2017/03/11

EUSTAQUIO AGIRREOLEA MARGOLARIA ANTZUOLAN

Eustaquio Agirreolea bilaketarekin bat datozen irudiak
Eustaquio Agirreolea bergararrak margotu zituen Errukizko Amaren parrokiko kupularen alboetan dauden lau ebanjelarien marrazkiak: San Juan ETA ARRANOA, San Marcos ETA LEHOIA, San Lucas ETA BEHIA, eta San Mateo ETA AINGERUA. Bertan ere ikus daitezke marraztuta laga zituen bere sinadura eta egindako urtearen erreferentziak ere(1891).


Parrokian egindako gastuen haritik joanda, bergararra, marrazkilaria eta apaintzaile zen Eustaquio Agirreolearen lana goraipatu beharko litzateke. Esan, lan hau egitearren, 1.000 pezeta kobratu zuela. Bera han zegoela ere aprobetxatuz, bere gain ere hartu zuen aldare nagusia margotzea eta urre kolorea ematea. Horretarako, berriz, 713 pezeta kobratu zuen.

 KUPULAAREN ALBOETAN IKUS DAITEZKE EUSTAQIOK EGINDAKO MARRAZKIAK 1891ean

SAN JUAN ETA ARRANOA
SAN MATEO ETA AINGERUA

Gizon ospetsua ere izan zen, eta medioetan aipatzen zen bere lana:



Domingo, 24 de Abril de 1892. Número, 2.555

Une honetan, baina, badugu berarekin lan pendiente bat, izan ere bere margoak ez daude oso egoera onean. Hala ere, zaharberritzea oso garestia da.

 

 Gertuko argazkiak: ezker aldean San Juan. 
Eskuma aldean, berriz, San Lucas


Iturriak: 


No hay comentarios:

Publicar un comentario