2017/04/29

ANTZUOLAKO LANTOKIAK (VI): "EZTALA" KOLERIXIA

Ez dakit belaunaldi berrien artean zenbateraino ezaguna den industria jarduera hau. Agian batzuek jakingo dute badagoela herrian “Colería” edo “Kolerixia” izeneko toki edo etxe bat; beste batzuek, berriz, herrian bazegoela lantokiren bat kola edo xaboia ere egiten zela ... 

EZTALA kolerixia frontoi ostean egon zen 

Gu geu jarduera honen aztarnen bila ibili gara, hango eta hemengo herritarrei galdetuz, dokumentuak irakurriz, eta horren emaitza da oraingo kronika hau.

Bi lantoki egon dira herrian honetaz arduratu direnak: “Eztala” eta “Elorza-Etxaniz” lantokiak. Hasteko, baina, “Eztala” kolerixa ikusiko dugu, eta hurrengo baterako lagako dugu “Elorza-Echániz”.

Eskerrak eman, hasi aurretik, Victoriano Barrenari nire telefono deiari baiezkoa ematearren eta aldi berean beren etxean hartzearren.

1948 garren inguruan hasi omen zen Florencio Barrena lanean berak sortu zuen “Eztala” kolerixa enpresan. Horren berri jakiteko, bada, bere anaia den Victorianorengana jo dugu, izan ere Florencio aspaldi hil zelako.
Florentzio Barrena 

Esan bezala, 1948an sortu zen “Eztala” enpresa, gaur frontoi ostean ikusten dugun hormaren kontran zegoen eraikuntza batean (Gaztetxea dagoen alboan). Aurretik baina,  badirudi Cruz eta Kleto Madariagak zeukatela kolerixa, eta Florenciok ondoren hartu omen zuen negozioa[1].

Florencio lanean hasi eta berehala Oñatiko Arantzazun bizi zen Jorge Elorza lehengusua etorri zen lanera, bazkide bezala. Hala ere laster banatu ziren, eta Jorgek beste kolerixa berria jarri zuen martxan Lizarraga auzoan[1].

Jorge Elorza Barrena. 

Banatu zirenean, Florenciorekin batera Julian Lizarralde “Colas” sartu zen bazkide gisa, baina bera ere berehala hasi omen zen komertzial lanetan Antzuolako Goizper kooperatiban, nahiz eta kooperatibaren produktuekin batera kola ere saltzen zuen.

Esan bezala, bada, frontoi ostean zegoen eraikuntza hartan jarri zuen Florenciok “Eztala” lantokia, eta bertan lehenengo gelatina-kolia egiten bazen ere, gero xaboia eta baita seboa ere ekoizten hasi zen.

Produktu hauek lortzeko prozesua guztiz mekanikoa zen: 

Hasteko herriko Bareño eta Arbulu izeneko larru ontze edo kurtideria lantokietatik ekartzen zen gurdietan bertan larrua egiteko erabiliko ez ziren larru puzketak (`karnazia´)[2]. Adibidez, Bareño lantokian lan egiten zuen Maximo Ariztik prest izaten zuen `karnaza´, eta Florencio noiz joan larru hondar haiek eramateko zain.

Bonboa
 Lehendabiziko lana ur eta kare biziaz betetako bonboetan sartzea izaten zen. Helburua ahalik eta ondoen larruak zeuzkan ileak kentzea zen (“apelambrar”). Horretarako sarri aldatu behar izaten zen ura. Noiz zegoen prest jakiteko, ur hondarra mingain puntarekin frogatzen zuen Florenciok, eta garbi zegoela sumatzen zuenean … 
Galdaria 

Urez irakiten zegoen presio galdara handi batera botatzen zen larru hondarra[3]. Oso presio galdara bitxia zen, izan ere alboetan zeukan ura irekitzen, eta galdara erdian, berriz, jartzen zen larrua, baina ez urarekin bat eginda, baizik eta ur beroak sortutako baporeaz egosten zena larrua ia pasta edo gelatina bat osatu arte. Esan, presiozko galdara horren azpian jartzen zela parrilla bat, izan ere bere azpian ikatzarekin lortutako sua egoten zen galdara berotzen. Victorianok diosku 220 gradu bat hartzen zituela urak eta eztandarik ez egiteko presio erregulatzaile bat izaten zuela; baita tenperatura neurgailua ere. 

Victoriano gelatina-kolia nola egiten zen erakusten. 

Irakiterakoan, larru hondarren grasa edo koipea (gero seboa eta xaboia egiteko erabiliko zena) ur gainean geratzen zen, eta berau kazo batekin kentzen zen ur gainetik. Gainontzekoa gelatina bezala geratzen zen, eta ur oxigenatua ere botatzen zitzaion kolorea hartzeko ere. Ekartzen zen ur oxigenatu industrial hura oso ona izaten zen azaleko gaitzak kentzeko, adibidez eszemak-eta, bai pertsonenak baita animalienak ere. Ur oxigenatua erabiliz, kolaren kolorea argiagoa izaten zen beraz; horixka argia. 

Gelatina hartu eta latetan sartzen zen, eta lehortzen lagatzen zen. Ondoren burdin sare batekin neurrira mozten zen, menbriloarekin egiten den bezala. Hurrengo urratsa beroa botatzen zuten haizegailu edo bentiladore batzuk zeuzkan armairu batean sartzen ziren aipatutako burdin saretxoak. Beroa botatzeko baina, aurretik sua pizten zen, eta kontuz ibili behar izate zen gehiegi ez berotzeko-edo, neurri bateko berotasuna behar izaten zen. Hala lortzen zen kalitatezko kolia.

Herriko festetako programan azaldutako propaganda. 1960. urtea. 

Ur asko ere behar izaten zen ekoizpenerako, eta horren berri, 1951ekoa hain zuzen, badaukagu: 

“Una instancia suscrita por don Julian de Lizarralde Unzueta, en nombre y representación de la razón social de “Productos Eztala”, solicitando el uso de las aguas sobrantes que discurren del lavadero del frontón municipal con destino a las necesidaddes de la industria de colas y gelatinas que tienen instalado contiguoa dicho lavadero, y se acordó concederle bajo las condiciones siguientes. Primera: Que las reciba en el nivel superior por su cuenta y desde allí conducirlo como mejor le parezca sin causar perjuicio en el interior del mismo. Segundo: Que el arriendo dure indefinidamente,pero si esas aguas hicieran falta para las necesidades y servicios municipales... en cualquier tiempo se le podrá quitársele al arrendatario pero nunca para dar a otro aunque sea a mayor precio. Tercero: El arrendatario no podrá subarrendar las aguas ni podrá pretender más cantidad que la que desagüe el lavadero aunque merme mucho por razón de estiajes, averías y cualquier otra causa, ni pedir rebaja en la cuota del arrendamiento. Cuarta: El concesionario pagará por el uso de las aguas que se le concede el canon anual de 730 ptas. en la depositaría municipal de esta villa, el día 20 de diciembre de cada año”[4]. 

Ekoizpena edo ateratako produktua, berriz, industriaren leunketarako-eta erabiltzen zen; Eibarren-eta asko saltzen zena. Ekoizpena, esan bezala, Julian “Colas”ek saltzen zuen
Irekitako haragiaren gainean geratzen zen koipea ere, seboa egiteko erabiltzen zen. Berau, bukaeran kortxoz itxita zegoen tutu batzuetan sartzen zen kazu batekin bete arte, lehortuta gero leunketarako ere erabiltzen zena.

Aipatu dugun bezala horiekin xaboia ere egiten zen, baina ez orain bezala takoetan, baizik eta masa bat bezala saltzen zen ontzi batean, eta ontzi horretatik bakoitzak hartzen zuen nahi adina bere eskuak garbitzeko. Oso ona zen (eta da) grasaz edo koipez betetako eskuak-eta garbitzeko.

Ondoren, kolia egiteari laga eta seboarekin jarraitu zuen, baina orduan harategietan-eta erosten zuen larru hondarra edo “karnazia”.

Seboa
Langile bat ere izan zuen berarekin: Tomas Eztenaga. Hala ere etxeko batzuk ere ibiltzen ziren laguntzen. Badakigu 1969an, adibidez: “2 operarios y producción anual de 600.000 ptas” [5].

Lana zikina eta usain txarrekoa zen, kontuan izanda larru eta haragi hondarrak erabiltzen zirela lanerako; “kostatzen zen hango usaiak kentzea!”.  Horrekin batera erabilitako ur guztia errekara joaten zen, ez zegoen depuradorarik. Hala, 1965eko irailean, bere egoera erregulatu nahian-edo, Florenciok eskaera bat egin zuen udaletxean (“Florencio Barrena Elorza pide licencia municipal para la fabricación de colas y gelatinas que tiene estableció detrás del frontón municipal”), eta baiezkoa jaso bazuen ere, baldintza bat jarri zitzaion:

“Se acordó conceder la licencia a reserva de que dicha industria sea trasladada a otro lugar fuera del casco urbano, ya que la misma no reune las condiciones higiénicas requeridas por la legislación vigente”[6].

1963an, adibidez, hauek ziren kaltegarriak jota zeuden lantokiak Antzuolan, tartean kolak egiten zituztenak une hartan: Florencio Barrena eta Pedro Etxaniz [7]:

ACTIVIDADES MOLESTAS, INSALUBLES, NOCIVAS Y PELIGROSAS existentes con anterioridad a la orden del 15 de marzo de 1963
TITULAR
ACTIVIDAD
EMPLAZAMIENTO
CALIFICACIÓN
Pedro Echaniz
Colas
Barrio Lizarraga
Molesta
Florencio Barrena
Colas
Estala aldea
Id
Olaran
Artículos de Latex
Plaza General Mola
Insaluble
Bareño
Curtidos
Calle Abajo
Id.
Galarza y Arbulu
Curtidos
Mártires de España
Id.
Santos Urriategui
Tornillería
Mártires de España
Normal
Talleres Asaba
Tornillería
Agustín Tellería
Id.
Talleres Elco
Tornillería
Calle Abajo
Id.
Eusebio Beiztegui
Tornillería
Mártires de España
Id.
José María Camacho
Trefilación y clavos
Calle Abajo
Insaluble
Emiliano Alonso
Trefilación y clavos
Calle Abajo
Id.
Tellería Hermanos
Trefilación de aceros calibrados
Mártires de España
Id.
Talleres Anzuola
Pasadores cónicos
Calle Abajo
Normal
Hilaturas de Vergara
Hilados
Antigua
Insaluble
Talleres Goizper
Taller mecánico
Mártires de España
Normal

1964ean, berriz, egoera konpentzeke zegoen eta hauxek ziren errekara ur zikinak botatzen zituzten industriak Antzuolan [8]:

Fábrica
Clase
Lugar
Vertido
Galarza Hnos. y Arbulu
Curtidos
Mártires de España
300 litros diarios de agua mezclados con ácidos, cal, productos curtientes etc. Procedente de los depósitos de la fábrica de curtidos
Tellería Hnos.
Taller de calibrados
Mártires de España
50 litros diarios de agua mezclados con ácido de los depósitos de encapado.
Bareño Hnos.
Curtidos
Calle Abajo
300 litros diarios de agua mezclados con ácidos, cal, productos curtientes etc. Procedente de los depósitos de la fábrica de curtidos
Emiliano Alonso
Taller de trefilación
Bº de Lziarraga
50 litros con mezcla de ácido y agua, procedente de los depósitos de encapados.
J.Mª Camacho
Idem.
Idem
50 litros con mezcla de ácido y agua, procedente de los depósitos de encapados
Productos Estala
Fábrica de colas
C/ Abajo
Vierten aguas con mezcla de cal, ácidos al río; de 30 a 40 litros diarios.
Colas Echániz
Idem
Bº Lizarraga
Vierten aguas con mezcla de cal, ácidos al río; de 30 a 40 litros diarios.

Bertako ganbaran pilatzen zen egindako ekoizpena, nahiz eta ondoren, lantokitik metro gutxira Olabarria zenak zeukan txabola bat erabili bertan gordetzeko egindako ekoizpena.

1960ean, herriko udalak eman zion baimena:

“ para el almacenamiento y depósito de colas, gelatinas y sebo en barras en la planta baja de la casa propiedad de Herederos de Arregui, situada en la calle de Abajo”[9].


Denbora aurrera, gelatina-kolia egiteari laga zion Florenciok, besteak beste orduan beste kola hobeagoak egiten hasi zirelako, eta industriarako seboa egiten jarraitu zuen. Badakigu gainera noiz izan zen hori, 1967 inguruan. Izan ere, 1974ko udal agiritegian zera aurkitu dugu:

“La industria `Productos Estala´, propiedad de Florentino Barrena Elorza, no se dedica a la fabricación de colas y gelatina industrial desde hace 8 años, sino que actualmente se dedica a la fabricación de sebo industrial para pulimento”[10].

Handik urte gutxira, baina, itxi egin zen lantokia.


[1] 1950ean egin zuen eskaera Jorgek lantoki hau eraikitzeko baimena “para poder instalar en el mismo una fábrica de gelatinas para usos industriales... La Corporación acordó autorizarle... ya que con ello se beneficiam notablemente los intereses de esta villa” [1]. Eta hala: Según el acuerdo plenario del día 9 de diciembre de 1950,
[2] Larruak seboa ere izaten zuen.
[3] Sukaldetan erabiltzen den presiozko lapiko bat bezalakoa zen, baina estaltzeke.
[4] Aprovechamiento de aguas del lavadero para “Industrias Eztala” (1951-09-22) (Actas y Acuerdos, 1948 a 1954, libro 18, folio 93).
[5] Industrias en al año de 1969. Correspondencia 1968. Legajo. Informe destinado a la Jefatura Provincial de Protección Civil, a San Sebastián.
[6] 1965-09-25 (Libro de Actas y Acuerdos de 1965 a 1969, libro 21, folio 21 )
[7] ACTIVIDADES MOLESTAS, INSALUBRES, NOCIVAS Y PELIGROSAS existentes con anterioridad a la orden del 15 de marzo de 1963. Correspondencia 1968. Legajo
[8] “Relación de industrias que vierten al río”. Legajo 19, Correspondencia de 1964
[9] 1960-10-26 (Actas y Acuerdos, Actas y Acuerdos, 1960 a 1965, libro 20)
[10] Legajo 33, Correspondencia del año 1974.

[1] Biktorianok, hala ere, Antonio Madariaga ez ote zen izan negozio horren sustatzailea adierazten digu. Dena dela Kletoren semea den Koldok baieztatu digu Cruz eta Kleto izan zirela sortzaileak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario