaur.


Zoritxarrez, esandakotik, eta gutxi batzuk izan ezik, ez zaigu adierazten zeintzuk ziren erretaula edota aldareen kokapena elizan; hau da, adibidez, ebanjelio edota epistola aldean ote zeuden kokatuta ezin jakin. Hala ere, jasotako informaziotik, eta zeuden 5 aldareak aintzat hartuta (Errukizko Amaren erretaula eta lau apostoluak, Santo Cristo, San Esteban, Ntra. Sra. del Rosario, Santo Cristo eta Maria Magdalena), esan genezake elizaren erdian kokatuko zela aldare nagusia; hau da, Errukizko Amaren antzinako erretaula ederra hain zuzen ere, eta gaur egun Donostiako Elizbarrutiko museotik ekarrita hemen duguna horma batean jarrita. 

Elizaren barnean, baina, beste lau erretaula ere aipatzen dira informazioan: Santo Kristorena, San Estebanena, Arrosario Amarena eta Maria Madalenarena. Gaurko parrokian, dena dela, Arrosario Amari eskainitako erretaula bakarrik mantentzen da.


[1] “Ymbentario de los bienes, papeles y demas cosas que la Yglessia Parrochial de Nuestra Señora de la Piedad de esta villa de Anzuola tiene en ser al pressentte”: Tercer libro  (1680-1730) de la fábrica de la Piedad. Eclesiásticos atala:  CLXXXI liburu sorta  Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada