2017/04/01

GABRIEL MARIA RAIMUNDO DE AZCARATE-LASCURAIN (1741-1819)

Gaur egun beste lurralde batzuetatik badatozkigu etorkinak, baina garai batean euskaldunok joan behar izan genuen gure herrian bizitzeko lain ez zegoelako. Garai hartako dokumentuek dioskute gure lurra "era pobre de pan y vino". Beraz, antzuolar askok ere alde egin behar izan zuen herritik. Batzuk, gainera, aberats izatera ere iritsi ziren. Euretako bat dakargu hona: "Gabriel María Raymundo Azcárate Lascuraín Zumaeta".

Uzarragako San Juan Bataiatzailearen parrokian bataiatu zuten 1741eko urriaren lehen egunean. Gurasoak Francisco Antonio Azkarate Madariaga (Jauregi baserriko jabea zena) eta Ana Maria Laskurain Zumaeta izan ziren. 

Jauregi baserria, antzuola bilaketarekin bat datozen irudiakJauregi baserria

Herriko baserri onenetako semea bazen ere, herritik alde egin beharra izan zuen. Lehendabizi, Cadizera, eta bertako merkatari gizon indartsua izatera ere ailegatu zen. Cadiz, une hartan, euskaldun askoren bizitokia zen, Ameriketarako komertzioa bertatik bideratzen zelako. Badakigu bada 1762an bertan zegoela, bertatik eskatu zielako amari (Maria de Laskurain Zumaetari, orduan alargun) eta Antzuolako notarioari, hidalgo izateko beharrezkoa zuen dokumentazioa has zezatela.

" ... RESIDE EN LA CIUDAD DE CADIZ..."

Gabriel Raimundo de Azcarate merkatari ospetsua izatera iritsi zen, eta Mexikon bizi zen beste antzuolar ospetsu batekin, Francisco Ignacio de Iraetarekin harreman estuak izan zituen. Baina zergatik Cadiz? Bertan kokatzen baitzen Ameriketara egiten zen komertzio guztiaren monopolioa, 1717an, Indiekin komertzioa eta nabegazioa sustatu eta erregulatzeko kontratazio errege etxea, Sevillatik Cadizera pasatu zelako. Horrek itzelezko garrantzia eman zion, eta XVIII. mendea urrezko garaia izatera iritsi zen Cadizentzat, eta hantxe zegoen, hasiera batean, bada, gure Gabriel Raimundo Azkarate antzuolarra.


"Pedimiento para la filiazion de la hidalguia de Gabriel Raymundo de Azcarate, septiembre 1º de 1762"

Dokumenu honen bitartez dakigu bere aiton amonak izan zirela, aitaren aldetik: Juan Bautista Azkarate eta Maria Madariaga, eta amaren aldetik, berriz, Juan Bautista de Laskurain Zumaeta eta Maria Angela de Jauregi; denak "oriundos dependientes y descendientes de las casas solares de sus apellidos, sitas en esta dicha villa, solares conocidos de notorios hijosdalgos de sangre y tan antiguos que de su origen ni principio ni memoria de hombre no le ay, por cuio motibo y el de ser yo el referido mi marido y nuestros padres, abuelos y demas ascendientes christianos viejos, limpios y exemptos de toda sangre infecta de moros, agotes, judios, ereges y otras sectas reprobadas; en derecho fueron y somos hijosdalgo notorios de sangre amitidos en los oficios onorificos de paz y guerra que los demas caballeros hijosdalgo de esta dicha Provincia y como tales fueron admitidos en dichos oficios onorificos".


Vista de la Catedral de CádizCADIZ ETA KATEDRALA
De Solundir - Trabajo propio, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=31342287

Egin beharreko kudeaketa ("juez delegado") Francisco Antonio de Zumaetaren esku geratu zen, eta hala konfirmatu zuen berau garai hartan herriko alkatea zen Joseph Ygnacio de Goenagak, 1762ko irailaren 1ean.

Halaxe  hainbat herritarri  deitu zitzaien euren testigantzen bidez aitor zezaten Raimundoren jatorria zein zen. Hala, "luego que dieron las dos oras de la tarde para la ynformacion que tiene ofrezida Ana Maria de Lascurain Zumaeta como madre tutora y curadora de Gabriel Raimundo de Azcarate, presento por testigos Juan Bautista de Vizcalaza, Joseph Miguel de Zavala, a Juan Bauptista de Goitia y Bereterio y Juaquin de Beriztain, vezinos de esta dicha villa, de los quaeles tomo y rezivio juramento el dicho juez delegado sobre la señal de la cruz ... para que declaren la verdad". 

Ondoren, aipatutako Gabrielen bataio akta eskuan zeukala, herriko parrokoa zen Domingo de Goenaga etorri zen. Eta berak aitortu zuen nola bataio liburu batean "en onze de henero de mil setecientos y treinta y un años al folio ciento y diez y seis buelta, se halla una partida ... en primero de octubre de mil setecientos y quarenta y uno ... Francisco Antonio de Larralde y Azcarate, cura ...baptize en la de San Juan de Bauptista de Uzarraga un niño que le puse de nombre Gabriel Raymundo, hijo legitimo de Francisco Antonio de Azcarate, dueño de la casa solar de Jauregui, y regidor actual, y de Ana Maria de Lascurain Zumaeta ...".

Beste lekukotza garrantzia Juan Bautista Vizcalazak emandakoa izan zen. Berak Raymundo ondo ezagutzen zuela, eta baita zeintzuk ziren bere gurasoak eta aiton amonak "... son christianos viejos, limpios y exemptos de toda sangre ynfecta de moros, agotes, judios, erejes y otra secta reprovada en derecho...".

Ildo beretik esan zuen beste lekukoak: Joseph Miguel de Zavala. Baita hirugarrenak ere: Juan Bauptista de Goitia y Bereterio. Zer esanik ez, laugarrenak: Juaquin de Beriztain.

Ondoren, urte bereko irailaren 3an, Francisco Antonio de Zumaetak, herriko alkatea zen Joseph Ignazio de Goenagak eta idazkaria zen Juan Bauptista de Zumaetak esandako guztiaren egiazko akta eman zuten, Grabriel Raimundoren amak (Ana Maria de Lascurain Zumaeta) hala eskatuta. 

Beranduago, 1765ean, komertzio librerako lehendabiziko urratsa, tartean Kubarako eman zen. Eta ordurako bertan (La Habanan) zegoen gure protagonista. Sevillan dagoen Indietako Artxibo Orokorrean dagoen dokumentu batek diosku, Gabrielek orduan 22 urte zituela, morroi bezala joan zela La Habanara:

"Pasó a la Habana como criado de Josefa Martínez, esposa de Salvador Mas y Llopis, teniente de gobernador y auditor de la gente de guerra de la Habana. Se dice que tenía 22 años, era alto, grueso, blanco y sonrosado y soltero".(1763-09-23. Expediente de información y licencia de pasajero a Indias de Josefa Martínez, con su criado Gabriel Raimundo de Azcárate). ( Cód. ref.: S.41091.AGI / 13.109.1.. // CONTRATACION, 5506, N.2, R.46.- ver documento en www.aer.es). 

Joan gaitezen aurrera, 1780. hamarkadara. Zertan zebilen orduan Raimundo?  

Sevillako unibertsitateko ikerlaria den Sigfrido Vazquez-ek zera diosku Gabriel Raimundoari buruz:

Este dominio del comercio cubano, en especial el habanero, quedaba representado en que las principales casas de comercio de La Habana estaban en manos de gaditanos . Valgan como ejemplos Manuel Atalay, Pedro Juan de Erice, Mariano Carvó, Gabriel Raimundo de Azcárate, Juan Tomás de Jáuregui, Pablo Serra, Bernabé Martínez de Pinillos, Pablo Latin, Juan de Santamaría, entre los más importantes”.[1]


ESKLABU BELTZEN KOMERTZIOA 
De Desconocido - http://hitchcock.itc.virginia.edu/Slavery/details.php?categorynum=3&categoryName=&theRecord=2&recordCount=43, Dominio público, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=1785701

Pablo Tornerok ere horixe besterik ez digu konfirmatzen:

Por otro lado para estas fechas (1781, 1782, 1784 y 1785), las casas de comercio más fuertes  de La Habana  estaban en manos de gaditanos o de sus representantes.  Así la Compañía Gaditana de Negros, controlada por Uriarte y Enrile; Boloix y Quintana; Manuel Atalay; Pedro Juan de Erice; Mariano Carvó; Gabriel Raimundo de Azcárate; Juan Tomás de Jáuregui; Pablo Serra; Bernabé Martínez de Pinillos; Pablo Larin; Juan de Santamaría, por citar las más importantes”[1].

Beraz , morroi izaten pasatu bazen ere Cubara, 20 urtean bertako gizon aberatsena izatera iritsi zen, nahiz eta bere zereginetako bat Afrikatik zetozen gizasemeekin ("beltzekin") negoziatzea izan, baina ez bakarra, geroirakurri ahal izango dugun bezala.

Euskaldunok ez ginen salbuespena izan horretan ere, nahiz eta batzuetan beste zerbait pentsatu geure buruaz. 1765ean baitzegoen trafikoa 1766tik 1770ra esklabuak Ameriketara bidaltzeko, baina horretan kanpokoak, frantsesak eta ingelesak erabiltzen zituzten espainolak. Baina, XVIII. mendean zehar, esklabuen negozioan euskaldunek ere zuzen zuzenean hartu zuten parte. Hala eratu ziren La Habanara zuzenduta Bizkaiko konpainia bat, 1725ean, eta Vebezuelara, 1728an , Gipuzkoako Konpainia.



Raimundoren “Pleito de Filiación, Nobleza, Ydalguia y Limpieza de Sangre” 

Bere karguarekin bat eginda, 1762an hidalgia lortzeko hasitako txostenak bere gaina 1784ko ekainaren 18an izan zuen, Raimundoren kaperatasuna edo hijodalgo bezala izendatuz eta Azkarate eta Laskuraingo etxeetako jatorria aitortuz. Esan, bere anaitako bat, Francisco Ignazio, herriko alkate izatera ere iritsi zela. Gai hau Valladolideko Errege Kantzelaritzak sartuta, 1786ko urriaren 11n eman zuen oniritzia, eta 1789ko irailaren 16an, berriz, armarri ziurtagiria eta kaparetasun edo hidalgia Julian Jose Brocherok, maiestatearen kronista eta arma erregeak. 

Bera aldeko lekukotza Antzuolan  hauek eman zuten, garai hartan: Juan Bauptista de Iñurrigarro Otamendi, Christobal Antonio de Iraeta Ibarra, Juan Francisco de Gaztelu, Francisco Antonio de Benitua Iriarte, Joseph Ygnacio de Arizt Ygueribar, Jopseph Ygnacio de Yturbe, Francisco Blas de Lesarri, Francisco de Echeberria eta Andres de Mendizabal.

Denek jakinarazi zuten Raimundo eta bere senideak ezagutzen zituztela.


 GABRIEL RAIMUNDOREN KAPERATASUNA ONARTZEN AGIRIA (1784/07/06). DOMINGO IGNACIO DE EGAÑA, BATZARRETAKO IDAZKARIA ZEN.

Hala, Hondarribian ospatutako Batzar Orokorrak bere filiazioa onartu zuen: “al goze de la vecindad y de los oficios de sangre … y escriba su nombre y apellido en dicho libro, rolde y matricula en que unicamente se suscriben los caballeros escuderos nobles hijosdalgo notorios de sangre de esta villa de Anzuola el nombre y apellidos de Dn. Gabriel Raimundo de Azcarate y Lazcurain, natural de ella y residente en la ciudad de la Abana, Reino de Indias … (1784/08/26)". 

Beranduago, 1792an, beltzak sartzeko errege zedula eman eta hiru urtera, beltzak emateko lehendabiziko kanpaina eratu zen. Berau La Habanako lur jabe askok sustau zuten, gerora azukre landategiak izango zituztenak, eta tartean Gabriel Raimundo zegoen, 1790ean Rio Blanco partiduan zegoen “San Francisco” landategiaren jabea ere baitzen, orduan “con una dotación de 86 esclavos”. 

Aitortu ere behar da Raimundo bezalakoek ez zutela ospe ona izan, eta bertakoek tirano bezala hartzen zuten bera. 

LA HABANAKO KATEDRALA
De Wicki - Trabajo propio, Dominio público, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=6595373


Rosalia Maria de Rivas eta Lopez-Barrosorekin ezkondu zen, Lau seme-alaba izan zituen: Ana María; María Josefa; María de los Dolores eta Gabriel María Azcarate y Rivas. 

1818ko abenduaren 27an egin zuen testamendua Ramon Alvarezen aurrean, eta bere hil agiria La Habanako katedralean dago, eta 1819ko azaroaren 13koa da.

[1] COMERCIANTES, HACENDADOS Y POLITICA MERCANTIL EN CUBA. LA RIVALIDAD CADIZ-ESTADOS UNIDOS (1763-1800). Por PABLO TORNERO TINAJERO. Iturria: http://dspace.unia.es/bitstream/handle/10334/414/06JIVTI.pdf?sequence=1



[1] P. TORNERO TINAJERO, "Comerciantes, hacendados y política mercantil en Cuba. La Rivalidad de Cádiz-Estados Unidos (1793-1800)", en IV JonuuJas de Andalucía y América, Tomo 1, Sevilla, 1985, p. 122.

 
Iturria:
  • Donostiak Elizbarrutiko Artxibo Historikoa: DEAH/F06.153//1250/002-02(f.116v,nº260/B,1741-10-01). 
  • Antzuolako Artxibo Historikoa: Hidalguia, A. karpeta, 18 eta 19. dokumentuak.
  • De Santa Cruz y Mallen, Francisco X. (1940). Historia de Familias Cubana.Tomo Segundo. La Habana: Editorial Hercules.
  • https://www.youtube.com/watch?v=MNM6ZutQcAc 






No hay comentarios:

Publicar un comentario