2017/04/15

ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: UDAL HAUTESKUNDEAK (2011)

2011ko udal hauteskundeak oso oparoak izan baziren ere ezker abertzalearentzat, eta Euskadin jarleku gehien lortuko zituen partidua izan bazen ere, botoz EAJ-PNV nagusitu zen.

PARTIDU POLITIKOAK
BOTOAK  + %etan
ESERLEKU
EAJ
326.129 (%30,74)
872
BILDU
276.151 (%26,03)
953
PSE
177.240 (%16,71)
234


Antzuolan, berriz, BILDU izan zen nagusi, eta oso atzetik EAJ-PNV. Beraz, ezker abertzaleak nagusitasuna adierazten zuen berriz ere Antzuolako hauteskundeetan, Gipuzkoako herri ertain eta txiki gehienen antzera. Hauexek datuak:
  • BILDU: 752 boto (%67,72)
  • EAJ-PNV: 288 boto (%24,02)
  • PSE: 141 boto (%11,76)
  • PP: 18 boto (%1,5).
Boto guzti hauek zenbatuta, 7 zinegotzi lortu zituen BILDUk Antzuolan; 3 EAJk eta 1 PSEk.

Antzuolako Udalbatza berriaren eraketa - 1 2011ko ekainean osatutako udalbatza berria. Argazkia: GOIENA
Abstentzioa, hauteskunde guztietan, baina batez ere udalekoetan gertatzen ohi zen bezala, oso txikia izan zen: %27,08 (463 herritar). Beraz, Inma Beristainek ez zuen arazorik izan herriko alkate bezala aukeratua izateko.

Ez uste ildoan aipatu beharko litzateke EAJ-PNVren partidutik aukeratutako  Eliseo Garcia  zinegotzia 2013ko martxoaren 25ean hil zela, baina aldi berean ez zela ordezkatua izan.

ALKATEA

Mª INMACULADA BERISTAIN ARAMENDI (EH BILDU)

ZINEGOTZIAK:

JON IÑAKI YARZA LORENZO (EH BILDU)
NAGORE DOS SANTOS ROMAREZABALA (EH BILDU)
MIKEL JAUREGI TELLERIA (EH BILDU)
MADDI ELORZA JAUREGI (EH BILDU)
ARITZ SAIDI OLAORTUA (EH BILDU)
SANTI ETXEZARRETA AGIRRE (EH BILDU)
Mª EUGENIA ARRIZABALAGA OLAIZOLA (EAJ-PNV)
MIKEL LETE TXINTXURRETA (EAJ-PNV)
ELISEO GARCIA SALAS (EAJ-PNV)
CARLOS URRESTARAZU RODRIGO (PSOE)




No hay comentarios:

Publicar un comentario